Este fin de semana ha hecho frío y ha llovido, mucho, pero el mal tiempo no nos ha desanimado y lo hemos pasado muy bien. El sábado fuimos al cine de Txingudi y vimos la peli de Sherlock Holmes, acompañada de palomitas... También hemos estado a gusto en casa y como veréis en las fotos, no nos ha faltado entretenimiento. El domingo tomamos algo por el barrio de Gros y por la tarde nos fuimos hasta el Antiguo... Nos vemos pronto otra vez!
LARUNBATA. Urtarrileko azken larunbat honetan bakoitza bere erritmora esnatu da, denok batera gosaltzen indarrak hartu ditugu eta dotore prestatu ondoren kalera irten gara enkargu batzuk egitera eta bueltan Txofren freskagarri bat hartu dugu. 14ak inguruan bazkaldu egin dugu eta batzuk lokulxka ohean eta besteek sofan egin ondoren berriro ere txamarrak jantzi eta Atsedeneko Superfurgonetan Txingudira joan gara zinea ikustera. Sherlock Holmesen "El juego de sombras" izeneko pelikularekin izugarrizko abenturetan murgildu gara palomita pilla jan dugun bitartean. 20ak aldera pelikula bukatu ostean, Txingudin bertan pote bat hartu dugu eta Villa Marirako bidea hartu dugu. Denok pixama eta etxeko zapatilak ipini eta gero afaldu egin dugu eta gero etxean goxo goxo batzuk pelikula ikusten ari ziren bitartean beste batzuk seiko urrean jolastu dugu. Pixkanaka pixkanaka denok ohera erretiratzen joan gara. Bihar arte lagunok!
IGANDEA. Gaurkoan ere eguraldi nahasiarekin esnatu gara, ahala ere ondo ondo gosaldu dugu, denok dutxatu, maletak prestatu eta apain apain jarri gara. Atzazalak pintatu,aurpegia makillatu eta etxeko gizon bakarrak bizarra moztu ondoren denok batera eta iganderoko enkargutxoak, ogia eta pastelak erostera irten gara, eta bitartean,freskagarri bat hartu dugu Jai Alai tabernan. Aberatsen orduan bazkaldu dugu gaurkoan, 15ak inguruan. Makarroi goxo goxoak jan ditugu eta postrean pastelak. Arratsaldean, pixkat deskantsatu eta gero Superfurgonetan Antiguoko taberna batetara joan gara bat hartzera. Konturatzerako etxera joateko ordua iristear genuen beraz, Villa Marira etorri gara etxekoak iristerako bertan egoteko. Hurrengo asterarte Atsendetarrak!Izan ongi!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)




0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada