LARUNBATA.Gaur goiz esnatu gara denok 09.00ak aldera lasai lasai gosaldu eta prestatu egin gara kalera irteteko. Donostian Euskal Jaiak dira aste osoan zehar, hori dela eta alde zaharretik buelta bat ematea pentsatu dugu. Konstituzio plazan pote bat hartu dugu eta bertan zegoen dantzarien ikuskizuna ikusi dugu.Arratsaldean Erreala- Bartzelona partidua ikusteko sarrerak lortu ditugu!!!Partidua 18.00tan izan da, sekulako giroa izan dugu!!!Gure taldeari asko animatu diogu. Partidua galtzen hasi dira baina azkenean berdinketa batekin bukatu da!!Horrela jarraitu mutilak!!ondoren, oinez Villamarira itzuli gara, pijama jantzi dugu, afaldu eta telebista pixka bat ikusi ere. Gaurko eguna politta izan da, eguraldiak ere asko lagundu digu!!Ea biharko eguna nolakoa den!!!aiooo!!
IGANDEA.Nahiko lo egin dugu gauean eta goiz esnatu gara. Gosari goxo-goxoa jan dugu eta dotore irteteko dutxatu egin gara. Ondoren, maletak egin ditugu eta 11.00ak aldera etxetik irten gara Estropadak ikustera. Kontxatik ikusi ditugu trainera ezberdinak... azkenean Urdaibaik irabazi du. Giro ederraz gozatzen jarraitzeko, etxetik eramandako bokadilo eta edari batzuk hartu ditugu. 13.00ak aldera etxera joan gara bazkaria prestatzeko, gaurkoan, paella goxoa jan dugu. Arratsaldeko 17.00ak Villamarin egon gara lasai- lasai deskantsuan. Ondoren, Grosetik, Saguesetik zerbait hartu dugu eta 19.00tarako bueltatu gara gure etxeetara joateko. Asteburu polita igaro dugu!!Ondo segi denok!!agur!!!!


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada