EKAINAK 23-25 JUNIO (VILLA MARI)

Ostiralean, San Juan bezpera zela eta goiz afaldu genuen eta Sagueseko sua ikustera joan ginen, jende asko zegoenez, bueltatxo bat eman genuen helatu batekin. Udarari ongietorria ematen!

Larubat goizean, Etxadiko pistinetara joan ginen. Oso gustora egon gara itzaletan eta uretan jolasten. 

Arratsaldean, Aieteko Musika Parkean jaialdira joan gienen. Abesti guztiak dantzatu genituen!. Nekatuak geudenez etxera joan, afaldu eta pelikula bat ikusi genuen. 

Igande goizean, eguraldi lainotsua egin duenez, Tabakalerara joan gara, han zaldi batzuekin jolastu, ikuskizunak ikusi eta hamaiketako hartu dugu. A ze polita ikusten den Donostia guztia Tabakalerako balkoitik!

Arratsaldean, maletak prestatu eta hotelera joan gara pote bat hartzera. 




 



































EKAINAK 23-25 JUNIO (EIBAR)

Gora San Juan Gora beti ta beti!!!
Beste asteburu batez Eibarren elkartu gara. Gaurkoan San Juan bezpera dugu! Afaldu aurretik erraldoiak eta buru handiak ikustera joan gara. Gero etxean afaldu eta indarrak hartzera joan gara ohera. Baina ze sorpresa, gabean tamborrada pasa zaigu balkoi azpitik. Hau ikusi ondoren lotara sartu gara berriro. 
Larunbat goizean goiz diana pasa zaigu etxe azpitik eta dultzainen soinuek esnatu egin gaitu, baina goiza lasai lasai hartu dugu. Gosaldu ondoren Saturraran ondartzara joan gara. Batzuk paseo txiki bat eman dute itsasertzean, beste batzuk bainu bat eman dute eta beste batzuk txiringituan zerbait hartzen gelditu gara. Bazkaltzera Madarixako elkartera joan gara. Ze freskura gaurko beroarentzat eta zein ondo hartzen gaituzten beti hor, plazerra ematen du. Kafea eta mahi ostearen ondoren Eibarrera iritsi gara. Pixkat deskantsatu eta guapo eta gupak jarri gara. Berriro ere zer sorpresa!!! Kaleko zirkoa pasa zaigu etxe azpitik eta honen ondoren umeen tamborrada. 
Afaldu ondoren San Juan dantzak ikustera joan gara plazara. Behin tokia hartuta su artifizialak ikusten geratu gara!!! ze koloretsu eta zein handiak!! 
Igandea. Gaurkoa goizean laino batzuk agertu zaizkigu baian ez gara beldurtu eta topoa hartuta Debara joan gara. Batzuk bainu azkar ematera ausartu dira, besteak paseoan itxoin diegu. Mokadutxo bat jan ondoren etxera itzuli gara. Ensaladilla eta txipiroiak tintan!!!! zein goxoa zegoen dena!! Arratsaldean merkatutxora joan gara baita buru handiak eta erraldoiak ikustera ere!
Zein ongi pasa dugun asteburu honetan!! Festarik festa!!!
Beste bat arte!!!!!!