LARUNBATA. Eguna ondo hasteko goiz esnatu gara 09.00tan. Tripa bete ostean, gosaldu eta prestatu egin gara kalera irteteko. Dotore- dotore prestatu egin gara eta Avenidaraino oinez joan gara. Bidean, mertxe eta angel topatu ditugu eta hitz egiten egon gara. Avenidan autobusa hartu dugu eta Zarautzera joan gara. Bertan bueltaxka bat eman dugu hondartzatik eta ondoren zerbait hartu dugu terraza batean lasai- lasai. Korrika eguna ospatzen zuten bertan eta bertsolariak, txistulariak,etb zeuden. Villamarira bueltatu gara bazkaltzera. Janari goxo- goxoa jan dugu eta pixka bat deskantsatu dugu.
Arratsaldean batzuk kalera irten dira eta beste batzuk etxean gelditu nahi izan dute lasai- lasai nekatuak zeudelako. Afaltzeko janari berezia prestatu dugu, arrautzak, patata frijituak, entsalada, etab. Afaldu eta gero telebista pixka bat ikusi eta goiz joan gara lotara bihar egun gogorra izango dugulako, Korrika iristen da eta Donostiara.
IGANDEA.Gaur korrika pasa da Donostiatik. Goiz esnatu gara, dutxatu, gosaldu eta kalera irten gara. Korrika ikusteko zentrora joan gara, Alde Zaharrean barrena ibili eta gero, portuan pixka bat eseri gara deskantsatzeko. Kalean dantzatzen ibili gara, korrika, etab. Giro polita egon da. 12.00k aldera, Hernani kalean eseri gara eta korrika nola pasatzen ikusi dugu, animoak eman ditugu. Ondoren, poliki- poliki groserantz joan gara eta zerbait hartu dugu edateko. Gaur igandea izanik, legez paella jan dugu, oso goxoa atera zaigu. Tripa bapo bete eta gero, pixka bat telebista ikusi digu eta pote bat hartzera irten gara Saguesera eguraldi ona egiten zuela aprobetxatzeko. Konturatu garenerako etxera itzuli behar izan dugu. Gaur gu ere korrikaren alde egon gara, ttipi- ttapa ttipi-ttapa korrika!!!! Beste bat artee!! Aioooo!!ondoooo segi, laister oporrak!!



0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada