MARTXOAK 20-22 MARZO (VILLA MARI)

Este fin de semana no hemos parado aprovechado el buen tiempo y nuestra furgoneta: Parque de Aiete, hípica de Miracampos, Bolera de Oiartzun, y pelis en casa. ¡Hasta la próxima!

Udaberrian sartzearekin batera, iritsi zaigu azkenik Villa Marinen elkartzeko eguna. Ostiralean maletak antolatu eta salan elkartu gara asteburuko planak pentsatzeko. Ideia ugari atera dira; beraz, ziur asteburu bikaina dugula aurretik. Amaitzeko, lehen afaria egin eta "Fast and Furious" filma ikusten egon gara oheratu arte.

Larunbata: Esnatu, pertsianak igo eta, a zer eguraldia! Beraz, hamaiketakoa hartu eta Aieteko parkera goiza pasatzera joatea erabaki dugu. Lehenago, ordea, dutxatu eta gosari ederra egin dugu eguna indarrez hasteko. Aieteko parkean, raketetan, saskibaloian eta marrazkiak egiten aritu gara. Jolastu eta jolastu, nekea eta gosea sartu zaizkigu; beraz, eserlekuetan jarri gara deskantsatzen eta hamaiketako ederra egiten. Zein gustura egon garen berriketan, eguzkia hartuz! Ondoren, etxera itzuli gara bazkaltzera eta deskantsatzera. 

Arratsaldean, nahiz eta nekatuta egon, ez pentsa etxean geratu garenik: berriro furgoneta hartu eta Miracamposera joan gara zaldiak ikusi eta jaten ematera. Zaldi pila ikusi ditugu, ederrak guztiak. Ondoren, Zabaleta auzora joan gara merienda egitera. Giro ederrean potea hartu eta apurka-apurka etxeratzen joan gara. Amaitzeko, afari ederra egin, eta "Fast and Furious" filma amaitu dugu.

Igandea: Igandean, azken eguna izanik, zerbait berezia egitea nahi izan dugu. Beraz, etxeko eginkizunak egin, furgoneta hartu eta Oiartzuneko boloetara joan gara. Zein ongi pasa dugun, eta a zer nolako bolo-jokalariak ditugun taldean! Ondoren, Oliden kanpineko tabernara joan gara zerbait hartzera. Bertan, potea eta patata errazio ederra hartu dugu. Ohartzerako, bazkaltzeko ordua iritsi zaigu; beraz, furgonetan sartu eta Villa Marinera itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu, apur bat deskantsatu eta azken filma ikusi dugu: Peter Rabbit, taldean asteburu bikain honi amaiera emateko.

Zein azkar igarotzen den denbora lagun artean zaudenean! Hurrengo egonaldia ere azkar etor dadila. Zaindu elkar, berriz ikusi bitartean.





















































MARTXOAK 19-22 MARZO (EIBAR)

Puente de 4 días en Eibar con tiempazo... hemos disfrutado de planes al aire libre y un poco de diversión en la bolera de Lasarte. ¿Qué os parece?

Ostegunean elkartu ginen denok, eta Eibartik bueltatxo bat eman ondoren, pote bat hartuz, zubian egin nahi genituen planak lasai-lasai zehaztu genituen. Arratsaldean, eguraldi ona aprobetxatuz, Debara joan ginen paseotxo bat ematera, hondartzatik buelta bat eman, eta trago bat hartu genuen giro ederrean. Astea laburra izan arren, nahiko nekatuta geundenez, goiz joan ginen ohera, hurrengo egunean Lide gogotsu hartzeko eta pentsatutako planak martxan jartzeko prest egoteko.

Ostiral goizean Lide Tolosatik iritsi zen, eta berriro ere Eibarren bueltatxo bat eman genuen. Victorrek eta Anak beraien Garagunea dagoen eraikina erakutsi ziguten, eta bide batez, bertako taberna estreinatzeko aukera izan genuen. Arratsaldean, Ermura joan ginen topoan furgonetaren bila, eta eguraldi bikaina lagun, paseotxo bat eman eta trago bat hartu genuen freskatzeko.

Larunbatean goiz jaiki, bazkaria tupperretan prestatu, piknikerako guztia antolatu eta Lasartera abiatu ginen boloetan aritzeko. Lehia polita sortu zen guztion artean, eta azkenean, Anak irabazi zuen partida!  Urbiletik, Tolosako Izaskun mendira igo ginen furgonetan, parkean zeuden mahaietan piknik ederra egin genuen. Eguzkitako krema eman, eta haize goxoaz lagunduta, entsaladila errusiarra, patata tortilla eta fruta jogurtarekin bazkaldu genuen. Boloek gosea piztu ziguten, platerak primeran hustu genituela ikusita!

Bazkalostean, Izaskungo eliza ezagutu, marrazki batzuk egin, kartetan jolastu, eta eguna borobiltzeko, izozki bana hartu genuen freskatzeko. Etxera itzulita, pipa batzuk janez, partxisean ibili ginen. Egun bete-betea izan zen, eta nekea nabari, denok goiz joan ginen ohera.

Igandean, Arratera igo eta hamaiketako ederra egin genuen. Eguraldi ona berriro gure alde izan genuenez, paseotxo bat ere eman genuen bertan. Ondoren, furgoneta Ermuan utzi eta topoan Eibarrera itzuli ginen bazkaltzera. Zubiari amaiera emateko, meriendatxo goxo bat prestatu, eta denok pozik abiatu ginen etxera.

Hurrengora arte!