MAIATZAK 26-28 MAYO (VILLA MARI)

Finde con los más jóvenes en Villa Mari. Parque, playa, picnic, juegos, helado,...y Circo! Cómo nos gustan los malabaristas, trapecistas, magos, músicos,.... ¡Lo hemos pasado genial!

Larunbat ederrarekin esnatu gara, sekulako giroa dago, egun argi eta eguzkitsua. Dutxatu, elkarrekin gosaldu eta kalera irten gara paseoan, eguraldi ona aprobetxatuz. Sagueseko parkean pasa dugu goiza, etxetik asko urrundu eta nekatu gabe, arratsalde luzea baitugu aurretik. Eguerdirako, berriz paseoan, Villa Marira egin dugu, janari goxoa bazkaldu eta siestaren ostean, furgonetan sartuta, Lazkaora egin dugu bidaia. "Gure Zirkua" ikuskizuna ikusten izan gara, a ze plazerra! Primeran pasa dugu, akrobata, malabarista, trapezista, mago, musikari, argi ezberdin...pila bat gozatu dugu! Barre, kantuan, dantzan.. denetarik egin dugu. Berandu etxeratu gara. Beraz, afaldu eta gaurkoan azkar egin dugu lotara, biharko indarrak batzera! 

Igandean ere a ze eguraldi eguzkitsua. Zurriolako hondartzarantz mugitzea erabaki dugu paseoan, lasai egongo garela eta dibertitzeko modu polita izan daitekeela pentsatuz. Hondarretatik egin dugu paseoa, hankak uretan freskatuz. Eguerdirako Villa Marira buelta, bazkaldu, pixka bat deskantsatu eta ostiral gauean ikusten hasi ginen pelikula amaitu dugu. Etxe inguruan jolasean aritu gara, sandwich eta goizean erosi dugun izozkia jan dugu eta iritsi da etxeratzeko ordua, hurren arte kuadrilla! Primeran ibili gara!
























MAIATZAK 19-21 MAYO

Finde de primavera en Villa Mari. Hemos estado por Zumaia, Sagues, Tabakalera... Paseos por el mar, potes, un poco de arte, pelis en casa y repostería...¡Cuántas cosas!

LARUNBATA. Maiatzeko larunbat honetan eguraldi grisarekin esnatu gara baina gu ez gara kikildu eta furgonetaz Zumaiara joan gara. Bertan paseotxo bat eman dugu Itzurun hondartza ezagutu eta ondoren raba batzuk jan ditugu frexkagarri batekin. Bueltan ogia erosi dugu eta furgonetaz koosta ikusiaz Villa Marira bueltatu  gara bazkaltzera. 

Arratsaldean, telebistako pelikula bat ikusi dugu eta Saguesera joan gara bertan surf txapelketa eta musika emanaldiak ikusteko parada egin dugu. A ze anbientea zegoen. Gero, errekadu batzuk egin ditugu eta 20:30ak aldera afari goxo goxoa jan dugu, postrean izozki eta guzti. 

Gauean, "Sin reservas"izeneko pelikula ikusi dugu eta pixkanaka pixkanaka bakoitza bere erritmora ohers joan gara.

IGANDEA. Gaur goizean pixkanaka esnatzen joan gara ondo-ondo gosaldu ondoren Tabakalerara tipi-tapa joan gara. Goiko terrazara igo, erakusketa bat ikusi eta tragotxo bana eta aperitibo bat jan ondoren berriro oinez bueltatu gara Villa Marira. 

Gaur makarroiak jan ondoren pixka bat deskantsatu dugu, maletak itxi ondoren bizkotxo bat egin dugu, pelikula bat ikusi eta etxean merienda egin dugu. Konturatzerako etxekoak etortzeko ordua iritsi zaigu. 

Hurrengorarte lagunok!!



























MAIATZAK 12-14 MAYO

Kaixo! Este finde con tiempo gris y lluvia pero sin parar! El sábado: paseo sintiendo el aire del mar, exposición de arte, película divertida en el cine, en casita bailando con Eurovisión,... Y el domingo: misa, más paseo...y animamos en la carrera de bicis que pasa por delante de Villa Mari. Hasta pronto!

Larunbata. Goizean txamarrak, aterkiak... gainean hartu eta Groseko auzotik paseoan ibili gara. Kursaaleko arte aretoan egon gara. A zein arte eder ederrak!! Zenbait erosketa egin ditugu egun hauetarako. Arratsaldean siesta bota eta gero zinera joan gara. "Vaya Vacaciones" pelikula dibertigarria ikusi dugu. Barrezka ibili gara baita meriendatxo bat ere egin!. Afaltzera etxera itzuli gara. Afaldu ondoren Eurovision ikusten egon gara! Zein ondo pasa dugun!

Igandea. Goizeko nagiak kendu eta gero, txukun txukun jarri eta kaleara atera gara. Taldetxo bat mezetara joan da, beste batzuk Zurriolako paseoa egin dugu Sagueseraino. Etxera joan gara bazkaltzera. Siestatxoa bota dugu batzuk beste batzuk telebistako pelikula bat ikusten geratu dira. Arratsaldean etxe ondotik txirrindulariak pasa dira! Bertan egon gara animatu eta animatu!

Beste asteburu batean berriro ikusiko gara elkar. Ordurarte zaindu eta txintxo ibili!!!


















MAIATZAK 5-7 MAYO

Kaixo, asteburu honetan kostaldeaz gozatu dugu Hondarribi, Orio eta Ondarreta gure furgonetarekin bisitatuz.

Sábado. Nos despertamos pronto y queremos salir a aprovechar la mañana, cogemos la furgoneta y a Hondarribi!! que nos encanta... un paseíto frente al mar y a tomar algo, ¡qué a gusto estamos!

Por la tarde, después de descansar... a pasear; esta vez nos hemos acercado a Orio a tomar un poco el sol en el muro de la playa y tomar algo fresquito.

Domingo. Nos hemos levantado y para nuestra grata sorpresa el sol estaba brillando en el cielo!! Hemos cogido la furgoneta y hemos ido al Antiguo hemos dado una vuelta y después hemos ido a tomar un pote para retomar las fuerzas. 

Por la tarde damos una vuelta por el barrio y después a casa, se acabo el finde de semana, ¡hasta pronto!