AZAROAK 22-24 NOVIEMBRE

¡Qué buen fin de semana hemos pasado el grupo de jóvenes del Atseden!. Parque de Orio; Circo en la casa de cultura de Egia; De expectadores en el Txuri-Urdin, y en casa juegos y chocolatinas muy especiales😉

Hurrengo goizean, eguraldi ederra aprobetxatuz Orioko hondartzan dagoen parke eder batean egon ginen eta primeran ibili ginen. Bat batean, haize izugarria hasi zuen eta furgonetan sartu eta Orioko herrian dagoen beste parke batera joan ginen. 

Arratsaldean, deskantsatu eta gero, Egiako kultur etxean zegoen zirku eta akrobaziazko ikuskizun bat ikustera joan ginen. Zeinen ongi pasatu genuen. Afaldu aurretik , taberna batera joan ginen trago bat hartzera.

Azkenik, igandean, Donostiko Txuri Urdinera joan ginen patinatzaileak ikustera eta bertan ginela aprobetxatuz, indarrak hartzeko tragotxo bat hartu genuen patinatzaileak ikusten genituen bitartean. 

Ederki ibili gara! Hurrengo arte kuadrila!!























































AZAROAK 15-17 NOVIEMBRE (VILLA MARI)

Kaixo, beste asteburu bat Villa Marin!

El viernes llegamos por la tarde noche a la villa, nos pusimos al día y planeamos lo que nos apetece hacer este finde. 

El sábado por la mañana paseamos por Hondarribi, aprovechamos el buen tiempo, había un pequeño mercado y tomamos algo en la terraza del parador. 

Por la tarde nos apetecía cine y la peli elegida fue "Un Robot Salvaje", nos a gustado mucho, muy emotiva!!!! Por la tarde noche nos volvimos dando un paseo y tomamos algo en Gros. 

El domingo desayunamos, nos vestimos y con la furgo fuimos rumbo a Aretxabaleta, Al pantano de Urkulu a dar un paseo y nos juntamos con el grupo de Respiro de Eibar, ¡qué bien!. 

Después de una larga caminata por el lago, fotos con una buenas vistas, almorzamos todos juntos y vuelta a casa a comer. Hemos aprovechado muy bien el día, ya de vuelta en la villa comimos y preparamos las maletas para volver a casa. 









































AZAROAK 15-17 NOVIEMBRE (EIBAR)

Asteburu konpletoa izan dugu! 

Ostiralean elkartu ginen talde- kideok. Eibarko giro aparta aprobetxatzeko, afal- aurretik, herritik paseo bat eman genuen berriketan eta zerbait hartzera eseri ginen terraza batean. Etxean afaldu eta pelikula bat ikusi ostean oheratu ginen.

Larunbat goiza argitsu eta eguzkitsua izan genuela aprobetxatuz, dutxatu, gosaldu eta prestatuta, furgoneta hartu eta Oñati alderantz egin genuen egun- pasa. Goizean Arantzazu bisitatu eta bertan itsuen- bidea egin genuen paseoan, udazkeneko hosto, kolore eta tenperatura ederrez disfrutatzen. Etxetik prestatutako hamaiketakoa bidean jan eta Arantzazu utzita, Araotz auzora hurbildu ginen. Bertako frontoi, bola- toki, ostatu, eliza eta parkea ezagututa, elkartean bazkaldu genuen etxetik eramandako bazkaria, zeinen ederki eta lasai egon ginen natura artean. 

Arratsalderako, Eibarrera egin genuen buelta, pixka batean etxean deskantsatu eta pilak kargatu ondoren, berriz furgoneta hartu eta Elgoibarrera joan ginen iluntzea pasatzera. Magia eguna omen zela bertan eta txarangak lagunduta, herriko kaleetan barrena ibili ginen, dantza eta kantuan. Plazan Idoia Asurmendiren kontzertua zegoen gerora eta soinu- probak ere entzuten izan ginen, zeinen ongi abesten duen, han ibili ginen gustora bera entzuten afal- ordurarte.

Igandeko eguraldia tristeagoa bada ere, aterri eta tenperatura ona egin digu. Urkulurantz joan gara gaur, pantanoa ikusi eta bertan buelta bat ematera. Txoriak, ahateak...ikusi ditugu. Asteburu honetan Atseden VIlla Marin egin dutenekin geratu gara bertan, elkarrekin pasatzeko goiza. Asko disfrutatu dugu, jende berria ezagutu eta gustura egon gara. Hamaiketakoa jan dugu bertan guztiok eta bazkaltzera batzuek Donostiara eta guk Eibarrera egin dugu. 

Arratsaldea ere ondo disfrutatuta geratu da. Zerbait hartzera irten baikara asteburua agurtzeko. 

Ze asteburu polita izan dugun! hurren arte!!