Iritsi da azkenik elkartzeko eguna. Maletak desegin eta asteburua antolatzeko guztiok saloian elkartu gara. Astebururako plan bikainak pentsatu ditugu. Ondoren, afaldu eta telebista ikusten egon gara oheratzeko ordua iritsi arte.
Larunbata: Gaurkoan goiza esnatu gara, ekintza berezia baitugu aurretik. Dutxatu, gosaldu eta furgonetaz Oriora hurbildu gara. Izan ere, Errealak eta Basotik Elkarteak gure mendiak zaindu eta bizirik mantentzeko ekintza berezia antolatu dute eta bertan bakoitzak bere zuhaitza landatzera animatu gaituzte! Horretarako, zuhaitz ezberdinen inguruan gauza ugari irakatsi digute. Azalpen guztien ondoren, norberak gurari bat idatzi eta gurariarekin batera zuhaitza landatzeko aukera izan du. Momentu berezi eta polita bizi ahal izan dugu! Amaitzeko, pintxo goxoak jan eta jolas ezberdinetan ibiltzeko aukera izan dugu.
Arratsaldean, ez pentsa goizeko nekeak etxean geratzera eraman gaituenik. Eguraldi ederre aprobetxatuz kaletik pasiera egin eta potea hartzen geratu gara. Eguna amaitzeko, ogia erosi, etxera itzuli afaldu eta film bat ikusi dugu oheratu bitartean.
Igandea: Esnatu, pertziana igo eta a zer eguraldia! Gauzak horrela, hondartza ingurutik paseo ederra eman dugu. Zenbat jende zegoen kalean! Hondartza ere beteta zegoen. Nahiz eta oraindik martxoa izan, udako giroa somatzen zen. Paso nuevotik paseatu dugu, ondoren azken potea hartzeko aprobetxatuz. Ez da erraza izan lekua topatzea... Amaitzeko, ogia erosi eta azken bazkaria egitera itzuli gara etxera. Bazkaldu ondoren, apur bat deskantsatu eta Hotel Bidaiakera joan gara asteburu eder honi emaiera emateko.
Zein azkar igarotzen den asteburua lagun eta giro ederrean zaudenean.... Zaindu elkar ikusi bitartean.
Sábado: Hoy tenemos programada una plan muy especial en Orio. La fundación de la Real y la asociacion Basotik, para mantener vivos nuestros montes, nos han animado a plantar cada uno su árbol. También nos han enseñado muchas cosas sobre los diferentes árboles. Además, cada uno hemos podido escribir nuestro deseo y plantarlo junto a nuestro árbol. ¡Ha sudo muy bonito! Y para terminar, juegos y ricos pintxos.
Por la tarde, paseo por Donosti y tomar algo . Y por la noche, peli en casa.
Domingo: Paseo por la playa de La Zurriola y por la tarde, despedida en el Hotel Bidaia de Ategorrieta.
Qué rápido pasa el fin de semana cuando estás en un buen ambiente...¡Hasta pronto!


