URRIAK 11-13 OCTUBRE (EIBAR)

Finde de otoño soleado... aprovechamos para disfrutar de la naturaleza,, monte y mar... 

Larunbatean, Eguraldi ederrarekin esnatu gara, ederki gosaldu eta furgonetan Atxuriko baserrira joan gara. Bertako txakurrak kumeak eduki ditu eta ikustera hurbildu gara. Zein txikiak eta politak!!!  Ondoren, Madariaga auzora jetsi gara bazkaltzera. Bapo bazkaldu ondoren Lasturrera joan gara zaldiak ikustera eta pala partidoa jokatzera. Edeki pasa dugu animali artean!! Eguna bukatzeko  Debara jeitsi gera hondartza ondoan pote bat hartzera.

 Amaitzeko, afaldu eta pelikula bat ikusi dugu guztiok elkarrekin “Kingsman: servicio secreto”.

Igandean, giro ederra zegoenez,  Deba - Mutriku bide artean utzi furgoneta eta tipi - tapa Mutrikura joan gara. Pasiera eder bat eman eta gero potea hartzera joan gara hondartza ondora. Bazkaltzera etxera joan gara. Bazkaldu ondoren, deskantsatu eta helatua jatera joan gara. Ederki gozatu dugu asteburua. Berriro elkar ikusi arte!!!

Hurrengora arte!



















URRIAK 4-6 OCTUBRE

Finde super bien aprovechado. Sábado por la mañana paseo por la vía verde de Ariditurri y por la tarde paseo de Aiete. Domingo visita a la factoría Albaola de Pasai San Pedro. Y como siempre, el buen ambiente que no falte.

Iritsi da ostiralaaaaa! ostirala iritsi da!! eta denok batera Villa Marira!! Tortila afaldu eta pelikulatxo bat ikusten gelditu gara batzuk.

Larunbata. Eguzki izpiek esnatu gaituzte, eguraldi ona!! Bapo gosaldu ondoren batzuk furgoneta eta beste batzuk autobusean Oiartzunera joan gara. Arragua auzotik Altzibarreraino joan gara bertan dagoen bidegorritik, zelako bide polita. Animaliak, erreka, zuhaitz ezberdin pila bat. Altzibarren tragoa ta tripak pixkat bete ondoren, buelta egin dugu Arraguaraino eta bertatik etxera. Bazkaldu ondoren siestatxo txiki bat bota Aietera joan gara. Bertatik paseoa eman ondoren, tragotxo bat ahrtzera gelditu gara. Bueltan afaldu ondoren goxo goxo jarri eta Got Talent ikusi ondoren lotara joan gara.

Igandea. Gaur begiak irekitzean ere eguraldi ona!! Pasai San Pedrora joan gara. Bertan Albaola itsas faktorira joan gara. San Juan barkua ikusi dugu! IKUSGARRIIIAAAA! zelako lana! Gero eguzkitan patata batzuk jan eta eztarria busti dugu. Bazkal ostean deskantsua hartu ondoren auzotik bueltatxo bat eman dugu!

Datozen astetan berriro ikusiko gara berriro !! Plan berriekin!!!

Ongi ibili eta txintxoak izan!!!









































IRAILAK 27-29 SEPTIEMBRE

Este fin de semana le damos la bienvenida al otoño con buenos planes. 

El sábado: Paseo Nuevo, Parte Vieja, Fiestas de Urnieta con tamborrada y txaranga. Por la noche vemos la peli “Ocho apellidos marroquíes”. 

El domingo: Pasamos la mañana en Orio y por la tarde merienda en el jardín de Villa Mari. 

Larunbatean, nahiz eta eguraldi kaskarra egin goizean, aterkiak hartu eta kalera irten gara potea hartzera. Potea hartu ondoren, eguraldia hobera egin duenez, Paseo Berritik Alde Zaharrera hurbildu gara bertako giroa ikustera. Jarraian, bazkaltzera itzuli gara etxera, tripa hotsak aitzen hasi baikara. Bazkaldu, apur bat deskantsatu eta arratsaldeaz gosatzeko asmoz furgonetan sartu eta Urnietako festetara joan gara. Bertan, txaranga nahiz tanborrada ikusteko aukera izan dugu, nolako festa giro polita. Amaitzeko, afaldu eta pelikula bat ikusi dugu guztiok elkarrekin “Ocho apellidos marroquíes”.

Igandean, giro ederra zegoenez, Oriora joan gara pasiera eder bat eman eta potea hartzera. Herrian utzi dugu furgoneta, eta plai aldera joan gara oinez. Ondoren, potea eta razio eder bat jan eta bazkaltzera itzuli gara. Bazkaldu ondoren, etxeko patiora jeitsi gara azken merienda egitera. Eguzkia hartu, eta berriketan eta kartetan aritu gara giro politean. Ederki gozatuta utzi dugu asteburua. Zaindu eta pozik bizik berriro elkar ikusi arte. 

Hurrengora arte!