ABENDUAK 18-20 DICIEMBRE

Último y helador fin de semana del año en Villa Mari....! Hasta ha nevado... qué emoción ver caer los copos el sábado por la noche, y a la mañana siguiente nuestro jardín nevado... Para combatir el frío: mucha ropa, buenos paseos, chocolate caliente, txistorrada, algún aperitivo, y planes caseros como ver una peli de navidad en casita... Nos volvemoremos a encontrar en 2010... Urte berri on!


ABENDUAK 19, LARUNBATA. Lasai egin dugu lo eta pixkanaka denok esnatzen joan gara. Gosaldu, apain-apain jarri, eta arropa asko jantzi, eta paseotxo bat ematera irten gara. Erosketak egin eta pote batzuk hartu ostean etxerantz abiatu gara. Hotz handia egiten zuen kalean eta gustura hartu dugu etxeko epeltasuna.
Bazkari goxo goxoa berotu eta mahian gosez eseri gara bazkaltzera. Hederá zegoen..........munnnnnnn
Arratsaldean siesta egin, gabonetako pelikula ikusi eta txokolate bero bat hartuaz pasa genuen epelean.
Gauean, oheratzeko orduan, elurra mara-mara ari zuela konturatu bezain laster berokiak jantzi eta jardinera jaitsi ginen elurra sentitzera. Polita izan zen, ez batí da ohikoa Donostian elurra eitea.


ABENDUAK 20, IGANDEA. Igandero bezala, ondo-ondo gosaldu eta guztiok preparatu eta gero Zurriolara hurbildu gara itsasoa ikustera. Ez dugu denbora asko pasa kanpoan, berehala sartu gara tabernara. Bertan aperitiboak jan ditugu. Gozoak zeuden. Berandu iritsi gara bazkaltzera!!!! Igandea da eta lasai gabiltza. Bihar Santo Tomas eguna dela eta Txistorrada egin dugu. Arratsaldea motz geratu zaigu, berandu bazkaldu dugulako. Bazkal ostean lasai eseri gara telebistan eta gurasoen zain geratu gara.
Asteburu hotza izan da eta epelean geratu gara jan eta jan........jejej.
Ondo pasa gabonak eta hurrengo urte arte!

ABENDUAK 5-8 DICIEMBRE

Puente de Diciembre en Villa Mari! Cuatro días dan para mucho.... os contamos de manera resumida todo lo que hemos hecho... El sábado, además de celebrar el cumple de Naiara, estuvimos en el campo de Anoeta animando... algunos a la Real y otros al Real Unión, qué ambientazo!!. El domingo por la mañana, algunos de nosotros fuimos a misa y después todos juntos dimos una vuelta por Sagües. Por la tarde, como no entrábamos todos en la furgoneta hacemos dos grupos; algunos vamos al cine a ver Lluvia de Albóndigas en 3 dimensiones, nos gustó mucho! y a la salida vamos a cenar al McDonalds. Los demás nos quedamos a gusto en casa, viendo una peli y preparando una rica merienda. La día siguiente lunes, nos animamos a ir paseando hasta Ondarreta y nos hacemos unas fotos en el Peine de los Vientos. Por la tarde, para reponer fuerzas qué bien entra un chocolate con churros.... , y para empezar a entrar en ambiente navideño nos acercamos hasta el árbol del ayuntamiento... para terminar el día, antes de volver a casa nos fuimos a cenar a Telepizza. Y así llegamos al último día del puente, qué rápido ha pasado! después de hacer las maletas, entre todos preparamos una comida especial a base de entremeses... y por la tarde, una última vueltita por la Zurriola.... hasta la próxima!





ABENDUAK 5, LARUNBATA. Goizean 10:00tarako etorri gara denok Villamarira. Maletak gelan utzi ditugu, dena armairuan jaso eta gero Zurriolara joan gara zerbait hartzera denbora izan dugulako. Ondoren, bazkaltzera etxera itzuli gara eta bidean ogia erosi dugu bazkaltzeko. Gaur Naiararen urtebetetze eguna denez, zorionak kantatu dizkiogu eta ekarri duen tarta jan dugu, oso goxoa zegoen!!!Arratsaldean lo pixka bat egin eta gero, Errealaren partidua ikustera joan gara, euskal derbia jolasten dute. Erreala eta Real Union. Partidua errealak irabazi du 4 eta 1. Partiduan giro oso polita egon da, jende asko, mundu guztia bere taldeari animatzen egon da. Ondoren, autobusa hartu dugu eta etxera itzuli gara. 20:30k aldera iritsi gara eta afaltzeko gauzak prestatu ditugu denon artean. Batzuk mahaia jarri dute eta beste batzuk telebista ikusten egon dira, afaria prestatzen zen bitartean. Goxo- goxo afaldu eta gero, telebista pixka bat ikusi dugu eta lotara joan gara.


ABENDUAK 6, IGANDEA. Gaur jai eguna izanik, lo pixka bat egin dugu, deskantsatzeko asmoz. 10:00tan denak jaiki gara, gosaldu dugu eta prestatu egin gara kalera irteteko. Batzuk, mezetara joan dira eta beste batzuk ogia eta egunkaria erosi dute eta ondoren, elizatik atera direnean besteak, denak batera zerbait hartzera joan gara Sagues aldera. Pote bat hartu eta gero, bazkaltzeko ordua zela ikusirik etxera itzuli gara. Tripa bete ostean, batzuek lo egin dute eta beste batzuk telebista ikusten egon dira. 17:00tan batzuk furgonetan Txingudira joan dira zinera pelikula bat ikustera, 3 dimentsiotan. “Lluvia de Albóndigas”. Oso polita izan da, asko gustatu zaigu. Pelikula ikusten gosea sartu zaigunez, Mcdonals-era joan gara hanburgesa bat jatera, oso goxoa zegoen!!! Denak furgonetan ez ginelako sartzen, batzuk Villamarin gelditu dira. Etxean lasai- lasai pelikula bat ikusi dute eta merienda goxo bat jan dute. Besteak etxera etorri direnerako mahaia prest utzi dute, denak batera afaltzeko. Afaldu eta gero, telebista pixka bat ikusi eta lotara joan gara denak, bihar beste egun bat izango da!!


ABENDUAK 7, ASTELEHENA. Goizean goiz esnatu gara eta kalera irteteko prestatu gara. Ondarretara joan gara lasai- lasai buelta bat ematera. Boulevard-eraino autobusean joan gara eta gero Kontxatik paseo bat eman dugu. Ondarretara joan gara Haizearren Orrazira, itsasoko olatuak nolakoak diren ikusi eta zerbait hartu dugu patxaraz. Ondoren, bazkaltzera autobusean Villamarira itzuli gara. Arratsaldean indarrak hartu eta gero, alde zaharrean txurroak txokolatearekin jan ditugu, oso goxoak zeuden. Eguna ondo bukatzeko, udaletxean jarri duten gabonetako zuhaitza ikusi dugu eta Villamari ondoko Telepizzan afaldu dugu. Gaueko 22:00tan etxera joan gara eta pelikula bat ikusi dugu lasai asko.

ABENDUAK 8, ASTEARTEA. Azken eguna da, goiz esnatu gara eta Maleta guztiak prest utzi ditugu. Ondoren, bazkari berezia prestatu dugu, bazkariko menua: kroketak, arroza oilaskoarekin, arrautza egosiak etab. Oso goxoa zegoen prestatuko guztia. Arratsaldean zerbait hartzera atera baino lehen lo kuluxka bat egin dute. 17:00k aldera zurriolara bueltaxka bat eman dugu eta pote bat hartu dugu. 19:30tarako Villamarira etorri gara etxera joateko.