EKAINAK 26-28 JUNIO (EIBAR)

¡Hemos disfrutado de un finde muy bonito y divertido en Eibar! El viernes como de costumbre estuvimos hablando de los planes que queríamos hacer y los cumplimos TODOS, no paramos quietos. Entre los planes teníamos comer helado, pasear, tomar unos potes, ir a la playa... ¿A que molan?

Ostirala, beroketa lanak, maletak azkar-azkar etxean utzi eta lehenengo potea hartzera irten ginen. Une hori asteburuko planak adosteko aprobetxatu genuen. Hainbat ideia ezberdin atera ziren: helatua, hondartza, paseotxoa, poteoa... Guztiak apuntatu eta, zalantzarik gabe, denak betetzea lortu genuen! Ondoren, etxera itzuli, afaldu eta telebista ikusten egon ginen oheratu garen arte.

Larunbatean, gogotsu eta ederki lo eginda esnatu ginen. Etxeko eginkizunak egin eta gero, trenez Ermura joan ginen furgoneta hartzera. Jarraian, Arratera igo ginen: a zer-nolako bistak eta, nola ez, a zer-nolako kroketa goxoak! Bikain egon ginen bertan, haize ederraz eta konpainiarik hobeaz gozatzen.

Etxera bazkaltzera eta pixka bat deskantsatzera itzuli ostean, arratsaldean berriro furgoneta hartu eta Getariara joatea erabaki genuen. Hondartzatik paseo eder bat eman eta helatu goxo bat hartzeko geldialdia egin genuen. Hondartzari begira jaten genuen bitartean pixka bat zikindu ginen, bai, baina asko gozatu ere bai! Amaitzeko, etxera itzuli ginen afaltzera eta iganderako indarrak hartzera.

Igandean, nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu, furgoneta hartu eta Mallabiara joan ginen pote bat hartzera. Herritik buelta bat eman eta tabernako terrazan eseri ginen zerbait hartzera. Errazioak ere ez ziren falta izan; oraingoan, txorizo egosi ederra!

Amaitzeko, Ermuan furgoneta utzi eta trenez itzuli ginen etxera. Bazkaldu eta deskantsatu ondoren, saloian elkartu ginen meriendatzeko eta asteburuko azken momentuak berriketan igarotzeko.

Giro ederrean agurtu genuen asteburua, eta zein zoriontsu egon ginen! Indar berrituta asteari ekiteko moduan gaude orain, ez dugu aitzakiarik.

Aste bikaina izan dezazuela guztiok! Besarkada handi bat! 























EKAINAK 26-29 JUNIO

Este finde nos hemos quedado por Donostia pero no hemos parado de hacer cosas diferentes y todas muy divertidas. El viernes estuvimos charlando y conociéndonos, también planeamos un poco el finde. ¡¡El sábado fuimos a pescar y salimos en la tele y todo, fue súper divertido!! El domingo para despedirnos paseamos y tomamos algo al sol.


Asteburua eguraldi bikainarekin hasi genuen. Ostiralean denok elkartu ginen eta elkar ezagutzeko tartea hartu genuen, aurpegi berri batzuk bait genituen gurekin. Inharrek eta Izaskunek taldea ezagutzeko taldearen aurkezpena egin genuen, eta asteburuko planak elkarrekin antolatu genituen.

Iluntze ederra zegoenez, Villa Mariko terrazan afaldu genuen, kanpoko freskotasunaz gozatzen. Afaldu ondoren, mahaiaren bueltan solasean aritu ginen berandu arte eta gero denok lotara joan ginen, hurrengo egunerako indarrak hartzeko. 

Larunbat goizean Villa Marin geratu ginen jolas batzuk egiten. Arratsaldean, plan berezia genuen, arrantzako txapelketa batera joan ginen. Zurriola Elkarteko arrantzaleekin batera Urumea ibaian ibili ginen arrantzan. Aritzek txapelketako azken arraina harrapatu zuen, eta EITBko lantaldearekin ere egoteko aukera izan genuen. Taldean ez dugu arrantzale apartik, baina kameraren aurrean primeran moldatzen gara!

Arrantza saioa amaitutakoan, Zurriola Elkartera joan ginen sari banaketara. Bertan, txokolatea eta kruasana eskaini zizkiguten, musika ere ez zen falta izan, eta tanborradako abestiak kantatzen aritu ginen giro ezin hobean. Gazte talde hau beti dago festarako prest!

Etxera bueltan, EITB piztu genuen arratsaldean grabatutakoa ikusteko. Denak oso pozik zeuden telebistan agertu zirelako, familiei abisatu eta bideoak bidali genizkien ilusio handiz. Emozioz beteriko egunari afari goxo batekin amaiera eman eta goiz joan ginen lotara... arrantzak ere nekatzen baitu!

Igande goizean Grosetik paseo bat eman genuen. Eguzkia atera zenean, terraza batean eseri eta pintxo bat eta pote bat hartu genituen asteburuari amaiera bikaina emateko. Ondoren, etxean bazkaldu, maletak prestatu eta bakoitza bere etxera itzuli zen.

Hurrengora arte! 

















EKAINAK 19-21 JUNIO

Este fin de semana hemos combatido el calor con planes a remojo, sombra y heladito... El sábado por la mañana dimos una vuelta por gros para comprar globos de agua y alguna pistola y después fuimos a tomar un refresco al hotel Bidaia, Por la tarde hicimos fiesta de agua en el jardín. El domingo fuimos a  Aduna, al parque de chorros de agua, y tomamos el aperitivo en una taberna del pueblo. La tarde la pasamos tranquilamente en casa... Hasta la siguiente!

Asteburu honetan, sekulako beroa emanda zegoen eta gure gaztetxoak gogoz etorri ziren eguraldia aprobetxatzeko asmoz. Vila Marira iritsi orduko, gauzak utzi eta jolas desberdinak egin genituen, ezagutza jolasak eta kirol ezberdinak. Gustora aritu ziren eta nekatu zirenean gora igo, maletak desegin eta afaria prestatu genuen. Eguna bukatzeko pelikula bat ikusi genuen eta lotara joan ginen larunbaterako deskantsatuta egoteko.

Larunbatean ere beroarekin esnatu ginen goizean goizetik. Gosaldu eta dutxatu ondoren, buelta bat ematera joan ginen baina itzaletik ibili ginen badaezpada! Buelta bat eman ondoren Bidaia hotelera joan ginen deskantsu bat hartzera eta freskagarri bat hartzera. Arratsaldean aldiz, bazkaldu ondoren, siesta pixka bat egin zuten. Eguraldi oso ona zegoen arratsaldean, horregatik ur jolasak egiteko ideia izan genuen! Uretako pistolak prestatu, bainujantziak jarri eta bustitzera! jajaja

Oso gustora ibili ziren elkarri bustitzen eta primeran pasa zuten. Urarekin nahikoa ibili eta gero, lehortu eta helatu bat hartzera joan ginen freskatzeko. Helatua tarrina batean erosi genuen etxean jateko gustora eta pila bat gustatu zitzaien! mmm ze goxoa...

Igandean, bero handia zetorren eta esnatu orduko plan bat egitea pentsatu genuen. Gosaldu eta prestatu ondoren, Aduna herriko txorro batzuetara joan ginen. Freskatzeko modurik onena zela pentsatu genuen eta krema eman ondoren, furgoneta hartu eta bertara joan ginen. Bero handia egiten zuen horregatik itzaletan toailak utzi eta bustitzera joan ginen. Oso gustora ibili ginen eta denbora bat jolasten aritu ondoren, ondoko tabernan zerbait hartzen gelditu ginen. Kroketak eta patatak eskatu genituen gose ginelako eta terraza batean gustora egon ginen. Ondoren, etxera etorri dutxatu eta bazkaldu egin genuen. Arratsaldean maletak prestatu eta lasai egon ginen etxean. 

Asteburua izugarri aprobetxatu dugu, plan ezberdinak egin ditugu eta busti egin gara! eguraldia horretarako zegoelako. Beroari aurre egin diogu fresko mantenduz eta oso ondo ibili gara!