URRIAK 14-16 OCTUBRE

Hola amigas y amigos! Este fin de semana hemos aprovechado el sol de otoño con buenos planes... Paseito por Donosti el sábado por la mañana,,, y por la tarde, nuestra superfurgoneta nos ha llevado hasta el Señorío de Bertiz... ha sido una excursión super-chula! Y el domingo, animamos desde casita a los corredores de la carrera pedrestre,, y pasamos la tarde en Orio. Hasta hemos celebrado un cumpleaños! Esperamos volver a vernos pronto!


LARUNBATA. Udazkeneko izpi eguzkitsuek esnatu gaituzte gaur. Bakoitza bere erritmora esnatu gara eta denok batera gosaldu eta apain apain prestatu ondoren, Donostiatik paseotxo bat eman dugu. Bilboko plazaraino iritsi gara eta bertan freskagarri bat hartu dugu indarrak hartzeko asmoz.
14:00ak inguruan Villa Marira bazkaltzera etorri gara ogia eta egunkaria erosita.
Pixka bat deskantsatu ondoren eta eguraldia aprobetxatzeko asmoz, Super furgonetan Bertizko Natur Parkea ezagutzera joan gara. Bertan, jauregiak, lorategi botanikoa, erakusketak,... aurkitzen dira. Guk gaurkoan ohianeko ibilbide bat hartu dugu, ikaztobiraiño. Oso leku interesgarriak ikusteko aukera izan dugu eta bertan zumo eta ogitarteko bana jateko parada ere egin dugu.
Konturatzerako arratsaldeko 7ak eman dizkigu eta freskatzen hasi duenez Villa Mariko bideari ekin diogu afaltzera garaiz iristeko.
Batzuk afaria prestatu bitartean besteak seiko urrean jolastu dute eta ondoren denok batera afaldu dugu.
Gauean beheko salan“Sukalde kontuak”izeneko euskarazko pelikula ikusi dugu eta pixkanaka denok oheratzen joan gara.
Bihar arte eta ondo lo egin!



IGANDEA. Gaurkoan ere goiz-goizetik primerako eguraldia altxatu da. Pixkanaka esnatzen hasi gara. Goiztarrek Donostiako karrera ikusteko aukera izan dute etxeko balkoitik eta 11ak inguruan denok batera gosaldu dugu. Dutxatu, apain ipini eta maletak egin ostean batzuk egunkaria eta ogia erostera irten dira Grosera eta besteak etxean geratu dira bazkaria prestatzen.
16:00ak inguruan maleta guztiak pronto ipinita utzi ondoren Super furognetan. Oriora joan gara arratsalde pasa. Orioko portutik hondartzaraino tipi tapa joan gara eta bertako txiringitoan freskagarri bat hartu dugu.
19:00ak inguruan Villa Marira etorri gara etxekoak bila bait datoz!
Hurrengo asterarte Atsedentarrok!

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada