URTARRILAK 15-17 ENERO

¡Qué bien lo hemos pasado este fin de semana!... 
Aunque decían que iba a hacer mal tiempo, ¡resulta que al final ha salido el sol! 
Hemos paseado por Donosti, por Zarautz y por Hondarribi. 
También hemos hecho nuestros pinitos como reposteras,.. y hasta hemos adornado con flores los balcones de Villa Mari. ¡Agur!

LARUNBATA. Goizean jaiki eta izugarrizko sorpresa hartu dugu. Izan ere, eguraldi txarra egin behar zuela zioten arren, eguraldi ederra zegoen eta hau aprobetxatuz, paseotxo bat emanez, erosketa batzuk egitera irtetea erabaki dugu. Behin egin beharreko erosketak eginda, tabernan sartu eta pote bat hartu dugu. Ondoren etxera itzuli eta bazkaria prestatu bitartean arratsaldean Zarautzera joatea erabaki dugu. Beraz, bazkaldu, azkar-azkar prestatu, furgonetan sartu eta Zarautz aldera abiatu gara. Zarautzen paseotxo luze bat eman dugu eta hondartzan ere ibili gara. A ze nolako bistak zeuden! Getari polit polita ikusten zen. Behin paseotxoa emanda gosea sartu zaigu eta potetxo bat hartuz zerbait jan dugu. Ze goxoa zegoen!! Ummmm…! Amaitzeko furgonetan sartu eta Villa Marira itzuli gara. Furgonetan sartu orduko euria hasi du… A ze nolako zortea izan dugun! Villa Marira iritsi afaldu eta pelikula bat ikusi dugu ohera joan aurretik.

IGANDEA. Goizean jaiki, gosaldu eta behin guztiok prest geundela irten aurretik, bazkaldu eta gero jateko flana egin dugu guztion artean. Behin flana eginda, hozkailuan sartu eta gero, furgonetan sartu eta Hondarribira abiatu gara. Eguraldia lagun genuela portutik paseotxo bat eman eta bertako taberna batean potetxoa hartu dugu, razio batzuekin. Ze goxoa zegoen! Ze ondo egoten zen! Nahiz eta gustura egon, etxera itzultzeko ordua zen, izan ere, bazkaltzeko orduak harrapatu gaitu. Etxera etorri, bazkaria prestatu eta bazkaldu egin dugu. Postrean goizean egindako flana jan dugu. Ze goxoa zegoen! Ez da ezer geratu! Amaitzeko bazkaldu eta gero, balkoiko lorontzietan, larunbatean erositako loreak jarri eta pelikula bat ikusten pasa dugu arratsaldea.

Ze ongi pasa dugun! Ze asteburu polita! Oso nekatuta amaitu dugun arren, desiatzen gaude hurrengoan ere bueltatzeko! Gu bezain asteburu ona izan duzuelakoan… Hurren arte! 






No hay comentarios: