UZTAILAK 1-3 JULIO

Menudo fin de semana!!Con este tiempo, hemos aprovechado para estar por ahi!Y qué bien...el sábado en Zestoa, el domingo por Donosti, en Sagües...además hemos celebrado el cumpleaños de Eguzkiñe!Zorionak!!



SÁBADO. Gaurkoan eguraldi ikusgarria irten zaigu, bakoitza bere erritmora esnatu gara eta denok batera egundoko gosaria egin dugu. Goizean batzuk ogia eta egunkaria erostera irten dira eta bitartean mosto txiki bana hartu dugu; besteak aldiz etxean mahaia eta bazkaria prestatzen eta arratsalderako eraman beharrekoa antolatzen gelditu dira. Arratsaldean, autobusez, Zestoara joan gara, Unescok Ekain Gizateriaren ondare izendatu zueneko urteurrena dela eta, Ekaindarren eguna ospatzera.Udaletxe azpian azokatxoa ikusteko aukera izan dugu, Ekainberriko hainbat material ( margoen erreplikak, harriak...)behatuz. Ondoren nola ehizatzen zuten, sua nola egiten zuten,.... ikusten egon gara eta gosea egin zaigunean parkean meriendatu dugu. Tripa ondo bete ostean berriro plazara joan gara Sastarraingo zaldiketa eskolakoen erakustaldiaz gozatzera. Hau bukatu ostean, bueltatxo bat eman dugu Zestoan, zerbait hartu eta 20:00etako autobusean etorri gara Donostiara. Villa Marira 21:00etan iritsi gara neka- neka eginda.
Afaldu egin dugu eta pixkanaka pixkanaka denok ohera joan gara.
Bihar arte lagunok!

IGANDEA. Gaur Sagues ingurura hurbildu gara paseotxo bat ematera. Gros inguruan bueltatxo bat eman ondoren, Txofreko plazan freskarria azeitunekin hartu, ogia erosi eta Villa Marira etorri gara paella jatera.
Gaur ordea, paellaz gain Eguzkiñeren urtebetze eguna ospatzeko izugarrizko pastel goxoa jan dugu. Zorionak Eguz! Eskerrikasko postre goxo honegatik!
Arratsaldean, 17:00ak inguruan kalera irten gara bueltatxo bat ematera eta izozki bat jatera.
18:30ak inguruan Villa Marira etorri gara partidua ikusteko asmotan. Aupa Xala eta Aimar!
Hurrengo asterarte Atsedentarrok!

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada