Fin de semana en entre amigos...y con buen tiempo!!Que más se puede pedir!Paseito por La Concha, tarde de cine, Domingo en Zarauz..Aquí os dejamos las fotos!
LARUNBATA. Pixkanaka- pixkanaka bakoitza bere erritmoan jaiki gara, denok batera egundoko gosari goxoa jan... Batzuk Donostiatik buelta bat eman dute eta beste batzuk Grosetik atera dira ogia eta egunkaria erosi eta buelta egin dugu.
Arratsaldean paseoan ibiltzeko eguraldi ona egiten zuen, orduan Grosetik Antiguoraino oinez joan gara Kontxatik gure paisai politak ikusteko. Ondoren 18.45atn Antiguoko zinera joan gara, Rango pelikula ikustera. Oso polita eta interesgarria izan da pelikula, Kamaleoi bati buruzko istorioa izan da. Ondoren, 20.30tan atera etxetik eramandako sándwich-a jan dugu eta etxera itzuli gara. 22.00k aldera afaldu, telebista pixka bat ikusi eta lotara joan gara, gaur asko ibili baikara. Bihar beste egun bat izango da!
IGANDEA. Goizean ondo lo eginda esnatu gara eta gosaldu ondoren dutxa bat hartu dugu denok. Apain apain jarri ostean furgoneta hartu eta Zarautzera joan gara Igeldotik. Bueltaxka bat eman dugu Malekoietik Zarautzen, patata Brava batzuk jan ditugu eta zerbait edan dugu ere. Ogia erosi eta Villa Marira itzuli gara.
Arratsaldean, etxetik atera baino lehen maletak eginak utzi ditugu eta kalera irten gara bueltaxka bat ematera Txofrera, zerbait hartu dugu edateko eta 19.00k aldera itzuli gara. Asteburu polita igaro dugu!! Ondo segi hurrena arte!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)



0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada