Fin de semana de diciembre en Villa Mari. Esta vez nos juntamos un buen grupo de amigas. El tiempo ha sido fresco, pero bien abrigadas hemos salido por Donosti: por la parte vieja, la playa de gros,... El sábado nos fuimos a merendar chocolate con churros. También hemos estado a gusto en casa: jugando a cartas, leyendo revistas, viendo la tele (por ejemplo vimos el programa de "Atrapa un millón"), y pasando el rato pintándonos las uñas. No viene nada mal un poco de relax de vez en cuando... hasta pronto!
LARUNBATA. Abenduko lehen larunbat honetan, bakoitza bere erritmoan esnatu da, pixkanaka denok apain-apain jarri gara eta denak esnatu eta gero guztiok batera gosari ederra egin dugu. Goizean, euririk ez egin arren, txamarra potoloa jantzita irten dugu Gros aldera etxerako errekaduak egitera. Bitartean Txofreko terrazan freskagarri bat hartu dugu eta bueltan aldizkariak eta ogiak erosi ditugu. 14:00ak inguruan Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Lehenengo lenteja goxo goxoak jan ditugu gorputza berotzeko eta bazkal ostean batzuk lo kuluxka egin dute eta beste batzuk kartetan, pintatzen... egon gara. Arratsean, tipi-tapa alde zaharreko kaleetara joan gara, jende ugari zebilen batera eta bestera kaleetan zehar. Portu ingururaino iritsi ondoren, txokolatea txurroekin jateko parada egin dugu alde zaharreko txokolategi batean. A ze merienda ederra egin duguna. Tripa arintze aldera, berriro ere oinez etorri gara Villa Marira. Afari pasara bat egin dugu eta batzuk sofan eserita Atrapa un Millon ikusi dute eta besteak bitartean, besteok kartetan ibili gara. Hau amaitu ea gero batzuk oheruntz joan dira eta besteok pelikula bat ikusten hasi garen arren bukatzerako oheratu egin gara.
IGANDEA. Gaur atzo bezalaxe poliki-poliki esnatzen joan gara. Denok batera askotariko frutak, esnea eta tostadak mantekilarekin jan ondoren, denok dotore prestatzeari ekin diogu.Kalera irten aurretik hatzazalak, aurpegia, ezpainak... pintatu ditugu Donostiako kaleetan apain-apain paseatzeko.Eguerdian, batzuk ogia eta pastelak erostera irten dira eta bitartean, mosto bana hartu dugu. Etxera iristerako besteek paella goxo goxoa prestatuta zuten. Izugarrizko pastel goxoak postrean jan ondoren, atsedena hartu dugu 16:00ak inguru arte eta oinez Sagues aldera joan gara. Bertan olatu ikusgarriak ikusi ondoren People tabernan freskagarri bat hartu dugu eta 18:30etarako etxera etorri gara ,familia artekoak etortzerako pronto egon gaitezen. Hurrengo aste arte lagunok!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)




0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada