AZAROAK 25-27 NOVIEMBRE

¡Hola! Este fin de semana nos hemos juntado un buen grupo en Villa Mari.
Hemos tenido bastante suerte con el tiempo. 
Por eso, hemos dado buenos paseos por Gros, Zurriola, Parte Vieja... 
El sábado algunos de nosotros fuimos a ver la peli "Animales Fantásticos"; ¡muy chula! 
Y otro grupo, estuvimos preparando un rico bizcocho.
¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Azaroko azken larunbata eguraldi politarekin esnatu gara. Poliki poliki denok gosaldu eta kalerako prestatu gara. Goizean Grosen ibili gara enkargutxoak egiten, ogia, egunkaria, fruta…
Bueltan, Belgrado tabernan trago bat eta kroketatxo bat jan dugu eta 14ak aldera Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Eguerdian sofan pixka bat deskantsatu dugu.Talde bat,17:30ak inguruan superfurgoentan joan dira Antiguoko zinemara “Animales fantásticos”izeneko pelikula ikustera. Oso entretenigarria eta ederra pelikula.
Beste taldetxoa, Grosen bueltatxo bate gin dute pote bat hartuz . Ondoren Villa Marira etorri dira bizkotxo eder eder bat egitera.
21:00ak aldera denok batera afaldu dugu, telebista ikusi  eta pixkanaka bakoitza bere erritmoan oheruntz joan gara.
Ondo lo egin! Bihar arte!

IGANDEA. Gaur ere eguraldi politarekin esnatu gara, pixkanaka gosaldu eta dotore prestatu ondoren, denak batera tipi tapa paseo berri aldera joan gara, Zurriola aldetik.
Principe zineko tabernan frekagarri bat eta aperitibo bat hartu ditugu eta ondoren berriz ere oinez Vila Marira etorri gara bazkaltzera. Gaurko menua paella!!
Bazkal ostean maletak prestatu ditugu bakoitzak bere etxera eramateko, telebistan pelikulatxo bat ikusi dugu apurtxo bat deskantsatuz.
Ondoren, batzuk Haritzi trenera laguntzera joan dira eta besteok etxean meriendatxo bate gin dugu pelota partidua ikusiaz.
Hurrengora arte lagunok!








AZAROAK 18-20 NOVIEMBRE

Hemos pasado un agradable fin de semana en Villa Mari. El sábado por la mañana estuvimos por la parte vieja de Donosti, y por la tarde, fuimos a visitar Bergara. Pasamos la mañana del domingo en Tolosa y por la tarde nos quedamos en el barrio de gros.


LARUNBATA. Egun on danoi!!! Nork esan du eguraldi txarra eginten duela Gipuzkoan? A ze eguraldia dugun gaurko egun sentian... Nagiak atera ditugu eta ederki pasatzeko gogoz esnatu gara. A ze kuadrila jatorra elkartu garen. Gosari goxoa hartuz adostu dugu, Donostiako alde zaharretik irtetzea atsegina izango litzakeela. Beraz, apaindu eta kaleratu gara.
Giro ederra izan da Boulebardeko zonaldean, baita alde zaharreko barnekaldetik ere. Bertan, zenbait kontzertu ziren. Alde batetik, Boulebarreko kioskoan, 3 musikari ziren biolina jotzen eta  bestetik alde zaharretik batukada taldea zebilen. A ze dantza saioa egin dugu!!! Gerriak ezker-eskubi mugituz, jardun gara. Dantzaldia bukatzerakoan, alde zaharretik bueltaxka bat eman dugu, bertako giroa baizegoen.
Horrelako troteari etenalditxo bat emateko, Zuloaga plazara gerturatu gara eta bertako taberna batean tragoxka bat hartu dugu energiak berreskuratzeko. Bertan txantxetan haritu ondoren, etxerako erosketa batzuk egin ditugu supermerkatu batean, eta etxeratu gara.
Evak prestatutako bazkari goxo-goxoa jan eta deskatsurako unea iritsi zaigu. Batzuk filme bat ikusi dugu, beste batzuk berriz, siesta txiki bat egitea erabaki dugu.
Asteburua aprobetsatu nahi dugunez, arratsaldean berriro ere irtetzeko prestatu gara. Furgonetan kabitzen ginenez, aukera horri heldu diogu eta Bergarako alde zaharra ikustera joan gara. Bidaitxo pittin bat izan dugu, baina iristerakoan, benetan pena merezi izan duela. A ze harrizko eraikuntzak!!!! Udaletxeko ingurua eta kale barrenak oso interesgarriak iruditu zaizkigu. Goiz ilundu zaigu, negua datorren seinale eta honekin batera freskura ere iritsi da. Ibilaldi zoragarri honen ondoren, Cola cao goxo eta bero bat hartzeko gogoak piztu zaizkigu. Horregatik, kafetegi batera sartu gara eta bertan, meriendari ekin diogu. Izugarri ondo sartu zaigu!!
Etxeratzeko garaia iritsi da. Gaurkoz nahikoa iruditu zaigu. Biharkorako piska bat ere gorde beharko dugu eta!! Etxeratu gara, eroso jantzi eta afari bero bero bat janez, telebista ikusten eta margotzen ipini gara. Etxerako lanetarako eta mahi jolasetarako denbora izan dugu.
Bueno agur bero bat danoi! Gu ohera goaz, baina lasai gaude oraindik biharko eguna geratzen zaigu eta!!

IGANDEA.  Egun on danoi!!! ederki deskantsatu dugu gure Vila maitagarrian. Goiza egin zaigu eta gaurkoan ere plan ederrak zai ditugu. Gosari goxo bat hartu dugu eta kalera joateko prestatu gara. Dutxa, bizarrak moztu, ilea lehortu... egin beharrekoak eginda, maletak egiten jardun gara. Behin dena prest utzi dugula, kalera joatea erabaki dugu!!!!
Tolosara gerturatu gara, babarrun astea delako eta nabarmendu da zer nolako giroa!!! Kaleak bete beteta zeudenez eta lasaiago ibiltzea nahi genuenez, bertan dagoen Leaburu izeneko herri txiki batera gerturatu gara. A ze herri politta. Naturaz inguraturiko lekua, behiak eta ardiak ikusi ditugu. Ibilalditxo bat egin ondoren, zerbait hartzea erabaki dugu. Bertako ostatura sartu eta infusio eta colacao batzuk hartu ditugu hamaiketakoa eginez.
Beste paseotxo batekin, ogia erosi dugu eta konturatzerako etxeratzeko garaia gainera etorri zaigu.
Eroso jarri gara etxetik ibiltzeko eta bazkari goxo baten ondoren, telebistan film bat ikusi dugu batzuk, beste batzuk berriz, siestatxo bat egin dugu.
Asteburu honi amaiera ez diogu eman nahi!! oso ondo gaude eta. Atsaldea aprobetxatzeko, Donostiako Txofre auzotik buelta bat ematea erabaki dugu. Hankak luzatzeko eta nagiak ateratzeko. Behin bueltaxka eginda, bertako taberna batean geratu eta merienda egin dugu. Errealaren partidua ere bertan zen, eta pittin bat ikusi dugu. Konturatzerako etxeratzeko garaia iritsi zaigu. Asteburu ederra pasa dugu eta bueltatzeko gogoekin gaude!! besarkada bat danoi eta ondo izan.

 









AZAROAK 11-13 NOVIEMBRE


SÁBADO. Buenos dias! Ya estamos otra vez aqui en villa mari, este fin de semana más contentos que de costumbre ya que tenemos a dos nuevos compañeros con nosotros y lo hemos pasado genial conociéndolos. Hoy hemos ido a Zarautz a dar un buen paseo y a aprovechar que aún no llueve! Hemos podido ver a muchísimos surfistas y unas olas preciosas mientras paseábamos. Después, para recuperar fuerzas, un pote y a comer a Villa Mari. Por la tarde, aunque el tiempo no nos ha ayudado mucho, nosotros que somos unos animados nos hemos ido a Hondarribi, a dar una vuelta con el xirimiri entre paraguas y cuando ha empezado a llover de verdad, para entrar en calor nada mejor que tomar un chocolate calentito y estar de charla conociendo a nuestros nuevos compañeros al calorcito de la chocolateria. Despues a Villa Mari a cenar y ver la TV: noticias ,serie policiaca y hasta los mejores momentos de Operacion Triunfo, que recuerdos!

IGANDEA.
Egunon! Gaur goiz esnatu gara, nola ez, gure balkoitik behobia ikusteko. Ezagun asko ikusi ditugu korrika egiten (Aupa Ramon! Gure Eguzkiñeren kuñatua). Gero danak prestatu ta kalera jaitsi gara, Sagues aldera paseotxo bat ematera eta korrikalareei animatzen bitarten.Gaur fresko egiten du, animo korrikalari guztioi!
Arratsaldean Gros aldetik geratu gara paseoa ematen. Erlojua begiratu ta ia-ia ordua daukagu... ze azkar pasa dan asteburua! Primeran pasa dugu, hurrengora arte!





  








AZAROAK 4-6 NOVIEMBRE

Larunbata. Goizean jaiki, lasai lasai gosaldu eta prestatu egin gara, presa handirik gabe. Eguraldiak asko laguntzen ez zuen arren, paseotxo bat ematera atera gara, bi taldetan banatu eta talde bat autobusean eta bestea furgonetan sartu eta Garberako  merkatal zentrora joan gara. Bertan, paseotxo bat eman ondoren, trago bat hartu eta eroskira sartu gara erosketa batzuk egitera. Izan ere, arratsaldean postre bat egitea erabaki dugu. Behin erosketak eginda, bi taldetan banatu eta Villa Marira itzuli gara. Iritsi garenerako bazkaltzeko ordua zen. Bazkaldu eta gero, siesta txiki bat bota eta berriz, bi taldetan banatu gara.
Talde bat Villa Marin geratu da, bertan meriendatu eta postre bat egiten. Txokolatezko gailetak eta flana egin dituzte! A ze nolako itxura! Gailetak igandean gosaltzen jateko… Ea nolakoak dauden!!
Beste taldea, aldiz, furgonetan sartu eta Urbilera joan da. Ze nolako jende eta ume pila! Jende asko zegoenela eta,  buelta bat eman eta gero, Oriora joan gara zerbait hartzera. Orion bai lasaitasuna! Tabernan gustura meriendatu eta gero Villa Marira itzuli gara.
Gauean afaldu eta gero, arratsaldean egindako flan jan dugu. A ze goxoa! Sukaldari trebeak ditugu Villa Marin,bai horixe! Ohera sartu aurretik, guztiok pelikula bat ikusi dugu.

Igandea. Gaurkoan ere, euria dugu. Horrek, ordea, ez digu etxean geratzera behartu. Atzo prestatutako gailetak gosaldu ditugu, ze goxoak!  Ez da ezer ere sobratu! Txokolatezko gailetak jan eta behin indarrak hartuta, prestatu, xira eta aterkiak hartu eta kalera abiatu gara. Aurrena,  paseotxo bat eman eta bazkal ordurako ogia erosi ditugu eta ondoren, taberna batean pote bat hartu eta pintxo bat jan ditugu. Behin tripa beteta, Villa Marira itzultzeko ordua iritsi da, ze ondo egten den etxean! Bazkaria prestatu eta bazkaldu eta gero siesta txiki bat bota dugu. Behin siesta eginda, euria ari zuela ikusita, Villa Marin geratzea erabaki dugu. Pelikula bat jarri eta bertan meriendatu dugu bero-berotan.
Asteburu ederra pasa dugu, eguraldiak lagundu ez digun arren, barre batzuk bota ditugu lagun artean. Hurren arte!