ABENDUAK 19-21 DICIEMBRE

Ostirala. Iritsi ginen eta, aspaldian elkar ikusten ez ginenez, ohiturak agintzen duen bezala, denbora ederra eman genuen elkarri azken berriak kontatzen eta astebururako planak egiten. Afaldu genuen lasai-lasai eta, giroan sartzeko, Gabonetako film bat ikusi genuen. Hala ere, aste osoaren nekea nagusitu zen, eta goiz joan ginen ohera.

Larunbata. Goiz jaiki eta furgonetarekin Tolosara abiatu ginen Gabonetako azoka bisitatzera. Postu batean tarta goxo bat erosi genuen, Gabonetako giroan paseatzeak gosea pizten baitu beti. Erosketak egin ondoren, geldialdi estrategikoa egin genuen pote bat eta kroketatxo bat hartzeko; izan ere, gosaria urrun geratzen zen eta hainbeste bueltak gosea ematen du. Azoka pixka bat gehiago ikusi ondoren, helburua beteta, etxera bueltatu ginen.

Bazkaldu eta siesta eder bat egin genuen, nekea nabarmena baitzen. Indarrak berreskuratuta, Atzegiko futbol taldea animatzera joan ginen, merienda on batekin lagunduta, animatzeak ere gosea ematen duelako. Amaieran, etxera itzuli eta gabonetako zuhaitza eta jaiotza jartzen hasi ginen, laster Olentzero etorriko baita. Afaldu, eta Gabonetako giro betean murgilduta, beste film bat ikusi genuen ohera joan aurretik.

Igandea. Lasai jaiki ginen eta Santo Tomas eguna ospatzeko prestatu ginen. Baserritar jantzia soinean, postuetara joan ginen txistorra talo bat eta pote bat hartzera, tradizioak agintzen duen bezala. Etxera bueltatu, bazkaldu, eta  azken siesta bat egin genuen. Azkenik, agurtu egin ginen, elkarri jai zoriontsuak opa genizkion, eta bakoitza bere etxera joan zen, bihotza eta sabela beteta.

Viernes. Llegamos y, como manda la tradición cuando hace tiempo que no nos vemos, dedicamos un buen rato a ponernos al día y a planificar qué hacer durante el fin de semana. Cenamos tranquilamente y, para entrar en ambiente, vemos una película navideña. Sin embargo, el cansancio acumulado de toda la semana gana la batalla, así que nos vamos pronto a la cama, muy responsables y poco fiesteros.

Sábado. Nos despertamos temprano y partimos en la furgoneta rumbo a Tolosa para visitar el mercado navideño. Aprovechamos la ocasión para comprar una tarta deliciosa en uno de los puestos, porque pasear con espíritu navideño abre el apetito. Tras las compras, hacemos una parada estratégica para tomar un pote y una croquetilla, ya que el desayuno queda muy lejos y el paseo no perdona. Seguimos recorriendo el mercadillo y, con la misión cumplida, regresamos a casa.

Comemos y nos concedemos una merecidísima siesta. Ya con las pilas cargadas, nos dirigimos a animar al equipo de fútbol de Atzegi, bien acompañados de una merienda, porque animar también da hambre. Al terminar, volvemos a casa y decoramos, ya que dentro de poco llega el Olentzero. Cenamos y, totalmente inmersos en el ambiente navideño, vemos otra película acorde a la ocasión antes de irnos a dormir.

Domingo. Nos despertamos con calma y nos preparamos para celebrar el día de Santo Tomás. Vestidos de caxeritos, salimos a los puestos para disfrutar de un talo de txistorra y un pote, como manda la tradición. Regresamos a casa, comemos y, dado el cansancio acumulado del intenso fin de semana, nos echamos una última siesta. Finalmente, nos despedimos y nos deseamos felices fiestas.























ABENDUAK 12-14 DICIEMBRE

Planazos este fin de semana: Hondarribi, Teatro en Irun y Zumaia,...!

Azkenik iritsi da horren gustuko dugun eguna: Villa Marira joateko eguna. Bazen garaia! Poz-pozik elkartu gara guztiok, asteburu ederra elkarrekin pasatzeko gogoz. Iritsi bezain azkar, maletak desegin ditugu eta saloian elkartu gara elkar hobeto ezagutzeko eta asteburuko planak elkarrekin antolatzeko. Ideia polit asko atera dira, baina oraingoz ez dizuegu dena kontatuko. Ondoren, giro onean afaldu dugu eta telebista ikusten egon gara, lasai-lasai, ohera joan arte.

Larunbata. Goizean esnatu, pertsianak igo eta eguraldi bikaina! Hori ikusita, dutxatu, gosaldu eta furgonetan Hondarribira abiatu gara. Bertan, paseotxo ederra eman dugu eta Gabonetako azoka ikusi dugu. Zenbat gauza polit! Gero, pote bat hartu dugu portuan; zein herri ederra den Hondarribia. Bazkaltzeko ordua iritsi denean, Villa Marira itzuli gara. Bazkaldu, pixka bat deskantsatu, eta arratsaldea ondo aprobetxatzeko beste plan zoragarri bat egin dugu. Irunera joan gara antzerkia ikustera, eta ez edozein emanaldi gainera: Ezezagunok taldearen emanaldia. Asko gustatu zaigu eta primeran pasa dugu. Gainera, Gabonetako argiak ere ikusi ditugu. Eguna bukatzeko, Villa Marira bueltatu, afaldu eta pelikula bat ikusi dugu denok elkarrekin.

Igandea. Asteburuko azken eguna ere ondo aprobetxatu nahi izan dugu. Goizeko errutinak egin ondoren, Zumaraira joan gara furgonetan. Eguzkia lagun, paseo ederra eman dugu eta ondoren pote bat hartu dugu. Han jan ditugun patata-tortilla pintxoak, bikainak! Amaitzeko, azken bazkaria egin dugu eta arratsaldean saloian elkartu gara, berriketan eta telebista ikusiz.

Asteburua oso azkar pasatzen da lagun artean zaudenean, eta are gehiago horrelako plan politak egiten direnean. Ea hurrengo egonaldia azkar etortzen den. Zaindu, eta laster arte!



















ABENDUAK 5-8 DICIEMBRE

Abenduko zubi honetan, Villa Marin talde handi bat elkartu garenez, irteeretarako bi talde egin ditugu. Plana ugari izan dira, argazkietan ikusiko duzuenez!

Kafetxoa Txurri-urdinean, Gozogintza, Mahai-jokoak, Etxeko zinema krispetekin (filmak: Jurassic park eta Numanji), Zinea ("Koartadak"), Gabonetako postuak, Gabonetako argiak, Txurro beroak, Ondarretatik paseoa, Pintxo-potea Amaran, San Markoseko gotorlekua, Arte erakusketa Kursaalean, Pote Atogorrietako jubilatuen etxean... 

Ikusten duzue... denetik pixka bat! A, eta gure lagunaren urtebetezea ospatu dugu. Hurrengora arte!

En este puente de diciembre, como nos hemos juntado un grupo grande en Villa Mari, para las salidas hemos hecho dos grupos. ¡Los planes han sido muy variados como vais a ver en las fotos!     

Cafecito en el Txurri -urdin, Repostería, Juegos de mesa, Cine casero con palomitas (pelis: Jurassic park y Numanji), Cine de verdad (peli "Coartadas"), Puestos navideños, Luces de navidad, Txurros calentitos, paseo por Ondarreta, Pintxo-pote por Amara, Fuerte de San Marcos, Exposición de arte en el Kursaal, Pote en el hogar de jubilados de Atogorrieta... 

Ya veis... ¡un poco de todo! Ah, y hemos celebrado el cumple de nuestra compañera. Hasta pronto!