URRIAK 9-12 OCTUBRE

Pasamos el puente del Pilar en Villa Mari,,,, y aunque el tiempo no acompaña demasiado, lo pasamos en grande!

El sábado por la mañana dimos un pasedo por el centro de Donosti, Mercado San martín, Bulevar, donde se celebraba el día del Vino,,, tomamos algo y volvemos a casa en autobús. Por la tarde, nos acercamos paseando a Sagües para ver el campeonato de Surf.
Larunbata: Goizean, norberak bere gelan maletak hustu eta Donostiko zentrora hurbildu ginen Autobusez. Bertan paseo bat eman genuen San Martín Merkatuaren inguruan. Bulevar aldera gerturatu ginen paseo bat emanaz. Bertan, Ardo eguna zen eta giro polita zegoen. Bertako terraza baten eseri eta lasai-lasai egon ginen, trago bana hartuaz. Berriro autobusa hartu eta etxera gerturatu ginen, bazkaltzeko gogoz. Bazkal ostean, atseden hartu eta Saguesera joan ginen Surfeko txapelketa zegoela eta. Paseoa egin eta surflariak ikusi ostean, gehien gustatzen zaiguna egitera gerturatu ginen, tabernara. Lasai- lasai egon ginen terrazan eta iluntzerako etxean ginen. Afaldu ostean TV ikusi eta oheratu ginen, biharko indarrak hartzeko.


El domingo vamos fuimos a la misa del Corazón de María, y a la vuelta compramos el pan y tomamos algo en la Tahona. Por la tarde, después de descansar un rato vemos una peli en casa ("Porque lo digo yo") y después nos animos a ir hasta Rentería en autobús donde tomamos un café calentito en la plaza de la Música.
Igandea: Goizen, jaiki ederki gosaldu eta Mezetarako prestatu ginen. Mariaren Bihotzeko elizara hurbildu ginen batzuk. Meza polita izan zen. Handik irtetean, ogia eta prentsa erosi eta zerbait hartu genuen Tahonan. Etxera hurbildu ginen berehala, eguraldi txarra zela eta.
Bazkal ostean, siesta ederra egin genuen, kanpoan euria goi- behe eta gu goxo- goxo etxean pelikula ederra ikusten, "Porque lo digo yo". Azken orduan, Errenteriara hurbildu ginen autobusez. Bertako “Plaza de la Musikan”, kafesne bero bat hartu eta aterpean egon ginen. A ze giroa...........
Afaltzera etxera hurbildu eta berehala ohera joan ginen, biharko eguraldi hobea egin zezan errezatuz.



El lunes vamos a Tolosa en tren, a visitar el museo del Chocolate...mmmmm y por la tarde, en casita,,,, nos ponemos en delantal y practicamos como reposteros haciendo un rico bizcocho de chocolate.
Astelenehea: Gure errezuak balio izan dute. Eguraldia hobetu da eta Tolosara goaz, trenean. Groseko geltokian hartu dugu eta hor goaz, txokolateren museo ikustera.
Polita benetan, karameloak, turroiak, kafea.... nola egiten zuten ikasi genuen. Handik irtetean lagun batekin topo egin eta zerbait hartzera joan ginen. Gose ginen eta kroketak, eta patata brabak jan ostean berriro trenera hurbildu ginen. Berriro bueltan gara etxera. Bazkal ostean, siesta pixka bat egin, indarrak hartzeko eta ondoren, pastel eder bat egiteko prestatu gara. Goizean ikusitako praktikan jartzea da onena. Denon hartean txokolatezko bizkotxo egiten saiatu gara.......... Ona dagoela dirudi ez bait da ezer geratu afal osteko postrerako.
El martes, damos una vuelta por el barrio de gros, y de vuelta casa, preparamos una rica paella. Por la tarde, preparamos las maletas y nos quedamos en casa viendo "Forrest Gump"...Hemos aprovechado bien este puente. Hasta pronto!!
Asteartea: Goizean jaki eta apain apain prestatu ostean, kalera irten gara, paseo bat ematera. Groseko, plaza Kataluniara gerturatu gara puente honetako azken egina aprobetxatzera.
Freskagarri bana hartu eta etxera urbildu gara Paella hederá jatera.
Arratsaldean, maletak egin eta lasai gertu gara etxean, Forest Gump, ikusten. Meriendatxo txiki bat ere egin dugu, etxera joan aurretik puenteko azken eguna dela eta.Hurrengo asterarte. Aio

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada