Fin de semana en Eibar... ¡fiestas de San Andrés, Oñate y ambiente navideño!
Ostiral arratsaldean elkartu ginen taldekide guztiok. San Andresak dira asteburu honetan eta topera ospatzen dituzte Eibarren. Gabonetako argiak ikusiz, paseo bat eman eta zerbait hartzera eseri ginen, festa- giroaz gozatuz. Afaltzeko etxera egin genuen, telebista pixka bat ikusi eta ohera joan ginen deskantsatzera.
Larunbatean eguraldi onez esnatu ginen, elkarrekin gosaldu, dutxatu eta prestatu ostean, Eibarretik bueltatxo bat eman eta autobusa hartu genuen Oñatirantz. Zein plan ederra! Oñatiko unibertsitatea, San Migel parrokia, plaza, kale ugari eta txoko batzuk ezagutu genituen. Patata eta azeituna batzuk trago batekin terraza batean hartu eta Oñatiko elkartean bazkaldu genuen.
Arratsalderako Eibarrera egin genuen berriz, erromeria eta txarangaren bila.
Igandea, San Andresak Eibarren, zein giro ederra. Feria bisitatuz, buelta bat eman dugu; roskillak, ogiak, gaztak, euskal pastelak, barazkiak... ikusiz. Txistorra taloa ere dastatu dugu noski, jai- giroan murgilduta. Etxean bazkaldu eta arratsaldean goxo egon gara etxean, film bat ikusi eta erosi ditugun goxokiak meriendatuz.
Primeran pasa dugu asteburua, hurrengo arte!!










No hay comentarios:
Publicar un comentario