Ekainak 29- Uztailak 5 (Eibar)

 Furgoneta hartu eta Eibarrera etorri gara astetxo bat pasatzera. Eguraldi kaxkarra izan arren ez gara geldirik egon. Zinemara joan gara "Lasy"  pelikula ikustera, Debako hondartzan paseoak eman ditugu, Azpeitiko Loiola santuarioa bixitatu dugu, Trenaren museoko altxorrak bisitatu,  Madariaga auzoko elkartean bazkaldu, Mutrikuko kaleetan barrena ibili gara eta bañutxo batduk hartzeko aukera ere izan degu. Gure izozkitxoak eta poteak ez dira falta izan. 

Egun ederrak lagun talde bikainean. Benetan gozatu dugula alkarrekin eta ihartu degu ATSEDENA lagun arten. Laister beste astebetetxo bat pasatzeko prest gaude gu berriro!! 





















































Ekainak 28-30 Junio

 LARUNBATA, EKAINAK 29.


Egun euritsuarekin esnatu gera, baina eguraldiak ez digu planak geldiarazi!!


Pabloren zai gaude, gurekin eguna pasatzera dator. Gaur bere santua da. Zorionak Pablo!! pasta goxo batzuk ekarri dizkigu. Ze onak!!


Goizean Grosetik paseoa egin dugu eta ogia erosi dugu.


Bazkalostean, zinera joan gara "Amigos invisible" filmea ikustera. Asko gustatu zaigu :)


Pablori agur esan diogu eta Villa Marira deskantsatzera joan gera.


DOMINGO, 30 DE JUNIO.


Hoy el día amanecido soleado. 


Hoy viene a pasar el dia Maria Asun.


Nos hemos enterado que en Intxaurrondo hay fiestas, así que hemos cogido el autobús y nos hemos ido a ver el ambiente.


Hemos llegado y hemos visto, ferias, camas elasticas, la tombola, la churrería...


Al llegar al medio de la plaza, había euskal dantza. Así que hemos echado unos bailes. Elena lo ha dado todo en la pista.


Hemos tomado algo para reponer fuerzas y hemos vuelto a Villa Mari. 


Después de comer y ver una película, nos hemos ido de paseo por Gros. 


Llega el final del fin de semana. 


Con pena nos hemos despedido con ganas de volver a reunirnos en Villa Mari.


¡Gracias por el fin de semana!


Mila esker asteburu zoragarriagatik.


Laister arte

Hasta pronto













EKAINAK 21-23 JUNIO

Primer finde del verano pero no hemos visto mucho el sol... El sábado por la mañana estuvimos en las fiestas de San Juan y por la tarde en el cine viendo la peli "Del revés 2". El domingo por la mañana nos acercamos al vivero de plantas Endaenea y por la tarde nos quedamos en casita viendo una peli y haciendo alguna manualidad. ¡Hasta pronto!

Larunbat goizean aterik zegoela eta Pasaia San Juaneko festak zirela aprobetxatuz bertara abiatu ginen, herritik bueltatxo bat eman genuen, eta portuan euskal dantzak ikusi genituen. Ondoren, indarrak berreskuratzeko pote bat hartu genuen bertan. Gosea iriki zitzaigunez Villa Marira joan ginen bazkaltzera. 

Arratsaldean eguraldi kaxkarra zegoenez zinera joan ginen, aste honetan estreinatutako "Del revés 2" pelikula ikustera. Ze polita! Izugarri gustatu zitzaigun eta oso ondo pasa genuen. 

Igande goizean eguraldi tristearekin esnatu ginen eta plan desberdin bat egitea bururatu zitzaigun, furgoneta hartu eta Hondarribiako "Endaenea" landare haztegira joatea erabaki genuen. Bertako landare eta animaliak ikusiz bueltaxka bat eman genuen, zenbat gauza dauden! Gero, hamaiketako hartu genuen bertan. 

Arratsaldean, etxean gelditu ginen goxo-goxo eta pelikula bat ikusi genuen.













EKAINAK 14-16 JUNIO (VILLA MARI)

Hemos aprovechado un montón este finde en Villa Mari... el sábado nos fuimos en topo a pasear por Zarautz, y por la tarde-noche.. ¡a bailar al concierto de Oihan Vega en Amara! El domingo por la mañana nos acercamos a las fiestas de Herrera y nos hacemos amigos de lo cabezudos...y por la tarde heladito por la Zurriola... ¡Nos despedimos con pena de que se acabe tan rápido el fin de semana!

A zer nolako asteburu polita. Eguraldi onaz eta festa giroaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu, eta ez pentsa ez dugunik aprobetxatu.

Larunbat goizean, bikain lo eginda, indartsu esnatu gara. Gosaldu eta Zarautzera joatea erabaki dugu. Beraz, topoa hartu eta eguna gozatzera irten gara kalera. Zarautzen pasiera polita eman, eta potea hartu dugu solasaldi bikainean. Ordua ohartzerako igaro zaigu, eta etxera itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu, apur bat deskantsatu eta larunbata izanik, festara hurbiltzea erabaki dugu. Amarako Oihan Vega-ren kontziertua ikusi dugu. Bueno, ikusi bakarrik ez, dantzan ere ederki egin baitugu. Amaitzeko, giro ederrean afaldu, telebista apur bat ikusi eta oheratu egin gara.

Igandean, oraindik ere festa giroa gorputzean dugula, Herrera auzora joan gara festarekin jarraitzera. Bertan, dantza eta musika emanaldiak ikusi, eta hamaiketako polita egin dugu. Ondoren, bertako artisau postuak ikusi, "kabezudoen" ipurdikoren bat jaso eta bazkaltzera itzuli gara. Amaitzeko, kalera irten gara azken pasiera eta poteaz asteburua agurtzera. Ezin ukatu beste egunenbat gehituko geniokeela asteburu honi. Beraz, laister berriro elkartuko gerelakoan, "laister arte" batekin agurtu gara. Ongi izan eta zaindu  ikusi bitartean.




















EKAINAK 14-16 JUNIO (EIBAR)

Fin de semana en el respiro de Eibar, disfrutando de las fiestas de San Juan y del ambiente de verano de Deba... ¡Lo hemos pasado genial!

A ze asteburu polita izan dugun!! Ostiralean elkartu ginen eta Eibarko jai- giroaz gozatu genuen, San Juanetako egitaraua hasi baitzen orduan. Zerbait hartzen egon ginen terraza batean, tertulian lasai eta gero etxera afaltzera joan aurretik Unzagan euskal dantzak ikusi genituen pixka batean. 

Larunbata Eibarretik barrena lasai ibiltzeko hartu genuen. Goizean jaiki, elkarrekin gosaldu eta kaletik paseo eder bat eman genuen, eguraldi polita egiten zuen eta. Eguerdi partean zerbait hartu eta patata bixiak atera genituen gosea kentzeko, bazkal aurretik. Arratsaldean, break- dace txapelketa ikusten egon ginen Errebal plazan, a ze ikuskizuna; txiribueltak, etengabeko mugimendu, musika eta giro aparta zegoen, bertan meriendatu genuen! Gustura egon ginen, barre batzuk botata.

Igandea eguzkitsu esnatu zaigu, beraz jaiki, dutxatu eta gosalduta, indarrak batuta, Debarantz egin dugu euskotrenean. Hondartza, itsasoa eta olatuak begira jardun dugu paseo bat eman dugun bitartean eta freskagarri bat hartu dugu gero hondartzako lehen ilarako tabernan, patata batzuekin lagunduta. Arratsaldean, asteburua agurtzeko izozki goxo bat jatera irten gara kalera. Primeran ibili gara, hurren arte!!