Nos hemos vuelto a juntar en Villa Mari este fin de semana, que como veréis hemos aprovechado a tope: paseo por Sagües el sábado por la mañana, nos acercamos hasta Hendaya y Bera de Bidasoa por la tarde y acabamos el día con una peli en casita. El domingo, pasamos una agradable mañana en Astigarraga y por la tarde otra mini excursión por Cristinaenea.... hasta ha habido un campeonato de dardos! Como veis, no hemos parado! Nos vemos pronto otra vez, agur!
LARUNBATA. Gaurko egun honetan, goizean goiz esnatu gara eguna aprobetxatzeko asmoz. 10.00k aldera gosaldu egin dugu eta kalera irten gara ogia erostera. Ondoren, Sagues-etik bueltaxka bat eman dugu eta etxera itzuli baino lehen, ahaztu gabe, zerbait hartu dugu. Villamarira itzuli gara bazkaltzeko. Denen artean mahaia eta janaria prestatu dugu eta bazkaldu bezain laster gure Furgonetan joan egin gara Hendaiarantz. Bertan hondartzaren ondoan ttipi ttapa ibili gara. Gaurkoan, surf lehiaketa egon da eta pixka bat ikusi dugu.
Ondoren, furgonetara itzuli eta Bera de Bidasoara joan gara. Furgonetan bidaiatxo bat eman dugu, 20 minutu inguru, eta herriko plazan aparkatu dugu gure furgoneta. Herria ezagutzeko asmoz joan gara eta turismo pixka bat egin dugu. Ondoren, taberna batean zerbait edan eta jan dugu. Baita ere, kartetan eta dardoetan jolasteko aukera izan dugu. Oso arratsalde polita igaro dugu. Konturatu garenerako berandutu egin zaigu eta itzuli egin gara. 20.00k aldera iritsi gara Donostiara, etxeko zapatilak eta pijaman jantzi dugu eroso egoteko. Eguna ondo bukatzeko, afaldu eta telebista pixka bat ikusi dugu. Gaur gauean Killer pelikula ikusi dugu. Espero dugu biharko eguna eguzkitsuagoa izatea kalera irteteko gogo gehiagorekin, bihar arte, ondo lo egin!!agur!!!
IGANDEA. 10.00k aldera esnatu egin gara, lasai lasai denak batera gosari goxoa jan dugu. 12.00k aldera kalera irten gara, baina aurretik dutxatu eta maletak prest utzi ditugu arratsalderako. Gaurkoan, Astigarraga herria bisitatzera joan gara eguraldi bikaina izan dugu paseatzeko. Bertan pote bat hartu dugu kalamare batzuekin eta Villamarira itzuli gara bazkaria prestatzera. Arratsaldean Kristina eneara joan gara bueltaxka ematera, ahateak, txoriak, etab. animali ezberdinak ikusiz sandwich bat jan dugu eta konturatu garenerako ordua iritsi zaigu gure etxeetara itzultzeko. 19.00k aldera Villamarira itzuli gara eta guraso/familiarrak iristen hasi dira. Asteburu bikaina pasa dugu, hurrengoa artee!!aioooooooooooooooooooooo
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)






0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada