EKAINAK 11-13 JUNIO

SÁBADO. Hoy nos hemos despertado con un poco de niebla y después de un buen desayuno nos hemos dirigido a Lastur!

Hemos estado viendo burros, caballos, gallinas....después de conocer el pueblo, nos hemos comido unos buenos bocadillos. Hemos disfrutado de un buen partido de pelota de la mano de Xabi, Iñaki, Javi y Martin. A la tarde nos hemos ido a Zarautz a comer un helado :) hemos paseado por el paseo de la playa y nos hemos ido a Villa Mari a cenar una buena ensaladilla rusa mmmmmmm...que bueno estaba todo. 

IGANDEA. Nolako eguraldia gaurkoa!! Gosaldu eta gero furgoneta hartu dugu eta Orioko hondartzara joan gara. Xabi eta Martin hondartzara jeitsi dira oinak bustitzera. Taldeko beste kideak paseatzera joan gara. Paseoa eta gero, usurbilen freskagarri bat eta kroketa bat jan dugu. Villa Marira etorri gara, bazkaldu eta "Milagro Azul" pelikula ikusi dugu. Pixkat deskantsatu eta bueltatxo bat eman dugu Grosetik. 

Ze azkar pasa zaigu asteburua!! 




















EKAINAK 4-6 JUNIO

Kaixo! ¡Qué bien lo hemos pasado este fin de semana en Villa Mari!. El sábado estuvimos en Zarautz por la mañana  por la tarde por la Zurriola. El domingo, fuimos a Orio por la mañanay por la tardes paseamos por Sagues. ¡La próxima más y mejor!

LARUNBATA. Gaur goizean bakoitza bere erritmora jaiki da. Ondo gosaldu eta prestatu ostean, falta ziren kideen zain egon eta Zarautz aldera atera gara furgonetan. 

Zarautzen, malekoian paseatu dugu eguraldia aprobetxatuz eta gero Karlos Argiñanoren jatetxeko terrazan zerbait hartu dugu. Oso gustora ibili gara!

Arratsaldean aldiz, Okendoko kulturguneko erakusketa ikusten izan gara. Ondoren, Zurriolan paseotxo bat eman ostean, hondartzara jetxi eta ur-ertzean ere ibili gara paseatzen, hankak bustitzen genituen bitartean. 

Afaltzera joan aurretik, Katalunia plazan helatu bana jan dugu. 

IGANDEA. Goizean, lasai-lasai esnatu, bapo gosaldu eta Oriora abiatu gara. Gaurkoan Orioko brankadan paseatu dugu eta ondoren Aiako merendero batera joan gara hamaiketakoa jatera. 

Villa Marin bazkaldu ondoren, atseden pixka bat hartu eta arratsaldean Saguesera joan gara hankak luzatu eta eguraldia aprobetxatzeko asmoz. Handik Villa Marira iritsi garenerako etxera joateko ordua zen...

Primeran pasa dugu asteburua!! Hurrengoan, gehiago eta hobeto!

















MAIATZAK 28-30 MAYO

Lo hemos pasado genial este fin de semana en Villa Mari. Hemos hecho un poco de todo: Paseos, cine, jugar a pala, pelis en casa, tomar algo... Hasta la próxima!

OSTIRALA.Gaur ere beste asteburu bat Villa Marin elakrtu gara. Maletak utzi eta afaldu ondoren batzuk ohera eta beste batzuk "8 apellidos vascos" pelikula ikusten egon gara.

LARUNBATA. Eguuuun oooon!! Guapo eta guapak jarri eta gosaldu ondoren Loiola Hipikara joan gara. Han terraza handi batean exeri eta pote bat eta eguzkitan egoteko aprobetxatu dugu. Gainera patata batzuk eskatu ditugu... mmm zeeeeiin goxoak!

Bazkaldu ondoren, siesta txiki bat bota dugu eta gero eguraldiak ez digunez asko lagundu zinera joan gara. Niessenera joan gara "Cruella" pelikula ikustera; 101 dalmata pelikularen lehen zatia. Villa Marin afaldu eta gero gaurkoan "8 apellidos catalanes" pelikula ikusi dugu. A ze barreak!! jajajaj

IGANDEA. Gaurkoan Santuenera joan gara. Bertan palan jolasten egon gara. Gero Santueneko merenderora eta bertako kobazuloa ezagutu ditugu. A zein toki zoragarria ezagutu dugun... itzuliko gara berriro!!

Zein ongi pasa dugun asteburua eta zein ondo jan dugun ere! Eskerrik asko sukaldariari!! zein goxoa zegoen dena!!!

Datorren astean berriro ikusiko gara elkar!! Ondo pasa astea!!














MAITZAK 21-23 MAYO

Este finde hemos tenido compañeros nuevos que venían por primera vez a Villa Mari. Hemos estado muy a gusto. Hemos visitado el Aquarium y hemos paseado por el Antiguo y por Orio. 

Ah! y el sábado vimos Eurovision😉.

Hasta la próxima!

LARUNBATA. Alai eta pozik jaiki eta prestatu ostean, gustora gosaldu eta paseo bat emanaz, Aquariumera joan ginen. Bertan, marrazo, itsas- izar, itsas-zaldi zein beste hainbat arrain ezberdin ikusi eta ezagututa, etxera buelta eman genuen berriz ere paseoan. Bazkaldu, siestan indarrak errekuperatu eta berriz ere etxetik irten ginen arratsaldean, oraingoan furgoneta hartuta antiguorantz. Ondarretako hondartzan paseo bat eman eta eguraldi onaz gozatuta, bertako terraza batean eseri ginen zerbait hartzera eguzkitan. Berriz furgonetan sartu eta afaltzeko pizza prestau genuen etxean. Afal ostean Eurovision ikusi eta ohera!!

IGANDEA. Eguraldi apartak lagunduta, gosaldu eta prestatutakoan, Oriorantz egin dugu bidaia. Paseoan joan gara hondartzaraino eta han ahateei janaria eman diegun bitartean, guk ere gure hamarretakoa egin dugu zuhaitz azpian, eraman ditugun sandwitxak janaz. Buelta egin dugu bazkal- ordurako.