La próxima, más y mejor!!Aiooo!
LARUNBATA. Gaur Villamarira joan gara goizeko 10.00tan. Bertara iritsi eta maletak utzi ditugu bakoitzak bere gelan. Asteburu pasa etorri gara txikiak. Goizean, Donostian Saguesen bueltaxka bat eman dugu. Saskibaloian jolastu dugu pixka batean eta gero, parkean. 14.00ak aldera bazkaldu dugu denak batera, gaurko bazkari menua goxoa izan da: ensaladilla rusa, oilaskoa saltsan eta yogurt-a. Tripa bapo bete ostean, telebista pixka bat ikusi dugu eta 17.00k aldera autobusa hartu dugu intxaurrondora joateko. 17.30tan antzerki bat ikusi dugu MAMMA MIA, antzerkian Asierren osaba atera da, oso polita izan da. Antzerkiaren bukaeran denak dantzan eta kantatzen ibili gara.
Antzerkia ikusi eta gero, bakoitzak zumo bat eta ogitarteko txiki bat jan dugu eta oinez etxera itzuli gara bidean 2 parke aurkitu ditugu eta pixka bat jolasean ibili gara. Gaueko 21.30tan iritsi gara etxera, pijama jantzi ditugu eta goxo- goxo afaldu. Gaurko eguna oso neketsua izan da, telebista pixka bat ikusi eta lotara joan gara, ondo lo egin!!bihar arte!!

IGANDEA. Gaur bakoitza bere erritmora esnatu gara eta denak elkartu arte telebista ikusten egon gara. Denak esna ginenean sukaldera joan gara gosaltzera. Goiza konturatu gabe igaro zaigu, dutxatzen, maletak egiten eta gelak txukuntzen. 14.00k aldera bazkaldu egin dugu. Bazkaria jaisteko, kalera irten gara, Ategorrietako parkera joan gara. Bertan jolas ezberdinak egin ditugu: brilet, bonba, etab. Oso ondo pasa dugu 18.00ak aldera Villamarira itzuli gara etxera itzultzeko.
Hurrenarte lagunok!
Hurrenarte lagunok!

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada