AZAROAK 16-18 NOVIEMBRE

Este finde hemos aprovechado para dar buenos paseos: por la playa de la Zurriola de Gros, por el parque de Ametzagaña en Intxaurrondo, por San Juan.... 
Hemos estado muy a gusto, hemos descansado y también nos hemos reido un montón!

LARUNBATA. Egun on danoi!!! goizean esnatu eta leihotik sekulako eguraldia ikusten zenez, gosari indartsu baten ondoren, apaindu eta kaleratu gara. Ibiltzeko gogoz ginenez, Vila Maritik irten gera, Groseko kosta gurutzatuz, paseo berrira iritsi arte. Bertan, gustora ginenez, erabaki dugu, alde zaharrera joatea, portutik pasaz, beraz, pasealeku berritik beste saiotxo txiki bat egin dugu. Joeee a ze parajeak dituen gure Donostia maiteak!! Bueltaxka eginda, zerbait hartzera gelditu gara taberna batean. kontu kontari izan gera, eta jabetu garenerako bazkal ordua iritsi zaigu. Piskanaka etxeruntz joan gera, eta bidean ogia erosi dugu. Behin bazkalduta, relaxerako momentutxo bat hartu dugu.
Arratsaldean, autobusa hartu dugu, eta Intxaurrondora joan gera. Ametzagaina parkera joan gera bueltaxka egitera. Polita benetan!! ttipi- ttapa itzulia egin dugu, eta aldamenean dagoen sagastieder plazara joan gera indarrak berreskuratzera. Denboratxo bat deskantsatuta, etxera oinez bueltatu gera. Iristean, eroso jantzi, afaldu eta egongelan elkartu gera, pelikula bat ikustera, eta piskanaka oheratzen joan gera!!! izugarrizko eguna gaurkoan ere!!! bihar arte familia!!!!

IGANDEA. Goizean esnatu eta gosari goxo baten ondoren, apaindu gara eta norberak bere maleta prestatu du. Behin denak prest geundela, kaleratu gera. Autobusa hartu eta Donibane San Juanera joan gera. Gaur atzoko eguraldiarekin alderatuta, freskoago egiten du, baina gu umore berdinean gaudenez, barre algaraka egin dugu Donibanetik bueltaxka. Sekulako pasealekua dago herri honetan, eta giro ederra. Gaurkoan, arrantza txapelketa zegoen, etta hauei animatzen engon gera ere. Paseotxoa eginda, herriko plazako taberna batean, pote bat hartu dugu. Gauza bat eta veste, bazkal ordua gainera bota zaigu, eta ogia erosiz, etxeratu gara.

Bazkaldu eta Harry Potter pelikula ipini dugu, lasai lasai sofan egoteko. Horrenbeste ibili, relax momentua ere ondo etorri baizaigu eta. Arratsalde erdialdean, zerbait hartzera joan gera, eta etxera bueltatu gara, norbera bere etxera joateko.

Ederra asteburua!!! hurrengoan ere elkar izango gera!!!!











AZAROAK 9-11 NOVIEMBRE

Kaixo, Aste buru hontan berriro elkartu gara Villa Marin eta primeran pasa dugu! 

SÁBADO. Nos levantamos super animados, después de desayunar hemos decidido aprovechar el buen tiempo y dar un paseo por Zarautz.
La playa estaba muy bonita, disfrutamos del malecón y de unos buenos calamares en  una terraza.
Hacia las 14:00, vuelta a Villa Mari para comer y descansar viendo una peli.
Por la tarde decidimos volver a salir, dimos un paseo por Gros y tomamos algo para recuperar fuerzas.
Volvemos a Villa Mari, cenamos y vemos una película todos juntos antes de irnos a la cama.

DOMINGO. El domingo nos levantamos pronto y con muchas ganas de animar a los corredores de la Behobia, luego nos vamos a misa todos juntos y terminamos la mañana en Sagües tomando un rico aperitivo.
Por la tarde, pasamos un rato pintando y viendo una peli, y antes de marcharnos salimos a merendar por el barrio.
¡Hasta la próxima!





AZAROAK 1-4 NOVIEMBRE

Puente de noviembre en Villa Mari. 
4 días pasándolo bien y haciendo planes diferentes: Zarautz, Tabakalera, Película Cascanueces en el cine, comida Sociedad de Iraeta, paseo por Aizarnazabal, Parte vieja donostiarra con tamborrada incluida ... 
Y hasta hemos celebrado el cumple de nuestra compañera Elena, ... ZORIONAK!

Asteburu luzea izan degu oraingoa! Eguraldi lanbrotxuarekin hasi degu zubia bainan animatuta gatoz ederto pasatzera.

OSTEGUNA. Furgoneta hartu eta Zarautzera gerturatu gara, bertako malekoian paseoa eginez pasa dugu goiza, bazkaltzera etxeratu garenarte. Arratsaldean Gros-en geratu gara, batzuk etxean lasai lasai eta besteak, Okendoko erakusketa ikusi eta freskagarri bat hartuaz.

OSTIRALA. Ostiralean, Tabakalerako erakinera gerturatu gara. Kutxako erakusketaz gozatu degu eta ondoren gohiko salairuko terrazan egon gara Eguzki izpiak aprobetxatuz. Arratsaldean Printzipera gerturatu ta talde bat Cascanueces pelikula ikustera!! Ederra benetan!! Koloretsua eta alaia.

LARUNBATA. Larunbatean, Iraetako elkartera gerturatu gara autobuses, bazkal ostean paseo eder bat egin degu Aizarnazabalera eguraldi ederra aprobetxatuz. Ondoren epelean sartu gara baso esnetxo batzuk hartuaz eta etxeratu gara. Egun ederra pasa degu benetan!!

IGANDEA. Igandean, paseatuz, alde zaharrera gerturatu gara eta a ze sorpresa!! Tanborrada!! Giro ederra, kolorez jantzita, eta nola ez Atseden zalean bertan. Goiza ederto pasa degu eta indarran hartu ostean etxeratu gara. Elenaren urteak asteazkenean dirala eta tarta eder batekin zelebratu dugu!! Arratsaldean etxe aldetik geratu gara, deskantsuan. Bihara astelenean da eta lanera!!

Datorren asterarte atseden zaleok!!




















URRIAK 26-28 OCTUBRE

Este fin de semana ha llegado el frío a Donosti. 
Bien abrigados hemos salido de paseo, a tomar algo y a ver una exposición de super héroes. 
En casa también hemos estado a gusto cocinando crepes y viendo una película. 
¡Lo hemos pasado muy bien!
¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Larunbata ondo hasteko, gustura lo egin ondoren gosari indartsu bat hartu dugu. Eguraldi kaxkarra zegoela ikusita hemendik gertu buelta bat eman dugu hondartzara iritsi arte. Itsas ondotik paseatu dugu eta surfista pilo bat zegoela ikusi dugu. Hori bai olatu ikaragarriak!
Paseoaren ondoren merezitako hamaiketakoa hartzera joan gara Sagües aldera, bertan pote bat hartu eta patata goxo batzuk jan ditugu. Hori bai betekada!
Arratsaldean lasai-lasai pelikula bat ikusi eta gero, kalea irten gara haize pixka bat hartzera. Okendo liburutegira gerturatu gara bertan zegoen erakusketaz gozatzera, Super heroien ingurukoa zen. Pareta guztiak marrazkiz beteak zeuden! Erakusketa ikusita, beste paseotxo bat eman dugu Groseko kaleetatik barrena eta pote goxo bat hartzera joan gara. Etxerako bidean ozta-ozta euriak harrapatu gaitu, baina etxera busti gabe iristea lortu dugu! Eskerrak!

IGANDEA. Asteburu honetan ordu aldaketa zegoela… Ordu bete gehiago lo egin dugu! Ze gustura ordu betetxo hori ohean goxo goxo! Gosaltzera jaiki eta kalera irten gara igandeaz disfrutatzera. Pote bat hartu dugu raba eta patata batzuekin batera eta gero itsaso aldera gerturatu gara. Hondartzan haize handia ari zuen eta kometa oso originalak ikusi ditugu hegan.
Arratsaldean etxean lasai-lasai pelikula bat ikusten eta merienda goxo bat hartzen gelditu gara.
Argiñano bezala ibili gara Villa Mariko sukaldean eta krepak egin ditugu merendatzeko, hotzari agur esan eta bero-bero egoteko. Nola nabaritzen den negua gerturatzen ari dela…!!!













URRIAK 19-21 OCTUBRE

Kaixo lagunok,,, ! 
Hemen dituzue asteburu honetako argazkiak!
¡Aquí os dejamos la fotos de este fin de semana!