ABENDUAK 15-17 DICIEMBRE

Este fin de semana hemos aprovechado el sol durante el día para dar buenos paseos y también la noche para disfrutar las luces y decoración navideña. Y no han faltado tampoco los cafecitos calientes y las pelis caseras. Volvemos pronto... ¡en 2024! ¡Felices fiestas!

LARUNBATA. Goizean dotore ipini eta kalera irten gara, Uliako Lore-Baratzetara joan gara paseo bat ematera. Eguzki pixkat hartu dugu, bertako baratzak,  lore eta zuhaitzak ikusi ditugu. Ondoren Maybe kafetegira hurbildu gara eta bertan hamaiketako goxo bat hartu dugu. 

Villa Marira bueltatu gara, bazkaldu eta pelikula bat ikusi dugu.

Arratsaldean Donostian zehar dauden gabonetako argiak ikustera atera gara. Santa Katalina plazatxoko merkaturaino iritsi gara, bertan dauden postutxoak ikusi ditugu eta ondoren Kursalera hurbildu gara, bertan dagoen gabonetako bola erraldoia ikustera, ze politta!!

VillaMarin goxo afaldu ondoren, "Shrek pelikula" ikusi dugu eta asko gustatu zaigu, oso dibertigarria izan da!

IGANDEA. Goizean eguraldi itzela izan dugu eta Gros aldetik buelta bat eman dugu, Saguesetik itsasoa ikusi dugu, gaur olatu asko eta surfista pila ikusi ditugu itsasoan. Eguzki pixkat hartu dugu eta ondoren bote bat hartu dugu hango taberna batean. Bueltan ogia eta postretxo bat erosi eta bazkaltzera bueltatu gara VillaMarira.

Arratsaldean, Bidaia Hotelera joan gara azkeneko pote goxoa hartzera. A ze asteburu politta izan dugun VillaMarin!

 






























ABENDUAK 6-10 DICIEMBRE

Algunos hemos estado 5 días en Villa Mari y otros nos hemos unido al grupo para el fin de semana. ¡Ya veréis en las fotos cuántas cosas hemos hecho! Y nos ha dado tiempo también a decorar la casa con los adornos navideños que nos encantan.

ASTEAZKENA. Egun on!!!! Villa Marin elkartu gara, maletak utzi bezain pronto furgoneta hartu eta Zarautzera joan gara. Zarautzen malekoitik barrena ibili gara, zenbat surfistaaa!!! Goizeko potea hartu dugu Zarauzko malekoian, eskerrak eguzkiari, bestela bertan izoztuko ginen! ze freskura! Iritsi da negua!!

Bazkaltzera etxera itzuli gara, batzuk siesta egiteko aprobetxatu dugu, beste batzuk telebistako pelikula ikusten gelditu dira. Arratsaldean txamarra eta aterkiak hartuta, Aieteko parkera joan gara. Gauak jo baino lehen Arima hotelan trago bat hartzeko aprobetxatu dugu. Gero goxo goxo etxera itzuli gara. Afaldu ondoren, telebistako pelikula bat ikusten egon gara.

OSTEGUNA. Gaur eguraldi txarrarekin esnatu gara, dutxa beroa hartu, ederki gosaldu eta buelta bat ematera joan gara Gipuzkoa plazara, bertan dagoen jaiotza ikustera. Ze polita zegoen dena!!!! Jaiotza ikusi ondoren, indarberritzeko, edari bero bat hartzera joan gara. Gosea piztuta, Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean Printzipe zinera joan gara "Wonka" pelikula ikustera. Asko gustatu zaigu, oso dibertigarria izan da!!!! Irtetean, berandu zenez, etxera etorri gara afaltzera.

OSTIRALA. Gaur ere eguraldi txarrarekin esnatu gara!!! Hala ere, Gros aldetik paseatzera gogoz irten gara. Bueltan, ogia erosi dugu eta Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Arratsaldean pixka bat deskantsatu eta gero, gabonetako zuhaitza ipini dugu. Zuhaitz puntako izarra ez genuenez, Andreak eta Xabik izar bat marraztu dute. Ze ondo pasa dugu etxea apaintzen!!!

Arratsalde - gau partean gure kideak iritsi dira, maletak utzi eta denok batera Gabonetako argiak ikustera joan gara. Zein polita dagoen Donostia urteko garai honetan!!!!

Gauean ¡Canta! pelikula ikusiko dugu. Bukatzean oheratu gara. Ederki pasa dugu!!! Bihar arte!!

LARUNBATA. Begi bat ireki eta eguraldia begiratu dugu! Ateri!! ondo gosaldu eta batzuk Usurbilera joan gara pala, bolo eta beste zenbait jokoetara jolastera. Nahiko kirol egin ondoren kroketatxo bat jatera gerturatu gara! Beste taldetxo bat Zarautzera gerturatu dira. Gaur aintzinaroko merkatua zegoen eta bertan ibili gara. Zein pertsonaia arraro, merkatu polit eta ze giro edarra zegoen gaur Zarautzen! Gainera koro batekin aurkitu gara eta hau ikusteko aukera izan dugu. 

Eguerdirako denak etxean elkartu gara! bazkaldu ondoren beti bezela siestatxoa!!

Arratsaldean eguraldiak okerrera egin du baina txamarra eta aterkiak hartu ondoren Txofre plazara joan gara Errealeko partidoa ikustera. 3-0 irabazi du!! AUPA REALLL!!!

Gero etxera itzultzean gaboneatako zuhaitza eta jaiotza jarri dugu. Txukun txukun gelditu zaizkigu!

IGANDEA. Gaur goizean Oreretara gerturatu gara, batzuk trenean besteak furgonetan. Fanderia auzoko errota ikustera joan gara. Aintzinaroan hartoa nola txikitzen zuten ikasi dugu. Gero tragotxo bat hartzera gelditu gara Oreretan. 

Eguerdirako etxera itzuli gara azken enkargutxoak egitera. Maletak itxi eta azken enkarguak egin ondoren gure bila etorri dira!!!

Zein asteburu luzea baina zein motz egiten zaigun lagun artean gaudenean!!

Laister gabonak, olentzero, Santo Tomas... Zintzoak izan eta laister arteeee!!!