OTSAILAK 11-13 FEBRERO

Kaixo! Hemos pasado un finde genial,, hemos descansado pero también disfrutado con buenos planes. ¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Gaur goizean goiz esnatu gara. Dutxatu ostean, gosari goxo-goxoa izan dugu mahaian zain!! Kafesnea, fruta, gure monitoreek eginiko bizkotxo bat... Mundiala!!!

Horren ostean, hortzak garbitu, gure kide berri bat agurtu eta Aieterantz abiatu gara! 

Aieteko parkea asko gustatzen zaigu eta hango animaliei bisita egiteaz gain, bertako liburutegian zeoen erakusketa bat ikusteko aprobetxatu dugu! 

Erakusketa Emaus-ek eginikoa zen eta gauza ikaragarri politak zituen!! Birzilkatutako gauzekin egindako arropak, aulkiak, lanak... topatu ditugu. Primerakoa!!! Aupa zuek!!

Handik, Villa Marira itzuli gara bazkaltzera eta siesta aurretik arratsalderako plana antolatu eta adostu dugu. Donostiko Anfiteatrora joango gara!!

Behin han, bueltatxo bat eman dugu eta Katxola baserrira bisita azkar bat egin dugu. Handik, eguraldi ederra eta furgoneta genuela aprobetxatuz, Igeldora. Bertan Txapela tabernan izan gara!! Etxean bezala sentitu gara, hango langileek asko lagundu digutelako! Eskerrik asko!!!

20.00ak aldera, Villa Marira itzuli, afaldu eta "Wonder" pelikula ikusi dugu ohera joateko ordua iritsi arte. 

IGANDEA. Goizean esnatu, dutxatu gosaldu eta Hondarribiarantz abiatu gara! Haizea zebilen arren, eguzki epeletan paseatu dugu, hango kaia eta hondartza bisitatuz. 

Villa Marira itzuli eta lagun arte ederrean bazkaldu dugu, siestatxo bat egin, nork bere gauzak prestatu eta Sagues aldera abiatu gara arratsaldean. Euriak hastearekin batera, etxera joateko unea iritsi zaigu... zein azkar pasa den asteburua!!!! Baina... goiz iluntzen duenez, euririk gabe zerbait hartzeko astia ere izan dugu, eskerrak!!

Laister arte lagunok!! 















































































OTSAILAK 4-6 FEBRERO

Lo hemos pasado genial este fin de semana... de parque en parque: Orereta, Ulía, Pagoeta,...

LARUNBATA. Larunbat goizean, Oreretako egurrezko parke berri batera gerturatu gara, leku berri bat ezagutzera. Txirrista eta egur jolas artean goiza pasa dugu. Ederki batean ibili gara, bakoitza bere erritmoan gozatu dugu. Arratsaldean Uliako parkera gerturatu gara, zuhaitz ostoez gozatu dugu eta bertako bazterrak peseatuz arratsaldea ederto pasa degu. 

IGANDEA. Aiara gertura gara, bertako Pagoetako parkean paseatu dugu, udaberriko lehen loreak loratzen ikusiz.... Magonolioak lotan dira dagoeneko eta bertan usiez gozatzeko aukera izan degu. Ondoren Aiako herrira gerturatu gara bertan freskagarri bat hartu eta indarberritu ondoren etxeratu gara. Atsaldean etxe aldetik ibili gara lasa lasai, Grosen paseotxko bat eta etxeratzeko ordua iritxi zaigu. Datorren asterarte Atseden zaleok!!

Bat, bi, hiru, lau.....GOAZEN!