OTSAILAK 25-27 FEBRERO

Menudo fin de semana!!El sábado visitamos el "Autobús Gaudi-La Pedrera", por la tarde fuimos al cine...Y con el tiempo que nos hizo, el domingo aprovechamos para ir de poteo por aquí cerca y estar en casa tranquilitos! Hemos hecho un poco de todo...

LARUNBATA. Goizean ondo gosaldu ondoren, ateri unea aprobetxatuz, Gipuzkoako plazara paseotxo bat emanaz joan gara, Gaudi- La Pedrera Busa ezagutzera. Antoni Gaudiren erakusketa didaktikoaz gozatzeko aukera izan dugu, ikus-entzunezko material didaktikoaren azalpenaren bidez.
Ondoren, pote bat hartu dugu Gipuzkoa plazan eta ogia erosi eta gero autobusez Villa Marira etorri gara bazkaltzera.

Arratsaldean, batzuk lokuluxka txiki bat egin dute eta besteok sofan deskantsatu dugu.
Eguraldi txarra dela medio, zinemara autobusez joateko plana egin dugu. 18:00retako sesiorako iritsi gara. Denon artean erabaki ondoren, The Mechanic pelikula ikusi dugu.20:00ak inguruan etxera etorri gara oinez, afalostean berriz, batzuek telebistako pelikula bat ikusi dute eta besteek futbol partidua.
Ondo lo egin!

IGANDEA.Eguraldi nahasiarekin esnatu gara gaurkoan. Goiz samar esnatu gara Irunera “artzain eta inudeak” ikusteko asmotan baina azkenean eguraldiak aldrebestu egin du eta bada ez bada Grosen paseotxo eta pintxo poteo bat egin dugu. Bazkal ostean, batzuk siesta egin dute eta besteek bitartean egongelan Enbrujadas pelikula ikusi dute.
Ondoren, euria ari zuenez etxean deskafeinatu bana hartu, mahai jokoetan jolastu eta jada etxerako ordua iritsi zaigu.
Hurrengo asterarte lagunok!
Aio!

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada