UZTAILAK 17-19 JULIO (EIBAR)


Vaya finde más bonito hemos pasado en Eibar. Fuimos a las fiestas de Antzuola, que risas con el toro que tiraba agua, también vimos la nueva película "Haciendo amigos" y tuvimos rato para tomar unos tragos y estar tranquilos también. 

Ostirala: Denok elkartu, maletak etxera igo eta Elgoibarrera abitu ginen topoan, furgoneta hartzera. Herria ez genuenez ezagutzen, Anak bidea erakutsi zigun furgonetaraino. Ondoren, inguruko taberna batera joan ginen pote fresko bat hartzera eta asteburuari hasiera ederra ematera. Indarrak hartu ostean, Eibarrera itzuli ginen. Aste osoa Garagunean eta lanean igaro ondoren, nekatuta geunden, horregatik, goiz afaldu eta lotara joan ginen, hurrengo egunari gogotsu ekiteko.

Larunbata: Goizean Antzuolako jaiak ezagutzera joan ginen. Herrian zehar paseo lasaia eman genuen, herriko banda entzun eta pote bat hartzen ari ginela, bertako festetako protagonista berezia ezagutu genuen, ura botatzen duen zezena! Espero gabe harrapatu gintuen eta goitik behera busti gintuen. Barre artean igaro genuen unea, eta esperientzia dibertigarria izan zen denontzat.

Arratsaldean zinemara joan ginen "Haciendo amigos" filma ikustera. Asko gustatu zitzaigun eta filma ikusten genuen bitartean zumo goxo eta sandwich batez gozatu genuen. Etxera itzuli eta afaldu ondoren, parrandazaleenek balkoian igaro zuten tarte bat, gaueko giroaz gozatzen eta kalean zebilen jendeari begira.

Igandea: Arratera igo ginen eta bertako lasaitasunaz gozatu genuen paseo eder bat emanez. Gosea piztu zitzaigunez, kroketa batzuk eta pote bana hartu genituen indarrak berritzeko. Ondoren, Ermuara jaitsi ginen furgoneta uztera. Topora iristeko azken esprintean ibili ginen, ia trena galdu genuen eta! Bihotza taupaka iritsi ginen geltokira, baina garaiz. Azkenean, Eibarrera itzuli ginen, asteburuari amaiera ezin hobea emanez.

Asteburu zoragarria izan da, barre, paseo eta une polit askorekin. Horrelako planak errepikatzeko gogoz geratu gara.










UZTAILAK 17-19 JULIO

Hemos pasado un finde super divertido en Villa Mari. Hemos realizado diferentes planes como pasear, ver la tamborrada de Gros, ir a Orio a tomar algo... Esperemos vernos pronto!


Ostirala: Guztiok elkartu ondoren, Villa Mariko terrazan esertzea erabaki dugu, berriketan aritzeko eta asteburuko planak adosteko. Ohartzerako afaltzeko ordua iritsi zaigu, beraz, pisura igo, maletak desegin eta afari ederra egin dugu giro ezin hobean. Amaitzeko, telebista ikusten egon gara oheratu bitartean.

Larunbata: Esnatu, etxeko lanak egin, gosaldu eta kalera irten gara, buelta bat eman eta pote bat hartzera. Pasealeku berritik pasiera bikaina egin ondoren, portuan geldialdia egin dugu, edari eta razio eder batzuk hartuz. Ondoren, Villa Marira itzuli gara bazkaldu eta apur bat deskantsatzera. Arratsaldean, festa-giroa sartu zaigu gorputzean, beraz, Gros-era hurbildu gara danborrada eta bertako giroaz gozatzera. Ondoren, izozki bat hartzeko geldialdia egin dugu. Zein ongi sartzen den izozkia horrelako giroarekin! Amaitzeko, Villa Marira itzuli gara afaltzera. Afaldu ondoren, ohiko moduan, telebista ikusten egon gara oheratu bitartean.

Igandea: Esnatu, pertsianak igo eta giro bikaina! Beraz, azken eguna izanik, zerbait ezberdina egitea erabaki dugu. Gaurkoan Oriora joatea pentsatu dugu. Bertan, pasiera ederra eman eta hondartza aurreko hotelean pote batzuk hartzeko geldialdia egin dugu. Amaitzeko, Villa Marira itzuli gara azken bazkaria egitera. Asteburuari amaiera ederra emateko, azken potea hartzera irten gara Bidaiak hotelera. Amaiera ederra eman diogu asteburuari, lagun artean eta giro ederrean.

Zaindu elkar ikusi bitartean, eta aste polita izan dezazuela opa dizuegu guztioi!

































UZTAILAK 10-12 JULIO

Nuestro finde de julio en Villa Mari.... Orereta, bolera de Oiartzun, peli en casa, vuelta por Sagues,...¡Hasta la próxima!

Azkenean iritsi da ostirala!!! A ze gogoak genituen momentu hau iristeko! Villa Marin elkartu gara denok, aspaldiko partez lagunak ikusi eta elkar besarkatuz hasi dugu asteburua. Maletak geletan utzi eta jolasean aritu gara, elkar aurkeztu eta kontu kontari ibili gara afaldu bitartean. Afaldu ondoren telebista pixkabat ikusi eta ohera joan gara larunbata deskantsatuta hasteko.

Larunbat goizean, gosaldu, dutxatu eta Oreretara joan gara zerbait hartzera, gutako askok ez genuen ezagutzen herria eta bertan paseotxo bat eman eta pote bat hartzeko aprobetxatu genuen kroketa eder batekin. Etxera joan gara bazkaltzera,siesta ederra egin ondoren, Oiartzungo bolatokira joateko plana egin genuen, lehiakortasun askotxo egon zen gure artean, ia nork lortuko zituen puntu gehien.. parre asko egin ondoren, bertan meriendatu genuen, eta etxera itzuli giñen. Afaria prestatu bitartean kontukontari eta eskulantxo batzuk eginez. Afaldu ondoren, “8 Apellidos Vascos” filma ikusten egon ginen, eta ondoren denok lotara!!!

Igandean berriz, nahiko lo egin ondoren, gosaldu, dutxatu eta Sagues aldetik paseo eder bat eman dugun!! A ze eguraldi paregabea egin duen paseatzeko, ondoren nola ez, potebat hartu dugu eta bazkaltzera joan gara. Eguraldi honekin, terrazan ederki bazkaldu dugu, ondoren siesta txiki bat egin eta gauzak txukunduz denok batera asteburuari amaiera ederra eman diogu.

Asteburu honetan algara gutxi ez ditugu eduki, primeran ibili gara!!!

Aste ederra igaro denok eta laster ikusiko dugu elkar!!!!








































ASTE OSOA VILLA MARIN (Uztailak 3-9)- SEMANA COMPLETA EN VILLA MARI (Julio 3-9)

Gure aste osoa Villa Marin...

El viernes comenzó nuestra semana en Villa Mari. Estamos disfrutando del verano y haciendo buenos planes: Ondarreta, Jaizkibel, Orio, el domingo algunos misa y paseo, San Pedro, San Juan, Hípica Miracampos, Elortegi,...