LARUNBATA.Gau guztian goxo goxo lo egin ostean, pixkanaka esnatu gara, denok batera gosari ederra egin eta gero denok dotore dotore prestatu gara... Gaurkoan, izugarrizko eguiraldia irten da eta hau aprobetxatuz gure “Super" furgonetan kostaldetik bueltatxo bat egin dugu. Getarian parada egin eta arratoiko paseotxoa egin dugu. Gora iristean, ikusmira gozatuz, hamaiketako goxo goxoa jan dugu.Poliki- poliki Getariara jaitsi gara eta bertan trago bat hartu dugu. Bazkaltzerako etxera itzuli gara, gaurkoan aberatsen ordutegian bazkaldu dugu,15:30etan hain zuzen ere.
Arratsaldean berriz eguraldiaren laguntzaz Grosetik Amara ingurura tipi tapa joan gara. Bertan, pote bat eta goxoki batzuk jan ostean Villa Marira itzuli gara, 20:00ak inguruan. Afal ostean telebistako pelikula bat ikusi ondoren pixkanaka oheruntz joan gara. Ondo lo egin! Bihar arte lagunok!
IGANDEA. Goizean ondo lo eginda esnatu gara,gosaldu, maletak egin, dutxatu eta apain apin jantzi ondoren, nahiz eta eguraldiak gaurkoan ez lagundu, Miramoneko parkeruntz joan gara super furgonetan. Paseotxo bat bertan eman ondoren trago bat eta patata braba batzuk jan eta Villa Marira etorri gara paella jatera. Arratsaldean, Aritzi trenera lagunduaz pote bat hartu dugu eta eguraldi txarra medio Villa Marira bueltatu gara. Hurrengo asterarte atsedentarrok! Ondo segi!
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada