MAIATZAK 22-24 MAYO (EIBAR)

¡Hemos pasado un bonito fin de semana! Gracias a la furgoneta que nos dejan nuestros amigos del garagune no hemos parado... El sábado estuvimos en el torneo de la liga Genuine en Aretxabaleta y por la tarde, después de descansar del sol en casa, nos fuimos de merienda-cena al el merendero de Arrate. El domingo a las fiestas de Elgoibar, con carrera ciclista incluida. Y terminamos el finde con una rica merienda en casa.

Ostiralean denok elkartu ginen eta Lucía ezagutzeko aukera izan genuen. Ondoren, Eibarren geratu ginen trago fresko bat hartzen eta giroaz disfrutatzen. Gau ederra egiten zuen, eta batzuk balkoian egon ginen kaleko giroa ikusten. Barre artean eta solasaldi goxoekin hasi genuen asteburua.

Larunbat goizean goiz esnatu eta furgonetaren bila joan ginen Ermuara. Handik, Aretxabaletara abiatu ginen Liga Genuineko torneoa ikustera. Taldean baziren Athletic-eko zaleak, Realekoak eta Eibarko taldeei animatzen zietenak ere. Jokalari batzuk ezagutzen zituztenez, beraiekin hitz egiteko aukera izan genuen eta oso momentu bereziak bizi genituen. Ondoren, itzal fresko batean eserita, trago bat hartu genuen.

Arratsaldean bero handia egiten zuenez, etxean geratzea erabaki genuen. Batzuk telebista ikusten egon ziren eta beste batzuk partxisean jolasten. Eguzkia baretu zenean, furgoneta hartu eta Arrateko merenderora igo ginen afari-merienda berezi bat egitera. Han oso gustura egon ginen, freskuran eta naturaz inguratuta. Barre asko egin genuen eta taldean giro ezin hobea sortu zen. Asteburuko momenturik politenetako bat izan zen, denok pozik eta elkarrekin disfrutatzen. Azkenean, afari-merienda luzatu egin zitzaigun eta gau partean etxera bueltatu ginen.

Igandean Elgoibarrera joan ginen, bertako jaiak hasi direla aprobetxatuz. Han txirrindularien lasterketa bat ikusi genuen eta taldeko batzuk podiumera ere igo ziren? asteburuko txapeldunak bihurtuta, jeje! Ondoren, beroari aurre egiteko, pintxo eta pote batekin indarrak hartu genituen. Gero, furgoneta Ermuan utzi eta Eibarrera itzuli ginen. Etxera abiatu aurretik, merienda goxo batekin amaitu genuen asteburua eta elkar agurtu genuen irribarretsu. Hurrengora arte!























MAIATZAK 22-24 MAYO

Asteburu paregabea pasa dugu! Karaoke casero, Zarautz, Bolera de Oiartzun, paseos, aperitivos, buen humor y ganas de pasarlo bien! 

Ostiralean Villamarin elkartu ginen beti bezala, arratsaldeko 19:00-etan. Bero asko egiten zueneta erabaki genuen maletak utzi eta lasai gelditzea. Taldea ezagutu eta karaokea egin genuen, a zer nolako artistak ditugun taldean! La oreja de Van Gogh, Goazeneko abestiak, Ken Zazpi ... abestu genituen. 

Larunbatean, eguraldi ona aprobetxatuz Zarautzera joan ginen furgonetan. Goizean gosaldu, dutxatu eta prestatzean furgonetan Zarautz aldera joan ginen. Bertan, paseo bat eman genuen malekoian. Jende pila bat zegoen hondartzan eguzkia hartzen eta uretan Surf-a egiten. Batenbat uretara joatekotan ere egon zen! jajajaja baina ez zen inor ausartu. Gero, terraza batean zerbait hartzen egon ginen oso gustora, itzaletan noski. Eta gero, ogia erosi eta etxera joan ginen bazkaltzera. 

Arratsaldean, bolerara joatea erabaki genuen. Deskantsatu eta indarrak hartzeko merienda goxo bat egin genuen, "sandwich"-ak eta zumoa. Ondoren, Oiartzungo boletan jolasten egon ginen. Oso gustora egon ginen eta boloak botatzeko abilezia handia erakutsi zuten, artistak!

Gero, Oiartzungo kanping-ean zerbait hartzen egon ginen lasai-lasai eta bukatutakoan etxera etorri giñen. Ondoren pijamak jarri, afaria prestatu eta afaldu egin genuen. Afaldu ondoren, batzuk lotara joan ziren nekatuta zeudelako eta beste batzuk Eitb 1-en botatzen zuten rock kontzertua ikusten geratu ziren.

Igandean, eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, Donostiako Kursalera joan ginen paseo polit bat emanez. Jende pila bat zebilen baina oso gustora eman genuen buelta. Ondoren, zerbait hartu genuen Hotel Bidaian, kroketak eta guzti!

Asteburu ederra izan da, eguraldiak asko lagundu du planak egiteko eta taldea oso gustora egon da, asko disfrutatu dugu! Hurrengoan gehiago.






























MAIATZAK 15-17 MAYO

Nuestros planes este finde.. !Lo hemos pasado muy bien!

Sábado, Día de la Ballena en Orio y Festival del mar de Pasaia.

Domingo, animamos desde Villa Mari en la carrera de empresas, paseo por Usurbil y última vuelta a tomar algo por el barrio por la tarde. 

Larunbat goizean eguraldi kaxkarrarekin esantu ginen, baina Orion balearen eguna ospatzen zenez, bertara joatea erabaki genuen. Iritsi ginenean sekulako zaparrada hasi zen, beraz, taberna batean pote bat hartu eta zerbait pikatu genuen goxo-goxo. Ondoren, balea nola harrapatzen zuten ikusi genuen furgonetatik, ai ama ze handia zen! Bazkaltzera Villa Marira etorri eta pixka bat deskantsatuta, Arratsaldean, Pasaiako Itxas Festibalera gerturatu ginen. Bertan itxasontziak ikusten ibili ginen eta bat-batean... Jack Sparrow famatuarekin egin genuen topo, ze sorpresa! Pote bat hartu eta etxera etorri ginen afaltzera.

Igande goizean eguraldi ederrarekin esantu ginen, empresen karrera etxe aurretik pasatzen zenez animatzen egon ginen pikxa batean. Ondoren, furgoneta hartu eta Usurbilera joan ginen. Eguzkiarekin batera buelta eder bat eman genuen eta gero, terraza batean eseri ginen indarrak errekuperatzera. Asteburuari bukera emateko igande arratsaldean pote bat hartzera irten ginen.