LARUNBATA. Goizeko 10.00tan denak elkartu gara eta goiza ongi hasteko bueltaxka bat eman dugu Grosetik. Betiko martxan, lehenengo ogia erosi dugu eta ondoren pote bat gure etxeko lanak egin ditugunean, etxera itzuli gara bazkaria prestatzera. Arratsaldean, eguraldi bikainaz gozatzeko asmoz, Getariara joan gara arratsalde pasa, bertan portuan bueltaxka bat eman dugu eta ondoren, alde zaharrean zerbait hartu ere. Konturatu garenerako ilundu du eta Villamarira itzuli gara. Eguna ongi bukatzeko, Erreala Real Madrid partidua ikusi dugu eta bukatutakoan guztiok lotara joan gara, ze pena galdu egin duela gaurkoan 0-1. Bihar beste egun bat izango da. Ondoloin.
IGANDEA. Gaur eguraldi gure alde dugu eta goizean Zaldibiara joan gara goiz pasa, bertan Ardi eguna ospatzen baitzen eta bertan nolako giroa galdu ezin genuenez, gure furgonetarekin tita batean iritsi gara. Bertan postu ezberdin pila bat ikusi ditugu, bertako produktuenak, pultserak, belarritakoak, etab. baita ere, Herri kirolak zeuden eta ikusten egon gara. Bertan lasai lasai zerbait jan eta edan dugu etxera itzuli aurretik. Arratsaldean, deskantsatzeko astirik izan ezean, Mamma Mia antzerkia ikustera joan gara, Maria Auxiliadora ikastetxeera. Arratsalde polita igaro dugu dantza eta kantu artean, konturatu garenerako 20.00k iritsi dira. Etxera itzuli, pijama jantzi, mahaia prestatu eta afaldu egin dugu, zopa bero- beroa. Ondoren, telebista pixka bat ikusi eta lotara joan gara. Gaurko eguna oso polita izan da, ea bihar eguraldiak ere laguntzen gaituen!!! Ondo lo egin!!

ASTELEHENA. Gaur goiz esnatu gara, 9.00k aldera, bakoitza bere erritmora altxa eta gosaldu du. 11.00tan etxetik irten gara eta Errenteriara joan gara. Astelehenero, merkatua egiten da eta ikustera joan gara. Bertan bueltaxka bat eman dugu eta etxera itzuli baino lehen pote bat hartu ere. Ondoren, etxeko erosketak egin eta Villamarira itzuli gara. Gaurkoan bazkari goxoa jan dugu, dilistak eta oilaskoa.... tripa bapo bete dugunean, hortzak garbitu, apain jarri eta furgonetan Donibane Lohitzunetik bueltaxka bat eman dugu, Lapurdin. Ondoren, ondoko herrixka batera joan gara, Zokoara. Gaurko eguraldi bikainaz gozateko, hondartzaren ondoan egon gara, etxetik eramandako merienda jan dugu eta iluntzen hasi denean Donostiarantz itzuli gara. Etxera itzuli, pijama jarri, biharko arropa prestatu eta telebista pixkat ikusi dugu, afaria prestatzen zen bitartean. Afaldu eta gero, pelikula bat ikusi dugu eta lotara joan gara. Bihar arte lagunok.!!!

ASTEARTEA. Villamarin azken eguna dugu jada, goizean goiz esnatu gara denok, gosaldu eta apain-apain jarri gara. Maletak egin eta kalera irten gara. Eguraldi eguzkitsuaren laguntzaz, Aiara joan gara furgonetan. Bertan, herria bisitatu dugu, naturaz gozatu eta goiza ongi bukatzeko, zerbait hartu dugu terraza batean. Ondoren, Donostiara itzuli eta paella goxoa bazkaldu kalera irten aurretik. Arratsaldean, Grosetik ibili gara, hondartzan nolako giroa zegoen ikusi eta itsasertzean etxetik eramandako sandwich-a jan dugu. 19.00k aldera itzuli gara, etxe guztia txukundu eta bakoitza bere etxera joan gara. Asteburu luze eta bikaina pasa dugu, hurrengo asterarte.....



0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada