Ostiralean Eibarreko etxe azpian elkartu ginen eta, familiak agurtu eta maletak utzi ostean, bueltatxo bat eman eta pote bat hartzera joan ginen. Eguraldia ez genuen lagun izan, baina ez zigun gehiegi inporta denok astebururako gogoz beterik geundelako.
Larunbatean, lasai esnatu eta gosalduta, topoa hartu eta Ermuara joan ginen Drogeten Iturriko bidearen zati bat egiteko. Eguzki izpi batzuk ere izan genituen beraz plana bikain atera zitzaigun. Gero herriko plaza ondoko taberna batean kalamar razio goxo bat jan eta furgoneta jasotzera joan ginen. Bazkaldu bitartean atsaldeko plana pentsatzen aritu ginen eta azkenean Ermuara zinera joateko itzultzea erabaki genuen. "Aída y vuelta" pelikula ikusi genuen eta barrez lehertu ginen. Egun ederra!
Igandean, asteburua modu biribilean ixteko, sekulako eguraldia izan genuen eta eguzkia aprobetxatzeko Arrateko Santutegira igo ginen. Paisaia ederraz gozatu genuen bertan, aperitiboa hartzeko leku ezin hobean. Eta hortik bazkaltzera, maleta egin, atseden hartu eta elkar agurtzera, laster berriz ikusteko gogoz!























No hay comentarios:
Publicar un comentario