MAIATZAK 27-29 MAYO

Menudo fin de semana!Con el buen tiempo que ha hecho...no hemos parado en casa!El sábado disfrutamos del ambiente donostiarra y por la tarde...con la super furgoneta nos fuimos desde Igeldo hasta Orio! El domingo también hicimos alguna escapada...y nos fuimos hasta Jaizkibel!Además celebrabamos otros cumpleaños...Zorionak Manuel!!!



LARUNBATA. Gaur eguzkia goiz goizetik atera zaigu, eta aprobetxatzeko asmoz, Sagues eta Grosetik buelta bat eman dugu.Grosetik buelta bat eman dugu, sekulako giroa zebilen kalean, jendea paseatzen, jendea kirola egiten, etab. Ondoren Txofren zerbait hartu dugu eta etxera itzuli baino lehen, egunkaria eta ogia erosi dugu bazkaltzeko. 17.00k aldera furgoneta hartu eta turismo pixka bat egin dugu. Donostiatik Igeldora joan gara, ondoren, Oriora. Bertan meriendatu egin dugu, etxean prestatutako otarteko goxoak jan ditugu. Ondoren, pote bat hartu dugu Zumaian.
Gero kostatik buelta egin dugu, Zumaia, Getaria, Zarautz... Egun ederra izan da gaurkoa, 21:00etan afaltzeari ekin diogu. Afaldu eta gero telebista pixka bat ikusi dugu, kartetan partida bat bota, etab. Egun polita igaro dugu gaurkoan, ea bihar gaur bezalako eguraldia egiten duen kalera irteteko. Ondo lo egin!


IGANDEA. Gaurkoan ere eguraldia gure alde izan dugu. Bakoitza bere erritmoan esnatzen joan gara eta denok jaiki bitartean besteek meza telebistaz ikusi dute.
Ondoren denok batera egundoko gosari ederra egin dugu, apain apain prestatu eta Zurriola aldetik Grosera joan gara eta Txofreko terrazan pintxo bat eta trago bat hartu ditugu.
Ordu biak aldera tipi- tapa Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Bazkaria ederra izanda baina onena postrea!Manuelek 63 urte egin eta pasta goxoekin ospatu baiditugu Zorionak zuri abestuz! Aupa Manolo urte askotarako!!
Egueredian sobremesa polita eduki dugu lauak ingururate eta arratsaldean gure super furgonetarekin Jaizkibeletik paseotxo bat eman dugu eta Villa Marira iritsi aurretik pote bat hartu dugu Pasaia inguruan.
Hurrenarte lagunok!


0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada