AZAROAK 26-28 NOVIEMBRE

Fin de semana de frío otoño en Villa Mari... hacemos planes tranquilitos por el barrio de Gros, cómo nos gusta refugiarnos en el Zurriola Marítimo de la playa..., y en casita goxo-goxo.

Larunbata: Gaur lasai- lasai prisarik gabe esnatu gara. Denak batera gosaldu dugu gustura. Kalean hotz handia egin du gaurkoan, orduan arropa ugari jantzi eta gero kalera irten gara egunkaria eta ogia erostera. Hauek erositakoan, Grosetik buelta bat eman eta zerbait hartzera joan gara bazkaldu aurretik. Tripa bapo bete ostean, lokuluxka txiki bat egin dugu indarberritzeko.
Arratsaldean, kalera irten gara berriz bueltaxka bat ematera. Kafesne bero- bero bat hartu dugu Zm tabernan, bertan berriketan gustura ibili eta gero etxera itzuli gara afaria prestatzera. Batzuk afaria prestatzen zuten bitartean, mahaia jarri, etab. Beste batzuk telebista ikusten egon ziren, margotzen. Pure goxo-goxoa eta saltxitxak jan ondoren, dena jaso eta pelikula bat ikusi dugu. Gaurko egun hotz honi amaiera emateko ohera joan gara.

Igandea: Gaurkoan eguna ongi aprobetxatzeko goiz esnatu gara. Grosetik bueltaxka bat eman dugu eta ZM tabernan zerbait edan eta jan ere, a ze giro exkasa gaurkoan!! Bazkalordurako bueltatu gara, gaurkoan paella jan dugu, oso goxoa atera zaigu! Arratsaldea lasai- lasai etxean igaro dugu eguraldi kaxkarra ari zuelako. Mertxeren ahizpak oparitxo bat ekarri digu, txokolatea pastekin jan dugu. Beherala igaro zaigu arratsaldea!!hurrengo arte!! Aiooo ¡

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada