Puente de octubre en Villa Mari pasándolo bien con los amigos y amigas! De paseo por Donosti: Boulevard, parte vieja, peine de los vientos, gros ... De picnic al merendero de Zarauz. Al cine a ver "Fucsia, la mini bruja", nos partimos de risa!.... Ya veis, que como de costumbre no hemos parado, y también ha habido tiempo para estran tranquilos en casita descansando... 4 días dan para mucho... hasta la próxima!
LARUNBATA. Goizean elkartu gara guztiok, elkarrekin 4 egun pasa ditzagun. Maletak hustu eta orduko kalera joateko prest ginen guztiok. Eguraldi bikaina genuenez Alde Zaharrera oinez joan gara. Bulebarretik, portura eta Kostituzioko Plazara ondoren. Bertan trago bat hartu deskantsatzeko eta Kursaletik bueltan etxera etorri gara bazkaltzera.Bazkal ostean deskantsatu eta autobusa hartu dugu Antiguora. Haizearen Orrazietara pasieratxo bat egin dugu. Eguraldi bikaina eta askari goxoarekin arratsaldea berehala pasa zaigu. Bueltako autobusa hartu dugu etxeratzeko. Bihar beste egun bat izango da. Ondoloin. 

IGANDEA. Gaur eguraldi gure alde dugu eta PIKNIK bat egitera joateko prestatu gara goiz goizetik. Aperitiboak, bazkaria, edariak, mantela eta platertxoak hartu eta Zarautzeko Merenderora habiatu gara. Batzuk furgonetak eta besteak Trenean. Zarauzko Futbol zelaien ondoan dago gune eder hau eta udako giroa aprobetxatu nahian egun pasa irten dugu. Ikaragarrizko bazkaria egin dugu. Haizeak, plater eta baso bat edo beste eraman harren goiz pasa ederra egin du Merenderoan. Bazkal ostean malekoira gerturatu gara paseotxo bat ematera. Eguraldi bikaina eguzkitan. Udako azken helatuaren bila gerturatu gara eta baita bilatu eta jan ere. Ederra zegoen!!!ummmmm Berriro bueltan malekoitik, furgoneta eta estazio aldera. Etxera iristean dutxatu, afaldu eta “Intercanbio” pelikula ikusi ostean oheratu gara. Egun bikaina gaurkoa..... 

ASTELEHENA. Atzoko nekea nabaritu da. Berandu esnatu gara, ongi deskantsatuak. Eguraldiak ez du gaur asko laguntzen bainan gosaldu ostean enkargutxo batzuk egitera irten dugu: Ogia, egunkaria, zumoak, entsalada.... Pote bat hartu eta bazkaltzera etxeratu gara. Astelehenetan Antiguko Zine aretoan Ikuslearen eguna dela kontuan hartuta, bertara gerturatu gara autobusez arratsaldeko sesioa ikustera: "Fucsia, la mini bruja". Barre pilo bat egin dugu, kantu eta magia pila bat ikusi batí ditugu. Autobusa hartu dugu bueltan etxera. Afaldu eta “Agila Rojaren” kapitulu berriari begira egon gara gauen. Bihar arte lagunok.!!! 

ASTEARTEA. Gaur goizean goiz esnatu gara denok, asko deskantsatu dugu gauen. Apain-apain jarri gara eta Gros ingurura irten dugu bueltatxo bat ematera. Jai eguna da gaur eta bazkaltzeko ogia erosi ostean, poteotxo bat egin dugu, pintxo eta guzti!!! Ederra zegoen... Bazkaldu eta lasai-lasai geratu gara arratsaldean: maletak egin, manikura egin, telebista ikusi, egunkari irakurri.... Asteburu luze eta bikaina pasa dugu, hurrengo asterarte.....


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada