EKAINAK 2-4 JUNIO

Fin de semana bien aprovechado y en buena compañía. El sábado por la mañana estuvimos en el parque de Aiete; y por la tarde al pescar en el Urumea con nuestros amigos de la asociación de pesca de La Zurriola. El domingo a seguir disfrutando de la naturaleza en el parque de Aia, y por la tarde, paseo por Miramón.

Aste honetan, eguraldi eta konpañiaz gozatzeko gogoz elkartu gara!! 

LARUNBATA. Goizean Aieteko parkera, arbolen itzalaz eta freskuraz gozatzera. Bertako liburutegian erakusketa ikusi, taberna freskagarri bat hartu eta etxeratu gara!! Arrasalden arrantzara bait goaz!! A ze arratsaldea pasa degun... hau da giro bikaina jarri dutena arrantzale eta Atzegi zaleek Urumeako ibaian... ederra arratsalde pasa... eta gainera kopa, medalla eta opariekin etxera. Ler eginda iritsi garenez, garaiz afaldu eta oheratu gara. 

IGANDEA. Berriro pilak kargatuta esnatu gara... piknika hartu eta Aiara gerturatu gara furgon etan. A ze parajeak... paseotxoa herrian... gainera pistinak irekin dituzte.... hurrengoan bainujantziak ekarri behar dira Atsedenzaleok, irisi da bustitzeko garai!!! Bazkaltzera Pagoetako parkera gerturatu gara, bertako mahietan eta inguruaz gozatuz jan degu. Ondoren asteburua errematatzeko Miramonera izozkia jatera... ummmm.... 











































MAIATZAK 26-28 MAYO (EIBAR)

Finde y planes veraniegos...el sábado buscamos la costa de Mutriko y comemos al fresco en la sociedad. El domingo picnic y paseo por Ondarroa, heladito en Eibar,,..¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Goizen eguraldi ederrarekin esnatu gara eta Mutrikura joan gara. Bertako hondartza inguruan bueltatxo bat eman dugu. freskagarri bat ere hartu dugu, bista izugarri ederrekin. 

Handik elkartera joan gara bazkaltzera, bapo jan eta zelaian berriketan ibili gara. 

Gauean goxo goxo afaldu dugu eta ondoren tu cara me suena telesaila ikusita ohera joan gara. 

IGANDEA. Gaur ere sargori zegoenez, Ondarroara joan gara goiz pasa. Paseo eder bat eta sanguitxak jan ditugu. Eguerdian pisura etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean deskantsatu ondoren, izozkia jatera joan gara.  Hurrengorarte!!!!









MAIATZAK 26-28 MAYO (VILLA MARI)

Finde con los más jóvenes en Villa Mari. Parque, playa, picnic, juegos, helado,...y Circo! Cómo nos gustan los malabaristas, trapecistas, magos, músicos,.... ¡Lo hemos pasado genial!

Larunbat ederrarekin esnatu gara, sekulako giroa dago, egun argi eta eguzkitsua. Dutxatu, elkarrekin gosaldu eta kalera irten gara paseoan, eguraldi ona aprobetxatuz. Sagueseko parkean pasa dugu goiza, etxetik asko urrundu eta nekatu gabe, arratsalde luzea baitugu aurretik. Eguerdirako, berriz paseoan, Villa Marira egin dugu, janari goxoa bazkaldu eta siestaren ostean, furgonetan sartuta, Lazkaora egin dugu bidaia. "Gure Zirkua" ikuskizuna ikusten izan gara, a ze plazerra! Primeran pasa dugu, akrobata, malabarista, trapezista, mago, musikari, argi ezberdin...pila bat gozatu dugu! Barre, kantuan, dantzan.. denetarik egin dugu. Berandu etxeratu gara. Beraz, afaldu eta gaurkoan azkar egin dugu lotara, biharko indarrak batzera! 

Igandean ere a ze eguraldi eguzkitsua. Zurriolako hondartzarantz mugitzea erabaki dugu paseoan, lasai egongo garela eta dibertitzeko modu polita izan daitekeela pentsatuz. Hondarretatik egin dugu paseoa, hankak uretan freskatuz. Eguerdirako Villa Marira buelta, bazkaldu, pixka bat deskantsatu eta ostiral gauean ikusten hasi ginen pelikula amaitu dugu. Etxe inguruan jolasean aritu gara, sandwich eta goizean erosi dugun izozkia jan dugu eta iritsi da etxeratzeko ordua, hurren arte kuadrilla! Primeran ibili gara!