URTARRILAK 13-15 ENERO

Primer encuentro del año en Villa Mari... Aunque ha hecho frío, bien abrigados hemos aprovechado para salir de buena mañana con nuestra super furgoneta... Nos hemos acercado hasta Zarauz el sábado, donde hemos dado una vuelta por el pueblo que estaba muy animado y por la playa donde había un campeonato de Futbol; y a Rentería el domingo para conocer el mercado de las fiestas extremeñas y probar las cosas típicas de allí: migas de pan, rosquillas, floreta de anis, pestiños,....
Por las tardes, no nos hemos movido tanto, hemos estado a gusto en casita, preparando un bizcocho (antes hemos ido al supermercado a comprar todo lo necesario) y viendo alguna peli... (Hook, el capitán Garfio). La verdad es que ha sido un divertido fin de semana... hasta pronto!

LARUNBATA. Goizean, Zarautzera joan gara furgonetan, goiz pasa. Bertan, kantu jira zegoela aprobetxatuz, bueltaxka eman dugu herritik. Hondartzan futbol lehiaketa zegoela ikusi dugu eta animatzen ibili gara. Gero, ogia erosi dugu eta herriko taberna batean zerbait hartu ere. Eguardian etxera itzuli eta bazkaldu egin dugu (lentejak eta oilaskoa saltsan). Gaurko eguraldi hotzari berotasuna ateratzeko, eskularruak, bufanda, etab. jantzi eta supermerkatura joan gara txokolatea eta bizkotxoa egiteko osagaien bila. Arratsaldea Villamarin igaro dugu, bizkotxo goxoa prestatu dugu eta ondoren, txokolatearekin jan dugu. 21.30k aldera zerbait afaldu eta telebista ikusi dugu salan denok batera. Gaur ikusi dugun pelikularen izena HOOK da, oso polita izan da, pirata batzuen ingurukoa. Konturatu garenerako berandutu egin da eta lotara joateko ordua iritsi zaigu, buenoo bihar artee!! aiooo!!!

IGANDEA. 10.00k aldera gosaldu dugu, lasai-lasai denak batera. Furgonetan, Errenteriara joatea erabaki dugu, bertan, Fiestas Extremeñas ospatzen zenez, nolako giroa zegoen ikusi nahi izan dugu. Bertara iritsi eta jateko zerbait erosi dugu: migas de pan, rosquillas, floreta de anis, pestiños, etab. Gero, taberna batean zerbait hartu dugu egarri ginelako. Etxera itzuli baino lehen ogia erosi dugu. Gaurkoan, bazkaltzeko, makarroi goxoak gaztarekin jan ditugu. Ondoren, pixka bat deskantsatu eta maletak egin ditugu kalera irten baino lehen. Arratsaldean batzuk lehenago joan behar izan dute etxera, baina besteak bueltaxka bat eman dugu Grosetik. Asteburu polita izan da!!ondo izan denok!!agur!!!

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada