AZAROAK 25-27 NOVIEMBRE

Hola otra vez! otro fin de semana de escapada en Villa Mari... Nos lo hemos pasado genial: paseos por Donosti, por Hondarribi, por Zumaia... Hemos organizado un concurso de pintxos que nos han quedado buenísimos..., mmmmmmm ! Y encima la Real ha ganado 2-3-! ¿Se puede pedir más? Hasta pronto!



LARUNBATA. Gaur lo nahikoa egin ostean, lasai lasai gosaldu eta kalera irten gara. Alde zaharreraino oinez joan gara, eguraldi polita aprobetxatuz. Ondoren, zerbait hartu dugu edateko Abuztuaren 31ko kalean. Konturatu garenerako bazkaltzeko ordua iritsi zaigu eta Villamarira itzuli gara. Gaur bazkaltzeko, azalorea eta oilaskoa izan dugu, tripa bapo bete ostean kuluxkatxo bat egin dugu. Arratsaldean, Hondarribira joan gara, aspaldiko partez, bertan herria nolakoa den ezagutu dugu eta berotasunean sartzeko, txokolate beroa edo kola kao kroasan batzuekin jan dugu. 19.00k aldera, hondarribiko supermerkatura joan gara, Eroskira, bertan pintxoak egiteko osagaiak erosi ditugu. Bihar arratsaldean, pintxo lehiaketa egiteko asmoa dugu. 20.00k aldera Donostiara bueltatu gara, pijama goxo-goxo jantzi dugu eta denak batera afaldu dugu. Afaldu eta gero, pelikula bat ikusi dugu .



IGANDEA. Goizeko 09.00tan denak esnatu gara, kola kao goxo bat gailetekin jan dugu eta dutxatu egin gara. 11.00k aldera etxetik abiatu gara Zumaia alderuntz. Bertan, paseotxo bat eman dugu, herritik eta kostaldea ikusi dugu, San Telmo ermita ere ikusteko aukera izan dugu. Goiza ongi bukatzeko, taberna batean zerbait edan dugu eta Errealaren partidua ikusten hasi gara, baina bukaera ez dugu ikusteko aukerarik izan. Izan ere, berandutu egingo zitzaigun eta bidean furgonetan entzun dugu errealaren partiduaren emaitza 2-3. 14.30k aldera bazkaldu dugu eta lasai lasai sofan egon gara deskantsatzen. Arratsaldean, Villamarin Pintxo lehiaketa egin dugu. Bakoitzak 3 pintxo prestatu ditu, bakoitzak bere estilora egin du. Ondoren, egindako pintxoak jan eta maletak prest utzi ditugu etxera joateko. Asteburu bikaina igaro dugu, ondo segi lagunok!! Hurren arte!!

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada