OTSAILAK 24-26 FEBRERO

Hola! Aquí estamos otra vez contando cómo lo hemos pasado este fin de semana por Villa Mari. Como veréis en las fotos, nos hemos acercado a los carnavales de Trintxerpe (bueno, sólo la mitad del grupo, porque el resto prefirió quedarse por el barrio de Gros tomando algo tranquilamente), y también hemos paseado por la playa... Tampoco han faltado los ratitos tranquilos en casa, jugando a cartas, haciendo la manicura y viendo la tele... Hasta pronto!!

LARUNBATA. Larunbat goizean ogia erostera irten gara grosera. Ogia eta egunkaria erosi eta gero, pintxo bat eta pote bat hartu dugu Senra- tabernan. 13.00k aldera Villamarira itzuli gara bazklatzeko, gaurkoan bazkari goxoa izan dugu: patatak errioxar erara eta oilaskoa saltsan. Arratsaldean, bi taldeetan banatu gara, batzuk Trintxerpeko ihauteriak ikustera joan dira eta besteek etxean pelikula bat ikusi eta kafe bero bat hartu dute hemen inguruko taberna batean. 20.00k aldera denak etxera itzuli gara, pijama jantzi eta afaldu egin dugu. Konturatu garenerako 22.00k eman dizkigute,batzuk lotara joan dira, besteak kartetan jolastu dute. 23.00tarako denak lotara joan gara. Gabon pasa kuadrila! Bihar arte!

IGANDEA. Gaurkoan bakoitza bere erritmora esnatu da, indarrak hartzeko egundoko gosaria egin dugu eta poliki poliki denok apain apain ipini eta maletak prestatu ditugu. 12:00ak kalera irten gara berokiak jantzita. Beti bezala, ogia eta erosi dugu lehenengo eta ondoren pote bat hartu dugu. 14.30k aldera bazkaldu dugu lasgna goxo- goxoa. Ondoren, siesta pixka bat egin dugu. Batzuk arratsaldean bueltaxka bat eman dute gros aldean, hondartza aldean. Besteak, etxean lasai- lasai gelditu dira telebista ikusten, manikura egin die, eta kafesne bero bat hartu dute. 19.15 aldera, erabiltzaileen familia batzuk etortzen hasi dira eta konturatu garenerako etxera itzuli behar izan dugu denok. Hurrengo asterarte lagunok! Aio!

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada