Ya se empieza a notar que dejamos atrás el verano...pero nosotros disfrutamos igual de un fin de semana entre amigos!!De paseo por Gros, aprendiendo a jugar al billar, conociendo mejor Miramón...!
LARUNBATA. Gaur goiz goizetik eguraldi kaskarra izan dugu, nabari da udara badoala. Ahala ere, betiko lez, ondo gosaldu eta apain-apain ipini ostean Gros aldera joan gara erosketatxo batzuk egitera. Villa Marira bidean, Txofreko taberna batean, aperitiboa egiteko parada egin dugu. 14:30ak inguruan bazkaldu dugu eta ondoren batzuk lokuluxka egin dute...Bostak inguruan, superfurgonetan Anoetako poligonoko taberna kurioso batetara joan gara trago bat hartzera.Cheyene´s Radikal Saloonera. Kartetan jolastu dugu eta bilarrean ere ikasten egon gara eta hain ondo pasatu dugu gaueko zortziak jo dizkigula bertan eta Villa Marirako bidea hartu dugu afaltzera etortzeko.
Bederatziak inguruan afaltzeari ekin diogu, hamarretarako Erreala-Sevillaren aurkako norgehiagokan Erreala asko asko animatzen egon arren, gaurkoan ezin izan diogu irabazi Andaluziarrei! Hurrengoan bai!
Gabon pasa eta bihar arte!
Bederatziak inguruan afaltzeari ekin diogu, hamarretarako Erreala-Sevillaren aurkako norgehiagokan Erreala asko asko animatzen egon arren, gaurkoan ezin izan diogu irabazi Andaluziarrei! Hurrengoan bai!
Gabon pasa eta bihar arte!
IGANDEA.Gaurko eguna ere udazken itxurarekin hasi zaigu. Goizean, bakoitza bere erritmora esnatzen joan gara, pixkanaka dutxatu gara eta guztiok batera gosaldu dugu. 12ak inguruan, batzuk Villa Mari aurreko okindegi berri batetara joan gara, freskagarri bat hartzera eta bitartean ogia eta pastelak erostera.13:30etan bazkaltzera etorri gara Villa Marira, paella ederra jan dugu eta postrean pastelarekin disfrutatu dugu. Arratsaldean, sofan deskantsatu ondoren, gure superfurgonetan Miramoneko zientzia museora igo gara. Bertan paseotxo bat eman dugu, kanpoan dauden tramankuluak probatu eta gero batzuk freskagarria eta besteek izozki bana hartu ditugu. 17:30ak inguruan berriro Villa Marira etorri gara, etxekoak bila etortzerako prest egon gaitezen.
Ondo izan eta hurrengo asterarte atsedentarrok!
Ondo izan eta hurrengo asterarte atsedentarrok!


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada