URTARRILAK 22-24 ENERO

¡Menudo tiempazo hemos tenido este fin de semana de enero! Y lo hemos aprovechado muy bien... 
El sábado por la mañana estuvimos en el mirador de Orio, viendo las preciosas vistas de Getaria
Y por la tarde, nos acercamos hasta el museo de La Real Sociedad, que nos encanta. 
El domingo, pasamos la mañana en Hondarribia, y por la tarde, dimos un paseo por Ondarreta donde pudimos ver una exposición de fuentes antiguas, ¡qué curioso!

LARUNBATA. Egunon lagunak, gaur goizean furgoneta hartu eta Orioko herrira joan gara. Eguraldi polita eduki degunez  kamping aldetik paseatzera joan gara, eta sorosleren lekutaraino igo gara San Anton Sagutxoa ikustera, Ze ederra den! gero noski pote bat hartu dugu freskatzeko, ze polita ikusten dan orioko herria eguraldia laguntzen duenenan! Villa marira bueltatu gara bazkaltzeko, pixkat deskantsatu eta arratsaldean plan ezin hobea egin dugu: Errealeko museora joatea!!  Danok poz- pozik sartu gara; kopak, kamisetak, argazkiak ikusi ditugu eta primeran pasa dugu. Museoko ibilbidea bukatzeko futbol zelaira atera gara, ze handia eta zoragarria den!eta Ahots-elkarbizi 2016 erakusketa ikusi dugu ere bai. Arratsaldea bukatzeko amaran pote bat hartu dugu eta villa marira bueltatu gara. Villa marira ailegatu garenean danok telebistaren aurrean jarri gara, donosti 2016eko inaugurazioa etb2n ikusteko. Gauean afaldu eta telebista pixkat ikusi dugu, gero danok lotara nekatuak gaudela eta. Bihar arte!

IGANDEA. Izugarrizko eguraldia gaurkoa, udan gaude? Furgoneta hartu eta Hondarribira joan gara paseotxo bat ematera, hegazkinaren bat ikusi dugu, jendea hondartzan eta terrazetan…. Giro oso ona! Denbora dexente egon garenez, villa marira bueltatu gara paseo ondoren. Bazkaldu dugu eta arratsaldean Ondarretara joan gara  erakusketa bat ikustera, ay ama zenbat iturri!! Bukatzeko pote bat lagunen artean eta berriro villamarira. Ordua da, familiak gure zain daude, ze ondo pasa dugun...












URTARRILAK 15-17 ENERO

¡Qué bien lo hemos pasado este fin de semana!... 
Aunque decían que iba a hacer mal tiempo, ¡resulta que al final ha salido el sol! 
Hemos paseado por Donosti, por Zarautz y por Hondarribi. 
También hemos hecho nuestros pinitos como reposteras,.. y hasta hemos adornado con flores los balcones de Villa Mari. ¡Agur!

LARUNBATA. Goizean jaiki eta izugarrizko sorpresa hartu dugu. Izan ere, eguraldi txarra egin behar zuela zioten arren, eguraldi ederra zegoen eta hau aprobetxatuz, paseotxo bat emanez, erosketa batzuk egitera irtetea erabaki dugu. Behin egin beharreko erosketak eginda, tabernan sartu eta pote bat hartu dugu. Ondoren etxera itzuli eta bazkaria prestatu bitartean arratsaldean Zarautzera joatea erabaki dugu. Beraz, bazkaldu, azkar-azkar prestatu, furgonetan sartu eta Zarautz aldera abiatu gara. Zarautzen paseotxo luze bat eman dugu eta hondartzan ere ibili gara. A ze nolako bistak zeuden! Getari polit polita ikusten zen. Behin paseotxoa emanda gosea sartu zaigu eta potetxo bat hartuz zerbait jan dugu. Ze goxoa zegoen!! Ummmm…! Amaitzeko furgonetan sartu eta Villa Marira itzuli gara. Furgonetan sartu orduko euria hasi du… A ze nolako zortea izan dugun! Villa Marira iritsi afaldu eta pelikula bat ikusi dugu ohera joan aurretik.

IGANDEA. Goizean jaiki, gosaldu eta behin guztiok prest geundela irten aurretik, bazkaldu eta gero jateko flana egin dugu guztion artean. Behin flana eginda, hozkailuan sartu eta gero, furgonetan sartu eta Hondarribira abiatu gara. Eguraldia lagun genuela portutik paseotxo bat eman eta bertako taberna batean potetxoa hartu dugu, razio batzuekin. Ze goxoa zegoen! Ze ondo egoten zen! Nahiz eta gustura egon, etxera itzultzeko ordua zen, izan ere, bazkaltzeko orduak harrapatu gaitu. Etxera etorri, bazkaria prestatu eta bazkaldu egin dugu. Postrean goizean egindako flana jan dugu. Ze goxoa zegoen! Ez da ezer geratu! Amaitzeko bazkaldu eta gero, balkoiko lorontzietan, larunbatean erositako loreak jarri eta pelikula bat ikusten pasa dugu arratsaldea.

Ze ongi pasa dugun! Ze asteburu polita! Oso nekatuta amaitu dugun arren, desiatzen gaude hurrengoan ere bueltatzeko! Gu bezain asteburu ona izan duzuelakoan… Hurren arte! 






URTARRILAK 8-10 ENERO

Primer fin de semana del año en Villa Mari... ¡qué bien empezar así el 2016! 
El sábado por la mañana dimos un paseo por Donosti aprovechando el buen tiempo. Nos acercamos a la escuela Zuhaisti porque oimos el sonido de la tamborrada.... y allí nos encontramos con la tamborrada "Guía Scout". Acabamos haciéndonos amigos, ¡qué majos! Por la tarde estuvimos en Getaria.
El domingo, por la mañana dimos una vuelta por el barrio de Gros, y por la tarde fuimos hasta el campo de Anoeta. Algunos estuvimos viendo el partido de la Real y otros nos fuimos a merendar por Amara.
¿Qué os parece nuestro finde? ¡Hasta el siguiente!

LARUNBATA. 2016ko atsedeneko lehenengo asteburu honetan, gabonak bukatu ostean, eguberritako apaingarriak jasotzea tokatu zaigu. Elkarrekin gaudenez, ederki pasa dugu elkar lanean. 
Goizean gosaldu eta gero, kalera irtetzeko prestatu gara eta ttipi ttapa Donosti erdialdeko bazterrak zeharkatu ditugu eguraldia lagun izan da. A ze jende pila merkealdietan!!!!  Paseatzen ari ginela, danborren hotsa entzun dugu eta gerturatzea erabaki dugu. Zuaizti eskolako patioan, topatu ditugu danborzaleak entsaiatzen. “Eskaut gia” taldea ederki animatu dugu eta datorren urtean gure partaidetza proposatu digute. Ea ze sortzen den!! Horrenbeste mugimendu eta gero, egarriz trago bat hartzera joan gara eta baita bokauska ere!!  
Konturatzerako eguardia iritsi zaigu eta Vila Marira etorri gara bazkaltzera. Gaurko menua, aza Lorea eta oilaskoa saltsan izan dugu ummmm!!! Earra benetan! 
Behin bazkaria jeisten utzita, kaleratzeko prestatu gara eta Getari aldera abiatu gara gure super-furgonetan. Izugarrizko olatuak ikusi ditugu eta ia-ia harrapatu gaituzte. Ibilaldi baten ondoren, "Ketarri" tabernan freskagarri bana hartu dugu tripa zorriak lasaitzeko.
Arratsaldeko zortziak aldera etxeratu gara afaltzeko asmotan. Arropa erosoa jantzi eta Evak prestatutako afari goxoa dastatu dugu. Afal ondoren telebistako “Que esperar cuando estas esperando” pelikula ikusi eta pixkanaka-piskanaka bakoitza bere erritmoan oheratu gara. Ondo lo egin eta bihar arte!!!

IGANDEA. Egun on danoi!! Beste egun zoragarri bat Vila Mariko etxean!!! Beti bezala gosari goxo baten ondoren apaindu gara kalera irtetzeko intentzioekin. Behin kaleratuta, paseotxo bat eman dugu Gros inguruan eta lasterketa batekin topo egin dugu. Bide batez, ogia eta tragoska bat hartu ditugu. Hau eginik, etxeratu gara goiz bazkaldu behar bai dugu. Bazkaldu ondoren, furgoneta hartuta, Anoetara joan gara danok batera, batzuk Errealaren partidua ikustera, eta besteak amara aldetik paseo bat eman dugu eta txokolate eta cola cao bero bat hartu dugu. Partidua bukatuta, danok elkartu gara eta Vila Marira etorri gara. Honez gero, asteburua pasa zaigu. Azkar pasatzen da gustura gaudenen. Bueno, datorren asterarte! Ondo izan!.