URTARRILAK 26-28 ENERO (EIBAR)

Fin de semana en el piso de Eibar, ¡lo hemos pasado fenomenal! 

Ostiralean kalera irten ginen herriko giroaz gozatu eta trago bat hartzeko. Elkarrekin afaldu, pelikula bat ikusi eta lotara joan ginen.

Larunbat goiza eguzkitsu jaiki zaigu, beraz, Ondarrura joan gara eguraldiaz gozatzera. Paseo eder bat eman dugu, eraman ditugun sandwichak jan eta herria ezagutu dugu. Autobusa Eibarrerantz hartu dugu bazkatzera joateko. Arratsaldean, ondo deskantsatu ondoren Eibarren bueltatxo bat eman dugu eta pote bat hartu dugu eguna ondo bukatzeko. Ederki afaldu eta pelikula bat jarri dugu ohera joan aurretik.

Igandea. Gaur ere eguraldi ederrarekin esnatu gara. Paseo batemateko aprobetsatu dugu. Ederki goosaldu eta trena hartu dugu Debara. Bertan izugarrizko sorpresa jaso dugu. Esther agertu da bere semearekin. Ilusio izugarria egin dugu!!!! Berarekin holdartza inguratuz bueltatxo bat eman dugu. Potetxo bat hartu eta berriro trena Eibarrerantz hartu dugu. Bazkaldu eta deskantsatu ondoren, txurroak jatera atera gara. Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Zein asteburu polita!!!!







URTARRILAK 26-28 ENERO

Este finde de invierno soleado lo hemos aprovechado de maravilla. El sábado estuvimos en Orio por la mañana y en San Juan por la tarde. El domingo fuimos a ver los Caldereros a Trintxerpe. Hasta la próxima!
Larunbatean energia askorekin altsa ginen eta gosaldu ondoren furgoneta hartu eta Oriora joan ginen, bertan hondartzan aparkatu eta buelta bat eman genuen itsasoa ikusiaz. Indarrak hartzeko pote bat hartu eta etxera bazkaltzera etorri ginen. Bazkaldu eta pixka bat deskantsatuta Pasaia Donibanera joan ginen, bertan ilunabarra ikusiaz pasiada bat eman genuen eta gero etxetik eramandako merienda jan genuen. Gauean afaldu eta pelikula bat ikusi genuen eta, lehertuta geundenez, ohera joan ginen.

Igande goizean Trintxerpetik zerbait entzuten genuen, zer izango da? Kaldereroak!!! Furgoneta hartuta kaldereroak ikustera joan ginen, beraien atzetik pixka bat ibili ondoren indarrak berreskuperatzeko pintxo eta pote bat hartzera joan ginen. Zelako eguraldia!!! Bazkaldu eta deskantsatu ondoren pasiara txiki bat ematera irten ginen.















URTARRILAK 19-21 ENERO

Kaixo! El viernes llegamos a Villa Mari listos para celebrar la víspera de San Sebastián: Después de una cena especial, con nuestros gorros, tambores y palillos, vemos el arranque de la tamborrada por la tele. El sábado, día de San Sebastián, lo pasamos disfrutando la fiesta por Donosti, bien abrigados, y terminamos el día tomando un cola-cao caliente en el hotel junto a Villa Mari. ¡Qué bien lo pasamos! El domingo, disfrutamos del buen tiempo acercándonos en autobús al Antiguo y paseamos hasta el Peine de los Vientos. Por la tarde, de vuelta a tomar algo al hotel. Hasta pronto!!

Kaixo! Ostiralean, heldu ginenean, San Sebastian bezpera zen. Danborrak eta txanoak  prestatu eta 00:00tan telebistan danborradaren hasiera ikusi degu!!!! Zein ondo pasa dugun!

LARUNBATA. Gaur hotz izugarriarekin esnatu gara.  Dutxa beroa hartu, ederki gosaldu eta tipi-tapa irten gara. Gaur San Sebastian eguna da eta egun guztia aprobetsatu degu txikien tanborrada ikusteko. Danborra joaz kalez kale ibili gara. Pote bat ere hartu dugu gorputza berotzeko. Eguerdirako Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Arratsaldean pixkat deskantsatu eta gero, jaiarekin jarraitu dugu. A ze jendetza!!! Ondoren Villa Mari ondoko Hotelera joan gara Kolakao beroa edatera. 20:30aldera afaldu dugu. Gauean "Una chica de jersey" pelikula ikusi eta ohera joan gara. Bihar arte!

IGANDEA. Gaur ere eguraldi ederrarekin esnatu gara. Paseo bat emateko aprobetxatu dugu. Autobusa hartu eta Antiguora joan gara. Bertan Haizearen Orretzera hurbildu gara, denok batera argazki eder bat ateratzera. Ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Arratsaldean denak batera tipi - tapa Villa Mari ondoko Hotelera joan gara freskagarri bat edatera.  Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Beste bat arte! Ondo izan!































URTARRILAK 12-14 ENERO

Primer finde del año en Villa Mari, qué bien lo hemos pasado!. El sábado por la mañana disfrutamos con los ensayos de las tamborradas. Por la tarde, fuimos a Zarautz a pasear y ver el atardecer. El domingo salimos a pasar el día fuera, con una primera parada en Orio, y después comida en la sociedad de Iraeta. Para cuando nos hemos dado cuenta ha llegado la hora de volver a casa. ¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Eguraldi bikainarekin esnatu ginen larunbat goizean. Taldean gosari eder bat egin, eta San Sebastianetako festa giroz kutsatzera irten ginen tanborradako entsegua ikustera. Tanborzaleak apur bat nahastuta ikusi genituen, beraz, zuzendari berria lanean jarri behar izan genuan. Kostatuta, baina errtmoa apur bat jartzea lortu genuen. Ondoren, giro ederra aprobetxatuz, pasiera polit bat eman genuen porturaino. Arratsaldean, berriz, furgoneta hartu eta Zarautzera joan ginen. Malekoitik pasieran gindoazela ilunabar polita ikusteko aukera izan genuen.

IGANDEA. Igandeari ere kolore polita ematen saiatu gara, eta etxeko bazkaria furgonetan sartu, eta egun pasa irten gara. Lehenengo geldialdia Orion egin dugu. Bertan, pasiera eder batekin gorputza nekatu, eta gosea egin dugu. Izan ere, bigarren geldialdia Iraetako txoko gastronomikoa izan da. Giro ederrean bazkaldu, "sobremesa" polita egin eta frontoian palatan jolasean aritu gara. Amaitzeko, berrriro ere furgonetan sartu eta Villa Marira. Ohartzerako amaitu zaigu asteburua, A,, zer pena. Hurrengoa ere ohartzerako etorri dadila.