Fin de semana completo, hemos tenido de todo: Nieve, Caldereros, partidazo de la Real, comparsa de "Iñudes y Artzainas" en la plaza Constitución.... y para coger fuerzas, pintxito de tortilla del Juantxo... hasta la próxima!
LARUNBATA. Otsaileko lehen asteburua zuri-zuri hasi dugu Donostian. Goizean ongi gosaldu eta arropa asko jantzi ostean ogia erostera irten gara. Hotz handi egin digu eta trago bat hartuaz indarrak errekuperatu eta epelera bueltatu gara.
Bazkal ostean mara-mara egin du elurra eta bideak garbi ostean irten gara Groseko kaldereroak ikustera. Jende pila bat gerturatu da Txofreko plazara. Gu ere bertan izan gara eta dantza eta zarata pixkat atera ostean etxeratu egin gara.
Afaldu eta Errealeko partida ikusteko prestatu gara TV aurrean.
Aupa erreala!!!! Pixkanaka pixkanaka denok ohera erretiratzen joan gara. Epel epel oheratu gara denok, biharko indarrak hartzeko. Bihar arte lagunok!
IGANDEA. Gaurkoan ere eguraldi nahasiarekin esnatu gara, ahala ere ondo ondo gosaldu dugu, denok dutxatu, maletak prestatu eta apain apain jarri gara. Alde zaharrera gerturatu gara Iñude eta artzainak ikustera. Kostituzio plazan tokitxo bat hartu dugu eta berauen dantza eta mugimenduak ikusiaz pasa dugu goiza. Ondoren Juantxora gerturatu gara pintxo bat hartu eta etxera bueltatzeko indarrak hartzeko.Berandu bazkaldu dugu Evak prestatutako bazkaria..... bentean ederra zegoen. Bazkal ostean lasai lasai exeri gara eta pelikula bat ikusiaz pasa dugu arratsaldea. Espero dugu hurrengo aste bururako eguraldi hobea izango dugula.Inzan hutsa!!!




0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada