

LARUNBATA. Goizean goiz esnatu gara 9.00k aldera goiz aprobetxatzeko asmoz. Lehenengo gosaldu egin dugu tripa bete arte eta gero, dotore- dotore prestatu gara kalera irteteko. Kursaalera joan gara lehenengo eta Jai-alai pilota erakusketa bat ikusten egon gara. Bertan pilotaren historiari buruzko bideo bat ikusi dugu, baita ere bertan iparraldeko pilotari ezagunen koadroak ikusi ditugu. Oso polita izan da erakusketa. Ondoren, zerbait hartu dugu lasai- lasai. Tripa bete ostean ogia eta egunkaria erosi eta etxera itzuli gara bazkaria prestatzera. Jan ostean, Hondarribira joatea erabaki dugu, alde zaharretik buelta bat eman dugu, itsasertzetik etab. Herrian zerbait hartu dugu eta furgonetan itzuli egin gara Villa Marira, 20tarako, izan ere, errealak partidua jokatzen zuen Anoetan. Groseko taberna batera sartu gara Errealaren partidua ikusteko. Partidua bukatu denean etxera itzuli gara afaltzera. Afaldu eta telebista pixka bat ikusi dugu. Gaurko eguna neketsua eta polita izan da!!bihar arte aiooo!!!

IGANDEA. Gaur goiz esnatu gara Hernanira goiz pasa joatea pentsatu dugulako. Furgonetan sartu eta Hernanira joan gara. Bertan turismo pixka bat egin dugu, bertako kaleak zeharkatu, parkeak etab. ikusi. Gaur erdi aroko azoka zegoen bertan. Ogia eta txokolatea erosi dugu gero jateko. Bertan denda asko ikusi ditugu: gerrikoak, poltsak, panpinak, koilareak etab. Azoka ikusi ondoren, zerbait hartu dugu eta etxera bueltatu gara korrika eguraldi txarra hasi duelako, euria.
Bazkaldu ostean etxean egon gara lasai lasai. Pelikula bat ikusi dugu, pultserak egin, marrazkiak, txokolatea meriendatu dugu, maletak egin etab. Arratsalde lasaia igaro ostean bakoitza bere etxera joan da!!Beste bat artee!!
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada