LARUNBATA.Gaur lasai- lasai, bakoitza bere erritmora esnatu gara. Denak gosaldu eta gero, eguraldi oso ona egiten ez zuenez, ogia erostera joan gara... Ondoren, etxera itzuli eta Bingo jolasean jolastu dugu bazkaltzeko ordua iritsi bitarte.
Bazkal ostean, eguraldia hobetzen joan denez, furgoneta hartu eta Orio herrira joan gara. Bertan bueltaxka bat eman dugu hondartza ondoan eta zerbait hartu dugu. 20.00ak aldera Donostiara itzuli gara, batzuk dutxatu egin dira eta biharko arropa eta prestatu ditugu, egun pasa dugulako Azkainera.
Afaria prestatzen zen bitartean, telebista ikusten egon gara, tripa bete ostean, batzuk lotara joan dira eta beste batzuk Bingo-n azken partida jokatu dugu. Bihar goiz esnatu behar garenez, goiz joan gara denok lotara, bihar arte!! Aioo!!!
Afaria prestatzen zen bitartean, telebista ikusten egon gara, tripa bete ostean, batzuk lotara joan dira eta beste batzuk Bingo-n azken partida jokatu dugu. Bihar goiz esnatu behar garenez, goiz joan gara denok lotara, bihar arte!! Aioo!!!
IGANDEA. Gaur goiz esnatu gara egun pasa Azkainera joan behar dugu eta. Bertan bazkalduko dugu, marmitako lehiaketa ikusi dugu, dantzaldia, etab. Bertan jende ezberdin askorekin egongo gara. Giro polita egon da. Azkainera 13.00ak aldera iritsi gara, asko gustatu zaigu bertan egoteko aukera izatea. Bertan urdailazpikoa, patea, txorizoa, marmitakoa, oilaskoa patatekin, etab. jan dugu. Ondoren, pote bat hartu dugu jandako guztia jeisteko eta 17.30k aldera itzuli egin gara Donostiara, asteburu polita igaro dugu!!
Hurrengo asterarte Atsedentarrok!
Hurrengo asterarte Atsedentarrok!



0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada