MARTXOAK 25-27 MARZO

Beste behin, asteburu atsegin bat igaro dugu Villa Marin... Uda zirudien!

SÁBADO. Por la mañana nos despertamos con ajetreo, ya que, algunos de nosotros teníamos una reunión de vacaciones de Semana Santa y estábamos nerviosos y con ganas de conocer a los monitores que irán con nosotros. Damos una vueltita por la Zurriola, disfrutando del sol y las vistas, que nos encantan y vuelta para casa.

Por la tarde, cogemos la furgoneta y nos vamos a Zarautz, que nos apetece ver un poco más de costa.... Había un montón de gente paseando por la arena e incluso bañándose, !QUÉ ANIMADOS!! con lo fría que estaría el agua.... Tomamos un pote y un poco de picoteo y vuelta para casa que se nos hace de noche... y acordaros familias que esta noche !CAMBIAN LA HORA!

DOMINGO. Por la mañana nos despertamos con tranquilidad y después de ponernos guapos, cogemos la furgo y vamos hacia Hondarribia, donde tomamos un aperitivo y damos un paseo.

Por la tarde, ya nos vamos despidiendo del fin de semana. damos una pequeña vuelta por el barrio de Gros y tomar algo hasta la hora de irnos. 

Hurrengora arte!

 














MARTXOAK 18-20 MARZO

Fin de semana de bienvenida de la primavera... El buen tiempo nos animan a todos. 

El sábado: Paseo por Miramón y por el barrio de Gros. 

El domingo: A Zumaia... y después comida en la sociedad de Iraeta: ¡Qué mejor manera de despedir a Iñaki y a nuestra monitora Izar ! Aunque los dos empiezan  un nuevo camino, seguro que nos seguimos encontrando...¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Atzo Villa Marira iritsi eta lagun arte ederrean afaldu ostean, telebista apur bat ikusi eta gaurko indarrak hartzeko ohera joan ginen. Gaur goizean pozik eta gauzak egiteko gogotsu esnatu gara!! Fruta, kafea, gailetak... gosaldu, Villa Mari apur bat txukundu gure loreak ureztatu eta Miramon aldera abiatu gara batzuk furgonetan eta beste batzuk autobusez. 

Miramon inguruetan paseo eder bat eman dugu eguzki goxotan, udaberri usaina somatzen hasi gara gaur!!! Ondoren, Arima izeneko hotelera joan gara eta terrazan zerbait hartu dugu. 

Gosetuta, bazkaltzera itzuli gara Villa Marira. 

Siestatxo goxo eta beharrezko baten ostean, Gros aldera abiatu gara. 

Lehendabiziko geldialdia Katalunia enparantzako izozkitegian izan da, bagenuen premia eta gogoa horrelako planak berriz egiten hasteko ere!!! Eguzkitan eserita izozkia jan ostean, Zurriolan paseo eder bat eman dugu. Hori nahikoa ez eta gaurko eguna borobiltzeko, zerbait hartzen ari ginen bitartean, eguzkia sartzen ikusi dugu, hau da zortea gurea!!!!

Afari goxo-goxo baten ostean, bagoaz ohera, biharko eguna indartsu hartzeko!!!

IGANDEA. Igandean, esnatu, dutxatu, gosaldu eta maletak prest utzi ditugu. Gaur ez dugu denborarik galtzeko ze... Urola Kostara goaz!!!!!!!

Lehendabizi Aritzetan egin dugu geldialdia, furgoneta garbitzeko... nola nabaritzen den Kalimak ekarri duen hautsa!!! Behin hori eginda, Zumaian paseotxo bat eman dugu atzo bezala eguzki izpiak aprobetxatzeko, gure azalak eta osasunak eskertuko dute eta! Horren ostean, ogia eta azeitunak erosita Iraetarantz abiatu gara. Han, soziedadean afalduko dugu!

Gaur asko dugu ospatzeko, Iñaki eta Izarri, gure bi kideri agur esan behar diegulako! Bietako bakoitzak bere aldetik ibilbide berri bat hasiko dute, baina, eurekin bizi izandakoa pozez agurtzeko, zer bazkari eder bat baino hoberik???

Hala ere, dena ez denez jana eta edana... bazkal ostean frontoira joan gara eta bertan pilotan aritu gara! A ze izerdiak bota ditugun!! 18.00ak aldera, Villa Marirantz abiatzeko ordua iritsi da eta bideari ekin diogu. 

Astelehena beti astelehen bada ere, horrelako asteburu eder baten ostean, bihotza beteta ekingo diogu asteari!

Eskerrik asko guztioi eta laster arte!!!!



















MARTXOAK 11-13 MARZO

El sábado fuimos a pasar la soleada mañana a Zumaia. Y por la tarde a Tabakalera a ver una película, con una salita para nosotros solos. 

El domingo, paseo y exposición por el Kursaal y pote en la plaza del Txofre. Por la tarde, después de descansar un poco, otra vuelta por Ategorrieta, y rica merienda en casa.

Hasta la próxima!

LARUNBATA. Gaurkoan ondo-ondo gosalduta eta dutxatuta gure furgonetan Zumaiara joan gara paseotxo bat ematera. Portu inguruan eman dugu buelta eta gero freskagarri bat aperitibo txiki batekin hartu dugu. 

Eguerdian Villa Marin bazkaldu dugu eta arratsaldean Tabakalerara joan gara. Bertan "Estudioa" izeneko espazioa alokatu dugu eta "Fuera de carta" izeneko pelikula ikusi dugu. Ederki egon gara geu bakarrik zineman.

Gero batzuk furgonetaz bueltatu dira eta beste batzuk berriz tipi tapa Villa Marira. 

21:00ak inguruan afaldu dugu eta gero bakoitza bere erritmora oheratzen joan gara. 

Gabon pasa! Bihar arte!!

IGANDEA. Bart gauean a ze zaparrada bota duen Donostialdean. Hala ere gu prestatu eta kalera irtetzerako eguzkia atera du eta Kursaleraino oinez joan gara. Kursaleko kubo aretora hurbildu gara Jose Antonio Sistiagaren erakusketa  bisitatzera. Bueltan Txofreko plaza inguruan tragotxo bat hartu dugu eta ondoren Villa Marira etorri gara. 

Gaur makarroiak bazkaldu ditugu eta ondoren marrubiak yogurtarekin. 

Arratsaldeoan lokuluxka txikitxo bat eginda gero, Ategorrieta aldetik bueltatxo bat eman dugu eta Villa Marin merienda goxo-goxoa janda familiak etortzeko ordua iritsi zaigu. 

Hurrengorarte lagunok!























MARTXOAK 4-6 MARZO

Kaixo! ¿Quieres saber lo que hemos hecho este fin de semana? Pues el sábado, ni cortos ni perezosos, ¡nos fuimos a pasar el día fuera! Primero a Mutriko y después a comer a la sociedad del barrio de Madarixa (Azkoitia). Y el domingo... Carnaval de Altza y paseo por Gros. Hasta pronto!

LARUNBATA. Larunbatean furgoneta kargatu eta egun pasa irten gara. Mutrikuko baztarrek gozatzera gerturatu gara. Eguaraldia ederki lagundu digu goiz partean eta paseo ederra egin degu inguruko bazterretan. Olatu handiak zeuden eta gozamen ederra izan dugu. Ondoren Madarixako elkartera gerturatu gara bazkaltzera eta bertan ospatu dugu gure Atseden zale amorratua den JUAN ELIASEN biziko etapa berria. Poz handiarekin dago etapa berrirako, beraz Txanpaña eta tarta ez dira falta izan gaurkoan. Arratsalden paseo ederra egin degu bazkal ostean, eguraldia lagun izan degu arratsaldean ere... egun ederra pasata etxertu gara... parrandero hutsak gaude eginda!!

IGANDEA. Igandean festarako gogoz esnatu gara eta Altzako iñauterietara gerturatu gara. A ze giroa!! musika, koloreak, dantza.... goiz ederra pasa degu.... atsaldean berriz Grosen paseotxoa eta etxeratzeko ordua iritxi zaigu. Datorren asterarte Atseden Zaleok.