OTSAILAK 24-26 FEBRERO

Hola! Aquí estamos otra vez contando cómo lo hemos pasado este fin de semana por Villa Mari. Como veréis en las fotos, nos hemos acercado a los carnavales de Trintxerpe (bueno, sólo la mitad del grupo, porque el resto prefirió quedarse por el barrio de Gros tomando algo tranquilamente), y también hemos paseado por la playa... Tampoco han faltado los ratitos tranquilos en casa, jugando a cartas, haciendo la manicura y viendo la tele... Hasta pronto!!

LARUNBATA. Larunbat goizean ogia erostera irten gara grosera. Ogia eta egunkaria erosi eta gero, pintxo bat eta pote bat hartu dugu Senra- tabernan. 13.00k aldera Villamarira itzuli gara bazklatzeko, gaurkoan bazkari goxoa izan dugu: patatak errioxar erara eta oilaskoa saltsan. Arratsaldean, bi taldeetan banatu gara, batzuk Trintxerpeko ihauteriak ikustera joan dira eta besteek etxean pelikula bat ikusi eta kafe bero bat hartu dute hemen inguruko taberna batean. 20.00k aldera denak etxera itzuli gara, pijama jantzi eta afaldu egin dugu. Konturatu garenerako 22.00k eman dizkigute,batzuk lotara joan dira, besteak kartetan jolastu dute. 23.00tarako denak lotara joan gara. Gabon pasa kuadrila! Bihar arte!

IGANDEA. Gaurkoan bakoitza bere erritmora esnatu da, indarrak hartzeko egundoko gosaria egin dugu eta poliki poliki denok apain apain ipini eta maletak prestatu ditugu. 12:00ak kalera irten gara berokiak jantzita. Beti bezala, ogia eta erosi dugu lehenengo eta ondoren pote bat hartu dugu. 14.30k aldera bazkaldu dugu lasgna goxo- goxoa. Ondoren, siesta pixka bat egin dugu. Batzuk arratsaldean bueltaxka bat eman dute gros aldean, hondartza aldean. Besteak, etxean lasai- lasai gelditu dira telebista ikusten, manikura egin die, eta kafesne bero bat hartu dute. 19.15 aldera, erabiltzaileen familia batzuk etortzen hasi dira eta konturatu garenerako etxera itzuli behar izan dugu denok. Hurrengo asterarte lagunok! Aio!

OTSAILAK 10-12 FEBRERO

Fin de semana helado.... mucho, mucho frío, sí,,, pero con nuestros abrigos y bufandas, no hemos parado y lo hemos pasado muy bien. El sábado por la mañana fuimos al centro de Donosti a hacer algunos recados, en casa comemos unas ricas alubias, y por la tarde vamos al cine a ver "Los Teleñecos", qué risa!! Por la noche, ya en casita de vuelta, vemos el partido del Betis contra el Atletic. Y al día siguiente, vamos en nuestra super furgoneta a Idiazabal y visitamos el museo del queso. De vuelta, nos espera una rica lasaña para entrar en calor... (qué bien nos cuida esta cocinera!) y por la tarde, nos acercamos al barrio del Antiguo a tomar algo calentito y pasar la tarde animadamente. Hasta pronto!!


LARUNBATA. Larunbat honetan, hotza izan dugu nagusi. Ahala ere, ondo ondo gosaldu dugu eta bufanda goraino igota Donostiako zentrora joan gara. Bertan enkargutxo batzuk egin ditugu eta bitartean freskagarri bat patata batzuekin hartu dugu. Bueltan egunkaria eta ogia erosita Villa Marira itzuli gara. Gorputza berotan sartzeko gaur, babarrunak jan ditugu eta sofan denok pixkat atseden hartu ondoren, gure superfurgonetan Antiguoko zinemara joan gara, The Muppets(Los Teleñecos) izeneko pelikula dibertigarria ikustera. Palomita eta goxoki pilla jan ditugu zineman eta 18:30ak inguruan bukatu da pelikula. 19:30etarako Villa Marira iritsi gara. 21:00ak aldera afaldu dugu eta gauean Betis eta Athletiken partida ikusi dugu denok batera telebistaz. Gabon pasa kuadrila!

IGANDEA. Gaurkoan bakoitza bere erritmora esnatu da, indarrak hartzeko egundoko gosaria egin dugu eta poliki poliki denok apain apain ipini eta maletak prestatu ditugu. 11:00ak aldera superfurgonetan, Idiazabalera joan gara Gaztaren Interpretazio zentro famatua ikusteko asmotan. Bertara iritsi garen arren, itxita aurkitu dugu, beraz Idiazabaleko eliza ikusi eta pote bat hartu dugu patata batzuekin batera. Bertan ogia eta egunkaria erosi ditugu eta 14:30aldera Villa Marira etorri gara, lasaña goxo goxoa jatera. Bazkal ostean, sofan deskantsatu dugu eta arratsaldean freskagarri bat hartzera irten dugu, Donostiako Antiguo auzora. Konturatzerako bakotza bere etxera joateko ordua iritsi da. Hurrengo asterarte lagunok! Aio!

OTSAILAK 3-5 FEBRERO

Fin de semana completo, hemos tenido de todo: Nieve, Caldereros, partidazo de la Real, comparsa de "Iñudes y Artzainas" en la plaza Constitución.... y para coger fuerzas, pintxito de tortilla del Juantxo... hasta la próxima!
LARUNBATA. Otsaileko lehen asteburua zuri-zuri hasi dugu Donostian. Goizean ongi gosaldu eta arropa asko jantzi ostean ogia erostera irten gara. Hotz handi egin digu eta trago bat hartuaz indarrak errekuperatu eta epelera bueltatu gara. Bazkal ostean mara-mara egin du elurra eta bideak garbi ostean irten gara Groseko kaldereroak ikustera. Jende pila bat gerturatu da Txofreko plazara. Gu ere bertan izan gara eta dantza eta zarata pixkat atera ostean etxeratu egin gara. Afaldu eta Errealeko partida ikusteko prestatu gara TV aurrean. Aupa erreala!!!! Pixkanaka pixkanaka denok ohera erretiratzen joan gara. Epel epel oheratu gara denok, biharko indarrak hartzeko. Bihar arte lagunok!


IGANDEA. Gaurkoan ere eguraldi nahasiarekin esnatu gara, ahala ere ondo ondo gosaldu dugu, denok dutxatu, maletak prestatu eta apain apain jarri gara. Alde zaharrera gerturatu gara Iñude eta artzainak ikustera. Kostituzio plazan tokitxo bat hartu dugu eta berauen dantza eta mugimenduak ikusiaz pasa dugu goiza. Ondoren Juantxora gerturatu gara pintxo bat hartu eta etxera bueltatzeko indarrak hartzeko.Berandu bazkaldu dugu Evak prestatutako bazkaria..... bentean ederra zegoen. Bazkal ostean lasai lasai exeri gara eta pelikula bat ikusiaz pasa dugu arratsaldea. Espero dugu hurrengo aste bururako eguraldi hobea izango dugula.Inzan hutsa!!!