IRAILAK 12-14 SEPTIEMBRE (EIBAR)

Iritsi da azkenik elkartzeko unea, eta ilusioz beteta hurbildu gara Eibarrera.

Ostirala: maletak pisura igo, eta kalean zerbait hartzera irten gara. Bakoitza oporrak nola igaro ditugun kontatzen aritu gara, a zer plan politak egin dituzuen! Ondoren, afaldu eta giro atseginean apurka-apurka oheratzen joan gara.

Larunbata: goizean Bergarara abiatu gara San Martin festaz gozatzera. Barazki eta etxeko produktu askoren artean ibili gara, kolorez eta zaporez beteriko azokaz gozatzen. Jaki ugari dastatzeko aukera ere izan dugu, eta odolki pintxo goxo batekin borobildu dugu bisita. Arratsaldean, berriz, Urretxura hurbildu gara folklore emanaldia ikustera. Herrialde ezberdinetako dantzariek beren kultura eta tradizioak erakutsi dizkigute: jantziak, musika eta dantza koloretsuak. Benetako bidaia txiki bat izan da munduan barrena.

Igandea: eguraldi onak Debara eraman gaitu. Paseo lasaia eman dugu, eta hondartzaren aurreko taberna batean pote bat hartu dugu. Oso giro polita, atseden hartzeko ezin hobea. Asteburua borobiltzeko, etxera itzuli gara azken bazkaria egitera. Ondoren, siesta eta azken pote batekin eman diogu amaiera asteburu polit honi.

Horrelako asteburuek berriz elkartzeko gogoz uzten gaituzte beti. Zaindu elkar ikusi bitartean!























IRAILAK 5-7 SEPTIEMBRE

 Asteburu ederra igaro dugu!!

Ostiralean denak elkartu, maletak atera, astean egindako gauzez hitz egin eta asteburua planifikatu genuen. 

Larunbat goizean Lasartera joan ginen zaldiak ikustera. Gazteek animaliak izugarri maite dituzte, eta poz-pozik ibili ziren zaldiak ikusten eta ukitzen. Eguraldia beroa izan arren, Lasarten haize freskoa zebilen eta itzaletan primeran egon ginen. 

Arratsaldean eguzkiaz alde egiteko asmoarekin, Miramonera joan eta bertan urarekin jolasten ibili eta trago hotz bat hartu genuen. 

Igande goizean, Izaskun mendira joan gara eta bertako parkean jolasean ibili gara.Txirristan eta kulunpioetan ibili eta gero, indarrak hartzeko, Tolosaldeako kroketa goxoenak jan ditugu eta batzuk kroketak errepikatu ere egin dituzte! Arratsaldean etxean geratu gara eta pelikula bat ikusi dugu. 

Hurren arte!!!! 



































Abuztuak 29-31 Agosto

 Larunbatean furgoneta hartu eta Aiara joan ginen, eguraldi ederra egiten zuenez buelta polit-polot bat eman genuen, naturaz disfrutatuz. Ondoren indar berritzeko pintxo eta kroketa bat jan genituen Aiako plazan eta gosea sartu zitzaigunez bazkaltzera etorri ginen Villa Marira. Arratsaldean ondo deskantsatu eta gero furgoneta hartu eta Ereñozura joan ginen, bertako kanpa batean merienda ederra jan eta pixka bat ibiltzera joan ginen, baserriak, animaliak.. ikusi genituen.


Igande goizea oso eguraldi kaxkarrarekin esnatu ginen eta gure eguna kolorez betetzeko Endaeneare joan ginen, bertan loreak eta landareak ikusten ibili ginen. Gero hortik gertu dagoen Hipikara joan ginen zerbait hartzera. Bazkal ondoren etxean gelditu ginen goxo-goxo.