OTSAILAK 26-28 FEBRERO

Fin de semana redondo...Hemos estado en la Hípica de Miracampos, en Orio, Lourdes Txiki, Igeldo...Además, en casita algunos hemos preparado un bizcocho para merendar con batido de fresa. Hasta la próxima!

LARUNBATA. Goizean guapo eta guapa jarri gara, bapo gosaldu eta furgoneta hartuta Miracanposera joan gara zaldiei jaten ematera! A zein zaldi handi eta dotoreak! Gero bertan freskagarri batzuk hartu ditugu. Bazkaltzera Villa Marira itzuli gara eta siestatxoa bota ondoren Oriora joan gara. Hondartza aldetik bueltatxo bat eman dugu eta gero sanwich eta zumoa hartzeko tarte bat hartu dugu. Ilundu aurretik etxera itzuli gara. Afaldu ondoren batzuk lotara eta beste batzuk Megalodon pelikula ikusten gelitu gara.















IGANDEA. Gaur egun lainotxuarekin esnatu gara, baina ez gara beldurtu eta Lourdes Txikiko hermitara joan gara. Hortik Igeldora igo gara eta hor terraza batean kafea hartzen gelditu gara. Etxera itzultzean bazkaldu lasai lasai egon gara. Arratsaldean batzuk pulsera batzuk egin ditugu eta gero bizkotxo goxo goxo bat. Bizkotxoa meriendatzeko jan dugu marrubizko batido batekin lagunduaz...

Datorren astean gehiago eta hobeto! Ongi ongi igaro aste hau!!!





OTSAILAK 19-21 FEBRERO

Este fin de semana nos hemos vuelto a juntar el Atseden. 

El sábado por la mañana estuvimos por Astigarrara y Orio, ¡menudo viento! Por la tarde, paseo por la Zurriola y tomamos unos churros.

El domingo por la mañana paseo y almuerzo por San Juan , por la tarde, descansamos en casa y llega rápido la hora de llegar a casa.

¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Gaur goizean ondo ondo gosaldu ondoren furgonetaz Astigarragara joan gara Santiagomendi inguruan paseotxo bat egiteko asmoz. Ermita inguruan bueltatxo bat eman dugu baina ezin izan dugu buelta handirik eman, izugarrizko haizea bait zegoen. Hau dela eta Oriora joatea erabaki dugu. Bertan ibai ondotik paseo ederra eman dugu, giro epelagoa egin digu eta hamiketako txki bat egin eta gero Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean, lokuluxka txiki bat egin dugu eta 17;30ak inguruan Zurriola aldera joan gara izozki bat jateko asmotan. Hondartzatik paseotxo bat eman dugu eta izozki dendan egundoki ilara zegoela ikusita txurro batzuk jatea pentsatu dugu. 

Ilunduta iritsi gara etxera. Pijama jantzi dugu eta afal ostean pelikula bat ikusten hasi garen arren ez dugu bukatu, denok neka neka eginda oheratu gara. 

Bihar arte lagunok.

IGANDEA. Gaur, bakoitza bere erritmora esnatzen joan da, dutxatu eta ederki gosaldu ondoren furgonetaz Pasai Donibanera joan gara paseotxo bat ematera. Oso giro ona atera du eta oinez ibili ondoren sandwich bat zumito batekin hartu ditugu.

Arratsaldean telebista pixka bat ikusi ondoren etxerako maletak prestatu, kide bati trenera lagundu eta etxera joateko ordua iritsi zaigu, 

Hurrengo asterarte lagunok. 










OTSAILAK 12-14 FEBRERO

Kaixo lagunak, ze ondo pasa dugun aseburu honetan Villa Marin! 

Ostiralena gogoekin elkartu ginen eta eguraldiak lagundu digu plan onak egiteko... Hona emen argazkiak...

SÁBADO. Nos despertamos con duda de si saldrá el sol por la ventana, pero eso no nos impide tomarnos un buen desayuno y animarnos a salir a la calle a pasear. Nos acercamos hasta el barrio de Egia, al parque de Cristina Enea, damos un paseo por sus jardines y tomamos un sandwich. A la vuelta cogemos el ascensor y volvemos por el Paseo de Francia

Por la tarde, nos apetece ver alguna película de estreno, asique cogemos la furgoneta y vamos hacia los cines Príncipe en la parte vieja. Damos una vuelta por el casco viejo y entramos al cine. Menuda película más divertida!! Cuando llegamos a casa, nos animamos a hacer un arroz con leche para el domingo. 



DOMINGO. Domingo por la mañana, esta vez si que nos despertamos con un sol radiante, ¡¡qué alegría!! Toca un paseo por nuestro querido barrio de Gros y ver un poco la playa. Los surfistas no dudan en meterse al agua!! qué animados!!! Nos da la hora de comer, que rico nos ha salido el arroz con leche!! 

Por la tarde, a descansar un rato y ver una película en casa!




Hasta la próxima!!!


URTARRILAK 29-31 ENERO

Ya teníamos ganas de volver a Villa Mari otra vez. Hemos estado en Tabakalera. Hemos hecho postres muy ricos. Hemos paseado por Gros y por Ondarreta. Hasta la próxima!

LARUNBATA. Goizean indarrak ondo hartu ditugu eta Tabakalerako Medialab ezagutzera joan gara. Gero Tabakalerako argazki erakusketara ikustera joan gara. Ederki pasa dugu. Bostgarren pixura igo gara bertako paisajea ikusteko. Eguraldiak ez digu lagundu eta azkar azkar zaparradak harrapatu baino lehen Villa Marira itzuli gara. 

Arratsaldean salan egon gara lasai lasai. Torrijak, kurasanak, palmerak eta bizkotxoak gin ditugu. mmm Zein goxoak zeuden. Bapo jan dugu freskagarri batekin lagunduta. Gero taldetxo bat Gros auzotik bueltatxo bat ematera joan dirajandako guztia jeisteko. Afariarekin tripak ondo bete eta lotara joan gara.

IGANDEA. Gure txamarra eta aterkiak hartu eta Ondarreta eta Haizearen orrazira joan gara zertxobait paseatzera. Ez zegoen giro onik, euria, haizea eta gainera itsasoa nahiko zakar zegoen. Villa marira itzuli gara makarroi platerkada on bat jatera. Arratsaldean meriendatxo bat hatu dugu, freskagarri batzuk sanDwich batekin. Gaur ere taldetxo bat Gros auzotik enkargu batzuk egitera atera da, besteak aterpean gelditu gara.

Datorrenean gehiago eta hobeto!! 

















URTARRILAK 22-24 ENERO

Aquí estamos de nuevo en Villa Mari. Fin de semana tranquilo, de paseo por Zarautz, Hondarribi, cine, y en casa, preparando desayunos ricos y viendo fotos de otros compañeros del Atseden que echamos de menos. Aunque llueva... ¡hemos pasado un buen finde!

LARUNBATA. Goizean fundamentuz gosaldu eta denon arteak hartuaz erabakia Zarautzera gerturatu gara paseora, malekoia alde batetik bestera paseatuz. Eguraldiak lagundu digu goiza itsasoaz gozatzen... benetan gozatu dugu. Bazkal ordurako etxeratu gara eta atsaldean Printzipeko Zinemara gerturatu gara 19:00tako zienea ikustera "Manual de la buena esposa". Komedia frantzesa... ederto egon gara bertan eta gustora irten dugu.

IGANDEA. Igandean berriz, furgoneta hartu eta Hondarribira geraturatu gara paseora, gaur ere itsasoaz gozatzera. Eguraldiak ez digu asko lagundu gaur, bainan ez gaitu bildutu.... atertki hartu eta goiz pasako bueltatxoa eta aperitiboa hartuta bueltatu gara Villara bazkaltzera. Arratsaldean Atzegiko bloga eta argazkiak ikusten pasa dugu, gure lagun dira beste Atseden zaleak gogora ekarriz, berain falta egunetik egunera handiagoa bait da.

Asteburu ederra izan dugu, beti poztez... euria egin arren.









URTARRILAK 15-17 ENERO

¡Primer fin de semana del año en Villa Mari! 

El sábado por la mañana aprovechamos el sol y nos fuimos a Hondarribi, ¡qué gozada pasear por la playa! Por la tarde nos quedamos por Gros y compramos ingredientes para hcer un bizcoho. 

El domingo, salió día lluvioso pero nos animamos a ir al Peine de los Vientos con los paraguas. Por la tarde, nos quedamos en casa viendo una peli y tomando la merienda. ¡Hasta la siguiente!

LARUNBATA. Gaur eguzkiak irten du eta ondo-ondo gosaldu ondoren Hondarrabira joan gara furgonetan. Portu ingurutik hondartzara jan gara bueltatxo bat ematera. Eguerdian Villa Marira etorri gara bazkaltzera, gaur bainak eta albondigak jan ditugu. 

Arratsaldean Grosetik enkargutxoak egin ditugu arratsaldean etxean bizkotxoa egiteko. 

Telebista pixka bat ikusiaz palomita batzuk jan ditugu eta gero bizkotxoa egon dugu denon artean. 

Afal ostean "La llamada" pelikula ikusi dugu eta bukatu eta gero oheruntz joan gara. 

Ondo lo egin! Bihar arte!!

IGANDEA. Gaurkoan eguraldi tristexeagoa irten duen arren ondo ondo jantzi gara, aterkiak hartu ditugu eta furgonetan Antiguo aldera joan gara. 

Haizearen orrazia inguruan bueltatxo bat eman dug, ogia erosi eta Villa Marira etorri gara makarroiak jatera. 

Arratsaldean "Lluvia de albondigas" pelikula ikusi eta gero atzo egin genuen bizkotxoa eta kafesene bero-beroa hartu ditugu.

Konturatzerko etxera joateko ordua iritsi zaigu. 

Hurrengo arte lagunok!!